(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2014ko kontsumo-ikuskapenak elikagai, kosmetiko eta higiene-produktuetan egingo dira, besteak beste asteartea, 2013.eko abenduak 31


Alli kontseilariak Nafarroako Kontsumoaren Kontseiluari eman dizkio ezagutzera Departamentuak datorren urtean arlo horretan egingo dituen jarduerak eta 2013an egindakoak.


Merkataritza-zentroa

Merkataritza-zentroa.

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilaria Nafarroako Kontsumoaren Kontseiluarekin berriki izandako bileraren buru izan zen. Bertan, Departamentuak aurten gauzatutako jarduerak eta 2014rako aurreikusitako jarduera-ildoak aurkeztu zituen.

Jarduera-ildoen artean nabarmentzen dira Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatean egingo dituen merkatu-kontrolerako 14 kanpainak. Besteak beste, elikagaiak, kosmetikoak eta higiene-produktuak izango dituzte aztergai.

Zehazki, Kontsumoko Institutu Nazionalak eskatuta, elikagai ekologikoen etiketak, elikagaiak ukituko dituzten material eta objektuak, prezioa merketuta duten saltokietan saltzen diren kosmetikoak, gasolina eta gasolioak, Internet bidezko ibilgailuen alokairua eta gune handietako publizitate komertziala.

Era berean, Gizarte politika eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, arroza, ardoa, salda eta olioa bezalako elikagaien etiketak eta parametro jakinak ikertuko dira. Higienerako paper-zapiak, irundako gaiak (harilak, txirrikak etab.), sukaldeko aiztoak eta pelutxezko panpinak.

Datorren urterako jarduera-ildoen artean daude Foru Komunitaterako kontsumoaren plan estrategiko bat onestea, Nafarroako Gobernuko kontsumitzaileentzako informazio-bulegoetan aurrez hitzordua egiteko sistema ezartzea eta informatikako aplikazio bat abian jartzea herritarrek egindako erreklamazioen egoeraren berri denbora errealean izan dezaten.

Arbitrajea eta hipoteken arloko bitartekaritza

Nafarroako Kontsumoaren Kontseiluak Nafarroako Gobernuko Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak 2013an egindako jardueren berri ere izan du. Horien artean azpimarratzekoak dira egindako merkatu-kontrolerako hamar kanpainak; horietatik bost Kontsumoko Institutu Nazioalak sustaturikoak dira, hiru aipatutako zerbitzuak berak egindakoak eta bi Europako ekintzen barruan.

Halaber, aurten 491 ikuskapen-akta egin dira eta 55 espediente zigortzaile hasi dira. Horietatik 52 saltokiari zigorra ezarrita ebatzi dira.

Bestalde, Nafarroako Gobernuaren Iruñeko, Lizarrako, Tafallako eta Zangozako kontsumitzaileentzako informazio-bulegoek herritarren 9.430 kontsulta jaso eta 2.946 erreklamazio bildu dituzte. Kontsumoko Arbitraje Batzordeak ere 488 kasutan aritu da bitartekari gisa eta 543 laudo eman ditu. Azpimarratzekoa da arbitrajera atxikitako enpresek % 16 egin dutela gora; 2012an 1.040 ziren eta aurten 1.206 izan dira.

Hipoteken arloko bitartekaritzaren bulegoan, hipoteka ordaindu ezin duten familien egoera ekonomikoa aztertu eta zorra kitatzeko dituzten aukerak proposatzen dituenak, 500 hitzordu baino gehiago izan ditu eta 316 espedientetan bitartekotza egin du.

Azkenik, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak 30 hezkuntza-tailer antolatu ditu 2013an Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko (3. eta 4. mailak) ikasleentzat, kontsumo arduratsua irakasteko, ikastetxean supermerkatuetako jardueren simulazioa eginda. Consumópolis lehiaketaren autonomietako fasea ere antolatu du.

Nafarroako Kontsumoaren Kontseilua

Nafarroako Kontsumoaren Kontseilua Nafarroako Gobernuari kontsumoaren alorreko aholkularitza ematen dion kide anitzeko organoa da, kontsumitzaileak ordezkatu, kontsultei erantzun eta parte hartzen duena. Gizarte Politiketalko kontseilaria da burua eta hamabi kidek osatzen dute: lau Nafarroako administrazio publikoen ordezkariak dira, lau kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erakundeetakoak, eta beste lau enpresen edo profesionalen erakundeetakoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa