(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Los Arcos Motorsport, kapital gehiena nafarra duena, izango da Los Arcosko zirkuituaren errentaria astelehena, 2013.eko abenduak 30


Adjudikaziodunak errentak iraungo duen bost urteetan 1,3 milioi euroko gutxieneko errenta ordainduko du eta motorren arloko trebakuntza-zentro integrala eta kirol-gidatze eta bide-segurtasunaren eskolak sortuko ditu.


Transcripción textual del video

"Los Arcos Motorsport" hautagaitza, partaidetza gehiena Nafarroan duena, izango da datozen bost urteetan Los Arcosko Nafarroako zirkuituaren errentaria. Hala, Foru-administrazioak 6,3 milioi euroko onura izango du. Horietatik 1,3 milioi euro alokairuaren bidez eskuratutako zuzeneko diru-sarrerak izango dira eta gainerako 5 milioi euroak Nafarroako Gobernuak, zuzenean kudeatzen jarraituz gero, bere gain hartu beharko lukeen ustiapen-defizita.

Los Arcosko zirkuitua

Los Arcosko zirkuitua. ( irudia handitu )

"Los Arcos Motorsport" hautagaitza, partaidetza gehiena Nafarroan duena, izango da datozen bost urteetan Los Arcosko Nafarroako zirkuituaren errentaria. Hala, Foru-administrazioak 6,3 milioi euroko onura izango du. Horietatik 1,3 milioi euro alokairuaren bidez eskuratutako zuzeneko diru-sarrerak izango dira eta gainerako 5 milioi euroak Nafarroako Gobernuak, zuzenean kudeatzen jarraituz gero, bere gain hartu beharko lukeen ustiapen-defizita.

Gainera, errentariak konpromisoa hartu du azpiegitura sustatzeko hainbat jarduera egiteko, esate baterako, bide-segurtasunaren edo kirol-gidatzearen eskolak jarrita, motorren alorreko trebakuntza-zentro integrala eratuta (gidariak, mekanikariak, ingeniariak), baita museo bat sortuta ere.

Gauzak horrela, urriaren 31n hasitako prozesua amaitu da; Nafarroako Kontratazioaren atarian jarri zen iragarki bat abiadura-zirkuitua errentan emateko. Lau hautagaitza aurkeztu ziren lehiaketara. Lehen fasean proposamenak aztertu ziren, eta Iñaki Beguiristainek aurkeztutako proiektua ez ze onartu agiriak osatzeko eskakizunei erantzun ez zielako. Aldiz, Sociedad Gestora Circuito de La Ribera, S.A. enpresak bere hautagaitza prozesutik kanporatzea erabaki zuen.


Gainerako bi hautagaitzak: "MPA Motor Sport Professional Advice" eta "Los Arcos Motorsport" enpresen proposamenek hautapen-irizpideek eskatutako kaudimen teknikoa betetzen zuten: kirol-instalazioak eta motorren arlokoak kudeatzen, kirol-ekitaldi eta -txapelketak garatzen, kirol-babesleak kudeatu eta bilatzen eta motorrei loturiko instalazioetako zerbitzuak ustiatzen esperientzia izatea. Hori dela-eta, biak hautatu ziren iragan azaroaren 25ean prozesuaren bigarren faseari ekiteko: banako negoziazioak hautagai bakoitzarekin.

Abenduan, hautagaiek eskaintza bana aurkeztu dute instalazioa errentan hartzeko. Eskaintzak aztertu eta baloratu ondoren, horretarako eratutako batzorde tekniko baten eskutik, "Los Arcos Motorsport" hautagaiaren eskaintza hautatzea erabaki da.

Navarra Deporte y Ocio ("NDO") Nafarroako zirkuituaren jabea den sozietate publikoak sinatu du dagoeneko aurrekontratua "Los Arcos Motorsport"ekin, alokairu-kontratua, salerosteko aukera eta Nafarroako zirkuituaren tanteo-eskubidea 2014ko lehen hilabeteetan izapidetze aldera prozesu argi eta loteslea ezartzeko.

Errentariaren ezaugarriak

"Los Arcos Motorsport" hautagaitzak helbide fiskal eta soziala Nafarroan dituen merkataritza-sozietatea eratuko du, eta sozietatearen kapitala, % 51, motorren alorrari loturiko enpresari nafarren esku egongo da: Javier Iribarren Lizarraga eta José María Rubio. Gainerako kapitala Always Motorsport enpresak eta motor eta autoen eremuan esperientzia zabala duten beste bi pertsonak jarriko dute: Manuel Muñoz Floriach eta Josep Ramón Muro (azken hori Always Motorsport enpresaren kontseilari delegatua ere bada).

Adjudikaziodunak esperientzia du kirol-instalazioak kudeatzen, esate baterako, Kataluniako Zirkuitua, kirol-ekitaldi eta -lehiaketak gauzatzen (F1, Le Mans Series, DTM etab.) eta kirol-babesleak bilatu eta kudeatzen; azken horien artean aipatzekoak dira Superleague Formula, 2010eko Amerikako Kopa eta 2013ko Munduko Eskubaloi Txapelketa.

Eskaintza ekonomikoa

Hautatutako eskaintzak, kontratuaren denboraldian, zirkuituaren jabea den sozietateari ordaindu beharko dio sozietate errentariak ustialdian lortzen duen EBITDAren (irabaziak interes, zerga, balio-galera eta amortizazioen aurretik) % 20. Nolanahi ere, ordaindu beharreko eta bermatutako gutxieneko zenbatekoa 150.000 € izango da lehen urtean, 250.000 € bigarrenean eta 300.000 € hirugarrenean eta ondorengoetan, hau da, bost urteetan, 1.300.000 €-ko diru-sarrera metatuko da.

Kopuru horri gehitu beharko litzaioke NDOk aurreztutakoa instalazioen ustiapen-defizitari aurre egin behar ez izateagatik; urtean milioi bat eurokoa litzakete zenbatekoa.

Alokairu-kontratuari lotuta daude NDOren aldetik instalazioa saltzeko eta "Los Arcos Motorsport" enpresaren aldetik erosteko aukerak, 2017ko urtarriletik aurrera betiere. Hala eginez gero, NDOk salduko du EBITDA errepikaria 7ren multiplo baten beste aldiz biderkatuta ateratzen den zenbatekoan edo, bestela, % 7ren kutxako fluxu libre errepikariaren errentagarritasuna kalkulatuta ateratzen den emaitzan. Horien artean zenbateko handiena aukeratuko da. Bestalde, "Los Arcos Motorsport" enpresak erosiko du formula bera aplikatuta, baldin eta zenbatekoa 15.000.000 € baino gehiagokoa bada. Hala, alokairu-kontratua amaitzean saltzeko edo erosteko aukera gauzatuko balitz, NDOk kitatzeke duen bankuko zorra ordaintzeko diru nahikoa jasoko luke. Saltzeko orduan eskaintza adostutako prezioa baino handiagoa balitz, kendura bi alderdien artean banatuko litzateke. Klausula hori saltzeko aurreikusitako dataren hurrengo bi urteetan egongo da indarrean.

Azkenik, aipatu diren bi zenbatekoei gehitu behar zaie instalazioetako jarduerak eragindako zerga-bilketari esker Foru Komunitateari ekarriko dion itzulkina. Kalkulatu denez, urtean 1,4 milioi euro jasoko ditu.

"Los Arcos Motorsport" enpresaren aldetik kontratuko baldintzak betetzen direla bermatzeko, milioi bat euroko banku-abala izango du.

Eskaintza teknikoa

Ikuspuntu teknikotik, hautagaitzak aurkeztutako proiektuak lau arlo ditu: kirola, komunikazioa, negozioa eta gizartea. Horien bitartez zirkuituan gauzatzen diren jarduerak eta bestelako proiektu batzuk sustatuko dira.

Proposamen berrien artean daude motorraren alorreko lehen prestakuntza-zentro integrala sortzea, gidariak, mekanikariak, ingeniariak, talde-kudeatzaileak etab. trebatuko dituena. Espainiako iparraldean erreferentziazkoa izango den kirol-gidatzearen eskola eta gidari hasiberrien (karting, auto eta motoziklismokoentzat) prestakuntza-zentro bat ezartzeko ere proposamena egin da.  Gainera, automobil-taldeekin hitzarmenak sinatu nahi dira, zirkuitua egoitza iraunkor gisa erabil dezaten, baita unibertsitate eta automozio-enpresekin lankidetza-hitzarmenak adostu ere.

Beste proiektu bat da gidarien birziklatze jarraiturako zentro bat eta bide-segurtasunaren prestakuntzako beste bat sortzea. Amaitzeko, sektoreko museo eredugarri bat irekitzea proposatu da, erakusketa iraunkor eta ibiltariak izango dituena.

Enpleguari dagokionez, lehendik dagoenari eusteko ahalegina eginez, hautagaitzak egungo langile-zerrenda subrogatuko du hilabete eta hiru hilabeteren arteko denboraldian ustiapenaren beharrizanetara egokitzeko. Edonola ere, 2014an 15 langileko eta 2015ean 19 langileko batez besteko langile-zerrendei eusteko konpromisoa hartu du.

Berehala egin beharreko planen artean, errentariek konpromisoa hartu dute datorren urtean Espainiako Abiadura Txapelketako eta Kamioien Sari Nagusiko lehiaketak egiteko.

Ustiapena efikaza eta gardena izan dadin, bi batzorde misto sortuko dira; bata teknikoa izango da, zirkuituaren mantenimendua zuzena dela eta kontratuak irauten duenean zainduta dagoela bermatzeko; bestea kontrol ekonomikorako izango da. Biak aldian-aldian elkartuko dira.

Datorren urtarrilean, izapide egokiak egingo dira. Horien ostean, alokairu-kontratua izapidetuko da. Itxura guztien arabera, 2014ko otsailaren 1ean izenpetuko da, baina baliteke epea beste hilabete luzatzea.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa