(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Txosten batek erakutsi du familia-ingurunean hizkuntza estimulatzeak eskola-errendimendua igotzen duela

asteartea, 2014.eko urtarrilak 7


Dokumentuak agertzen du 60 puntuko aldea dagoela eskolaurrean irakurtzeko eta idazteko trebeziak garatu zituzten ikasleen alde


Hezkuntza Departamentuak eta Hezkuntza Ebaluatzeko Institutu Nazionalak egindako txosten batek agerian utzi du eskolaurreko adinetan familia-ingurunean hizkuntza estimulatzeak ikasleen eskola-errendimendua igotzen duela.

Dokumentuak azken PIRLS (Irakurmenean Aurrera Egindako Nazioarteko Azterketa) azterketaren emaitzak aztertzen ditu. Lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasleei egiten zaie, eta, haren arabera, eskolaurrean irakurtzeko eta idazteko trebeziak garatutako ikasleek emaitza hobeak zituzten.

Espainiaren kasuan, aldea 60 puntukoa zen irakurketa eta idazketako jarduera goiztiarrak egin zituzten ikasleen alde. Haiek 538 puntura heldu ziren, eta alfabetoa ezagutzen ez zutenak, berriz, 478ra.

Estimulazio hori egin daiteke liburuak irakurriz, istorioak kontatuz, une jakin batean egiten dena hitzez adieraziz eta haurrak idatzizko kodeak ezagutuz hitz-jokoen bidez edo kartelak nahiz etiketak ozen irakurriz.

Eskola-arrakastaren bermea

Hezkuntza Departamentuak gogoratu du esku-hartze goiztiar batek eskola-porrotak ekidin ditzakeela ondoren. Adituek diotenez, irakurketa funtsezkoa da eskola-arrakasta bermatzeko, irakaskuntzaren oinarria baita. Lehen hezkuntzako bigarren mailara arteko xedea irakurtzen ikastea bada, hirugarren mailatik aurrera ikasteko irakurtzea da.

Horregatik, Hezkuntza Departamentuak irakurketa plan bat abian jarri du eta, haren bitartez, zentroak eta familiak animatu nahi dira gehiago inplika daitezen, alde batetik, irakurtzeko ohitura garatzen, eta bestetik, irakurtzeko nahiz idazteko trebeziak hobetzen.

Plan horren esparruan, iragan ikasturtean bikoteka irakurtzeko esperientzia ezarri zen lehen hezkuntzan. Parte hartutako zentro guztiek egiaztatu zuten ikasleek beren irakurketa-maila hobetu zutela. Hurrengo helburua familiak jarduera horretan inplika daitezen da.

Hezkuntza Departamentutik adierazi dutenez, garrantzitsuena ez da irakurketa irakasteko hautatu den formatua (paperean edo gailu elektronikoak erabiliz, tableta edo e-book-a, adibidez), baizik eta haurrek irakurketari aurre egiteko erabiltzen dituzten buruko trebeziak eta estrategiak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa