(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 456 pertsona gutxiago daude langabezian aurreko urteari dagokionez, baina azaroko kopuruarekin alderatuta % 0,41 egin du gora ostirala, 2014.eko urtarrilak 3


Abenduan 1.393 kontratu gehiago egin dira.


Langileak.

Langileak.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) enplegu-agentzietan erregistratutako langabetuak 51.488 pertsona ziren abenduaren amaieran; horrek esan nahi du aurreko hilabetean baino 210 pertsona gehiago (% 0,41) zirela, orduan 51.278 langabetu izan baitziren. 2012ko abenduari erreparatuz gero, 456 langabetu gutxiago daude, hau da, -% 0,88 balio erlatiboetan adierazita.

Kontratazioetan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ) erregistratutako eta lantokia Nafarroan duten kontratuak 21.582 izan dira, hau da, azarokoekin alderatuta 1.393 kontratu gehiago egin dira.

María Isabel García Malo NEZeko zuzendari kudeatzaileak hiru hilabetez jarraian langabeziaren urte arteko aldakuntzaren beherakada eta enplegu-agentzietan erregistratutako kontratuen igoera azpimarratu ditu, baita 25 urtetik beherakoen langabeziaren jaitsiera ere. Hala ere, "langabeziak berriz ere egin du gora abenduan azaroari dagokionez, eta oraindik langabezia oso handia da", nabarmendu du.

Enplegu-agentziei erreparatuta, langabeziak behera egin du Arrotxapeako (-% 0,72), Zabalguneko (-% 0,62), Lizarrako  (-% 0,27) eta Yamaguchiko (-% 0,24) agentzietan. Aldiz, honako hauetan gora egin du: Tafalla (% 0,92), Agoitz (% 1,07), Tutera (% 1,68), Lodosa (% 5,70) eta Altsasu (% 5,79). Doneztebeko enplegu-agentzian, langabezia aurreko hilabetekoa bestekoa da.

Jarduera ekonomikoei dagokienez, azpimarratzekoa da langabeziak behera egin duela osasun-jardueretan (198 pertsona gutxiago), eraikinetarako zerbitzu eta lorezaintzako jardueretan (-150), ostalaritzan (-98) eta txikizkako komertzioan (-82). Lehendik enplegurik ez duten pertsonen artean ere behera egin du langabeziak (-153). Alderantziz, gora egin du jarduera hauetako langabeziak: enpleguarekin erlazionatutako jarduerek (ETTak, 396 pertsona gehiago), eraikuntzaren sektoreak (+249), elikagaien industriak (+90), ibilgailuen fabrikazioak (+71) eta lurreko garraioak (+53).

Sexua kontuan hartuz gero, 25.806 emakume daude langabezian, hau da, -% 2,22ko beherakada izan da aurreko hilabetearekin alderatuta. Gizonen kasuan, 25.682 gizon langabetu daude, azaroan baino % 3,19 gehiago.

Adin-taldeen kasuan, 25 urtetik beherakoen artean % 7,79 egin du behera, ondorioz, 4.967 dira langabetuak. 25 urtetik gorakoen langabeziak % 1,29 egin du gora eta, ondorioz, 46.921 langabetu daude talde horretan.

Kontratazioa

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 21.582 kontratu erregistratu ziren 2013ko abenduan, horren aurreko hilabetean erregistratutakoak baino 1.393 kontratu gehiago. Erregistratutako 21.582 kontratu horietatik 789 mugagabeak izan ziren. Kopuru hori erregistratutako kontratu guztien % 3,66 da.

Sexuei dagokienez, 12.344 emakumek (aurreko hilabetean baino 1.859 gehiago) eta 9.238 (azaroan baino 466 gutxiago) gizonek sinatu zituzten kontratuak. Adin-taldeak kontuan hatuz gero, 3.066 kontratu erregistratu ziren 25 urte baino gutxiagokoen artean (aurreko hilabetean baino 17 gehiago), 13.245 kontratu sinatuta zituzten 25 eta 44 urte artekoek (azaroan baino 615 gehiago) eta 5.271 45 urtetik gorakoek (761 kontratazio gehiago).

Jarduera-sektoreei erreparatuta, 503 kontratu sinatu ziren nekazaritzan (azaroan baino 232 gutxiago), 1.546 industrian (azaroan baino 49 gutxiago), 583 eraikuntzan (115 gutxiago) eta 18.950 zerbitzuen sektorean (aurreko hilabetean baino 1.789 gehiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa