(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 31 heriotza izan dira 2013an trafiko-istripuetan, aurreko urtean baino % 31 gutxiago osteguna, 2014.eko urtarrilak 2


Foru Komunitatean datu estatistikoak eskura daudenetik errepidean heriotza gutxien izan dituen bigarren urtea izan da.


Castejongo zubia

Zubia Ebro ibaiaren gainetik Nafarroako Autobidean (AP-15).

Nafarroan 31 heriotza izan ziren trafiko-istripuetan 2013an, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko balantzearen arabera. Horrek % 31ko beherakada adierazten du 2012an zenbatu ziren hildakoekin alderatuta (45 izan ziren).

Hala, Foru Komunitateak datu estatistikoak eskura dituenetik trafiko-istripuek eragindako heriotza gutxien izan dituen bigarren urtea izan da 2013. 2011. urtea izan zen lehena, 28 heriotza gertatu baitziren.

2012rekin alderatuta, Nafarroan izandako trafiko-istripuek % 1,55 egin dute behera (3.424 2012an, 3.371 2013an). Beherakada % 0,87koa izan da herri barruko bideetan eta % 1,68koa herriarteko bideetan. Bestalde, heriotzak eragin dituzten istripuak % 20 jaitsi dira: 2012an 35 izan ziren, eta 2013an, aldiz, 28. Zauritu larriek ere behera egin dute 2013an, % 1,12 murriztuta (89tik 88ra jaitsi da kopurua) eta zauritu arinen kopurua 2012koa bestekoa izan da (454).

2013an erregistratutako 31 heriotzetatik 25 Nafarroako errepide-sareko trafiko-istripuetan gertatu ziren; gainerakoak herri barruko bideetan edo zirkulaziorako baliatutako beste batzuetan. Hildakoen % 45 25 eta 44 urte artekoa zen, eta % 68 gizonak ziren.

Hildako biktimen artean, 17 gidariak ziren (% 55), 10 oinezkoak (% 32) eta 4 bidaiariak (% 13). Ibilgailuetako biktimen % 90 turismo edo furgoneta batean zihoan, % 5 motorrean eta gainerako % 5 bizikletan. Ez da erregistratu kamioiko edo nekazaritzako ibilgailuetako gidarien heriotzarik.

Hilabetekako istripuei erreparatuz gero, honela banatzen dira istripuetan hildako 31 pertsonak: 4 urtarrilean, 2 otsailean, 2 martxoan, 2 apirilean, 1 maiatzean, 4 ekainean, 5 uztailean, 4 abuztuan, 3 irailean, 1 urrian, 2 azaroan eta 1 abenduan. Heriotzak eragin dituzten istripu gehienak ostiraletan (% 23), larunbatetan (%19), igandeetan (% 16) eta asteazkenetan (% 16) izan dira.

Heriotza bat abenduan

Iragan abenduaren 13an, Nafarroan heriotza bat eragin zuen trafiko-istripua gertatu zen. 85 urteko Acedoko lagun bat auto batek harrapatu zuen NA-132-A errepidean (Lizarra-Gasteiz), Acedon bertan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa