(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,41 milioi euro eman dizkie 110 tokiko erakunderi baso-kudeaketarako laguntza gisa osteguna, 2014.eko urtarrilak 2


Diru-laguntzen batez besteko ehunekoa % 72 izan da.


Kinto.

Kinto.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak 2.413.980 euro eman dizkie 2013ko ekitaldian 110 tokiko erakunderi basogintzarako. Diru-laguntzen batez besteko ehunekoa % 72 izan da. Laguntzak Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan eman dira.

Gainera, 625.591,79 € jaso dituzte nekazaritzarako lursailak basotzeko laguntza gisa 761 onuradunek; ia denak nekazariak izan dira.

2007-2008 eta 2011-2012 kanpainetan emandako zenbatekoak gehituz gero, Nafarroako basogintzaren sektoreak jaso dituen laguntzak 26 milioi eurokoak izan dira guztira. Horietatik 17,2 milioi euro tokiko erakundeek jaso dituzte, eta gainerakoa agente pribatuek.

Kanpainetako laguntzak aurreikusitako modalitateetako batean ekintzak burutzeko izan dira: basoberritzeak, silbikultura, baso-azpiegiturak, bioaniztasuna, erabilera publikoa eta Natura 2000 Sarea zaintzeko neurriak. Nekazaritzako lursailak basotzeko ere eman dira laguntzak.

2 milioi inguru erakundeentzat 2014an

2014ko ekitaldiari dagokionez, laguntzak 164 tokiko erakunderi ematea aurreikusi da, 1.819.537,47 eurokoak alegia. Hala balitz, laguntza publiko guztien diru-laguntzen ehunekoa laguntza hori jaso dezaketen lan guztien % 50 izango litzateke batez beste.

Eskatzaile kopurua zein eskatutako laguntzen zenbatekoa mantendu izanak Nafarroako mendiak kudeatu eta zaintzeko interesa dagoela adierazten du. Gainera, baso-biomasaren eskaria geroz eta handiagoa izateak eta mendien jabeek beraien baliabide ekonomikoak sortzeko aukerak Nafarroako basogintzako jarduerak babesteko ekintzak hausnartzea eskatzen du Departamentuaren ustez, hala, egurraren mobilizazioa arintzeko beste neurri batzuekin sinergiak ere eratuko dira. Horren harira, gogorarazi beharrekoak dira Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren eta Baso Biomasaren Batzorde Mistoaren barruan berriki sortu den Mendi Zerbitzua bezalako ekimenak.

2013an onurak jaso dituzten erakundeak

2013ko erakunde onuradunen artean daude herri hauetako udalak: Erromantzatua, Alesbes, Mendabia, Lantz, Tafalla, Basaburua, Izaba, Itzaltzu, Faltzes, Baztan, Erronkari, Zuñiga, Antzin, Puiu, Ameskoabarren, Otsagabia, Garralda, Eulate, Leitza, Donamaria, Urrotz (Doneztebekoa), Galipentzu, Kaseda, Eratsun, Aiegi, Burgi, Zubieta, Galoze, Oibar, Bakaiku, Igantzi, Ezkurra, Elgorriaga, Arano, Etxalar, Etxarri Aranatz, Goizueta, Arantza, Arbizu, Saldias, Betelu, Lesaka, Bera, Oiz, Erro, Murieta, Artzibar, Sartaguda, Andosilla, Ultzama, Valtierra, Urraulbeiti, Martzilla, Auritz, Aguilar Kodes, Esteribar, Abaigar, Erriberri eta Anue.

Honako kontzeju hauek ere laguntzak jaso dituzte: Uskartze, Ibero, Ulibarri, Izu, Galbarra, Igari, Saldise, Gastiain, Gorriti, Urdanotz, Arribe-Atallu, Barindao, San Martin-Ameskoa, Legasa, Aritzala, Biloria, Zabal, Itzalle, Muetz, Aurizberri, Aldatz, Olabe, Irurre, Zia, Albiasu, Etxaleku, Ilarregi, Itsaso, Arrarats, Izize, Figarol, Ageza, Gaskue, Igoa, Lizaso, Zudaire, Beruete, Aos, Iragi, Biurrun, Ultzurrun eta Artika.

Amaitzeko, honako mankomunitate hauek ere laguntzen onuradunak izan dira: Kintoko Mankomunitatea eta Erregerenako mankomunitatea; baita batzorde hauek ere: Ameskoako Limitaciones Mendiaren Batzarrea, Aezkoako Batzarre Nagusia, Bidasoa-Berroarango Administrazio Batzarrea, Zaraitzuko Ibarreko Unibertsitatea, Lokiz Mendiaren Administrazio Batzarrea. Era berean, laguntzak jaso dituzte Elizondok eta Irurtzun-Etxeberri fazeroak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa