(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 265.000 euro baino gehiagorekin osatu du Estatuak terrorismoaren hamar biktimei ordaindutako kalte-ordainak asteartea, 2014.eko urtarrilak 7


Ematen diren era honetako lehen laguntzak dira, Administrazio Zentralak ordaindutako zenbatekoak % 30ean handitzen duen foru-lege baten babesarekin


Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko terrorismoaren hamar biktimentzat 265.370 euroko ordainketa onartu du Estatutik jaso duten kalte-ordainak % 30arekin osatzeko

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Foru Legearen babesean ematen diren era horretako lehen laguntzak dira horiek, igoera hori aurreikusten duena. Ordaindu ahal izateko, Gobernu Zentralak Terrorismoaren Biktimei Aitorpen eta Babes Integrala emateko estatuko legearen arauzko garapena onartzeko zain egon behar izan du Nafarroako Gobernuak, eta arau horretan aurreikusitako kalte-ordainak eman zitzan.

Biktimetako batek heriotzagatik jaso du kalte-ordaina, seik ezintasun iraunkor osoagatik eta beste hiruk ezintasun iraunkor absolutuagatik. Zehazki, haietako bakoitzak 6.723,32 eurotik 58.826,24 euro arteko osagarria jasoko du. Zehatzago esanik, heriotzaren kasuan laguntza 33.530,16 €-koa da; ezintasun iraunkor osoagatik 15.575,71 €-ko bi laguntza onartu dira, eta 6.723,32 €, 31.716,91 €, 12.119,29 € eta 25.581,49 €-ko beste lau, hurrenez hurren. Ezintasun iraunkor absolutuaren kasuan, 40.570,50 €, 58.826,24 € eta 25.151,42 €-ko hiru laguntza dira.

Terrorismoaren 54 biktimek egin zuten epe barnean Nafarroako Gobernuak emandako laguntza horiek jasotzeko eskaera. Osagarriak jasoko dituzten hamarrak dagokion dokumentazio guztia aurkeztu duten lehenengoak dira. Gainerako ordainketak kasu bakoitza aztertu ondoren egingo dira eta espedientea osatu dela egiaztatu ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa