(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 63,3 milioi euro eman ditu datozen 4 urteetan egoitzetan dauden adimen-desgaituei arreta emateko asteazkena, 2014.eko urtarrilak 8


Sar Quavitae enpresari esleitu zaio Infanta Elena, Valle del Roncal, La Atalaya eta Las Hayas zentroen kudeaketa; 357 pertsonari ematen diete arreta.


Transcripción textual del video

Nafaroako Gobernuak 63,3 milioi euro bideratuko ditu datozen lau urteetan egoitzetan dauden adimen-desgaituei arreta emateko, bai bertan bizi direnei, bai eguneko arreta jasotzen dutenei. Zehazki, 15,8 milioi euro bideratuko dira urtean, batez beste, lau egoitzatako 357 pertsonarentzat: Infanta Elena (Cordovilla), Valle de Roncal (Iruña), La Atalaya (Tutera) eta Las Hayas (Sarriguren).

Urritasuna.

Nafaroako Gobernuak 63,3 milioi euro bideratuko ditu datozen lau urteetan egoitzetan dauden adimen-desgaituei arreta emateko, bai bertan bizi direnei, bai eguneko arreta jasotzen dutenei. Zehazki, 15,8 milioi euro bideratuko dira urtean, batez beste, lau egoitzatako 357 pertsonarentzat: Infanta Elena (Cordovilla), Valle de Roncal (Iruña), La Atalaya (Tutera) eta Las Hayas (Sarriguren).

Gobernuak gaurko saioan eman du ezagutzera kontratuaren esleipena. Kudeaketa esleitzeko lehiaketa publikorako deialdia egin da, eta Sar Quavitae enpresak irabazi du.  Guztira, egoitzetan arreta jasotzeko 274 plaza daude, adimen-urritasun ertaina edo handia, jokabide-arazoak edo urritasun anitzak dituztenentzat, eta 83 plaza eguneko arreta jasotzeko. Enpresak 541 langileri emango die zerbitzua, eta horietatik 348 zaintzaileak dira.

Urritasunak dituztenentzako egoitzetako arretaren sareko zentroen artean Lizarrako Oncineda zentroa ere badago. Egoitzan egoteko 61 plaza eta eguneko arretarako 5 plaza ditu, eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen ditu 4 urterako 13,7 milioi euro emanda.

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak Nafarroak babes sozialeko sareari eusteko egindako ahalegina eta, krisia tartean izan arren, Espainia osoarekin alderatuta sarearen maila altua mantzentzeko baliabide guztiak bideratu izana eskertu du.

Zentro bakoitzeko plazak

Zehazki, Valle de Roncal zentroak egoitzan geratzeko 104 plaza eta eguneko arreta jasotzeko 10 plaza izango ditu; Las Hayas zentroak egoitzan geratzeko 50 plaza izango ditu (horietatik 10 jokabide-arazoak dituztenentzat) eta eguneko arreta hartzeko 45 plaza; Infanta Elena zentroan, egoitzan bizi diren 70 pertsonari eta egunero bertara joaten diren 12ri emango diete arreta; La Atalaya zentroak egoitzan geratzeko 50 plaza izango ditu (15 jokabide-arazoak dituztenen desgaituentzat) eta beste 16 eguneko arreta emateko.

Lau zentro horietako arreta hiru kontraturen bidez ematen da. Las Hayas-Valle del Roncal zentroentzako 34.978.684,76 euroko lau urterako kontratua egin da (urteko aurrekontua 8.744.671,19 eurokoa da); Infanta Elena zentroarekin lau urterako 16.750.889,28 eurokoa (urteroko aurrekontua 4.187.722,32 euro); eta La Atalaya zentroarekin lau urterako 11.644.437,28 eurokoa (2.911.109,32 euroko urteroko aurrekontua du).

Las Hayas-Valle del Roncal zentroetan 290 pertsonak lan egingo dute guztira, eta horietatik 192 zaintzaileak izango dira; La Atalayan 92 pertsonak (58 zaintzaile); eta Infanta Elena zentroan 159 langile izango dira lanean (98 zaintzaile).

Sistema bermatua

Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Zorroak ezartzen duenaren arabera, administrazio publikoen baliabideekin, urritasunak dituzten pertsonei emandako zerbitzuek haien autonomia, duintasuna eta bizi-kalitatea ziurtatzeko baldintza hoberenak bermatu behar dituzte.

Horrez gain, aitortutako mendetasun-maila dutenek eguneko zentro batean eta 65 urtetik beherakoek egoitzaren batean arreta jasotzeko duten eskubidea ere aitortzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa