(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ega (San Adrián) eta Sierra de Leyre (Irunberri) BHIek ikasgeletan laneko esperientzia bizi izateko fase pilotuari ekingo diote
  ostirala, 2014.eko urtarrilak 3


Hala, "proiektuen metodologia" ezartzeko proiektuaren hirugarren fasea landuko dute, LH dual alemanaren ereduan oinarrituta.


Ega (San Adrián) eta Sierra de Leyre (Irunberri) BHIek lanbide-heziketa dual alemanean erabiltzen den "proiektuen metodologia" aplikatuko dute datorren ekainera arte proba gisa.

Nafarroako LH ikastetxeetan Europako PIA 2 proiektua ezartzeko prozesuaren hirugarren fasea da, ikasgeletan laneko ingurunea sortzeko pentsatua.  Esperientzia hori adituen batzorde batek bultzatu du, honako hauetako ordezkariek osatzen dutena: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Iturbrok S.L. (biak PIA2ko kideak), Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua, Moderna Fundazioa eta Ega (San Adrián) eta Sierra de Leyre (Irunberri) BHI LHko ikastetxeak.

Lehen fasean, irakasle zein ikasleentzako material didaktikoa egokitu zen eta, bigarrenean, proiektuan parte hartuko zuten institutuetako irakasleentzako trebakuntza-jarduerak antolatu ziren. Batzordea iragan abenduan elkartu zen lanbide-heziketako aipatutako ikastetxeetan proiektua aplikatzearen inguruan jarduteko.

Proiektuka lan egiteko metodoak ikasgelan benetako kasuen oso antzekoa den simulazioa egitea ahalbidetzen du, betiere baldintza egokiak ezartzen badira. Simulazioek ikasleak "enpresa batean baleude bezalaxe" sentitzera bultzatzen dituzten osagaiak izan behar dituzte, adibidez, entregatzen den lanari, garapena osatzean, benetako erabilera eman ahal zaiola jakitea.

Zehazki, Ega BHIn, metodologia hori Elikagaien industria lanbide-arloko "Elikagaien industriako prozesuak eta kalitateaˮ goi-mailako zikloan ari dira aplikatzen. Sierra de Leyre BHIn, ordea, Instalazioa eta mantentzea eta Gorputz- eta kirol-ekintzak lanbide-arloetako "Mekatronika industriala" eta "Gorputz- eta kirol-ekintzen animazioa" goi-mailako zikloetan, hurrenez hurren, ari dira aplikatzen. Lehen edizio honetan, proiektuak lanbide-heziketako 65 ikasle ingururen partaidetza du.

Arrakasta profesionala eta gaitasunak

Bremeneko Unibertsitateak garaturiko "proiektuen metodologia"ren oinarria da epe luzeko arrakasta profesionala ezagutza teknikoen araberakoa ez ezik, gaitasun indibidual eta sozial jakinak eskuratzearekin zuzenean lotutako beste faktore batzuen araberakoa ere badela egiaztatzen duen ideia. Honako hauek dira gaitasun horiek: nork bere kabuz aurrea hartzea, egoerak konpontzeko autonomia edo nork bere lana zabalagoa den eremu batera egitea.

Halako jarrerak garatu dituzten ikasleek produktibitate handiagoa izatea lor dezakete, lanpostuak aurkitu eta mententzeko erraztasuna ematen dielako edo, baita ere, nork bere enpresa aurrera ateratzeko.

Hala ere, Departamentuaren arabera, LHn ikasgeletan aplikatu ohi diren lan-metodoek halako jarrerak bereganatzeko orduan gabezia bat dute, beharbada ezagutzak irakasteko modua norabide bakarreko mekanismoa delako; hala, baliteke ikasleek zalantzak galdetuta soilik argitzea, nork bere irtenbideak bilatu ordez, edo irakasleengandik entzundakoaren egokitasuna zalantzan jarri gabe hartaz fidatzea.

Zeharkako gaitasunen ebaluazioa

Adituen batzordeak ebaluatzeko metodologia jakin baten berri izan zuen abenduan. Haren berritasuna da irakaskuntza-metodo horri esker garatzen diren zeharkako gaitasunen beregantze-maila balora daitekeela (sormena, komunikazioa, taldeko lana, autonomia, erantzukizuna etab.).

Europar Batasunak Leonardo da Vinci Europako Prestakuntza Iraunkorreko Programaren bidez babestutako proiektua da, Bremeneko Unibertsitateko Institut Technik und Bildung erakundea buru duen eta erakunde horrek berak koordinaturiko Europako partzuergo batek garaturikoa da eta, Nafarroako bi erakundeez gain (Iturbrok eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa), beste hiru hezkuntza-erakunde ditu partaide: Paul Valéry Montpellierreko Unibertsitatea 3 (Frantzia), EUROYOUTH Portugal (Lisboa-Portugal) eta Training 2000 (Italia).

Hezkuntza Departamentuak curriculum-programa eta material didaktikoa egokitzeko orientazioa eta iradokizunak emanda, LH ikastetxeak erakarri eta proiektuan parte hartzera bultzatuta eta metodologia hori Nafarroako Lanbide Heziketako egungo curriculum-programetan ezartzeko aukera aztertuta parte hartzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa