(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak Bortzirietako biztanleen historia klinikoak partekatuko dituzte asteazkena, 2014.eko urtarrilak 8


Marta Vera Osasun kontseilaria Jon Darpón Euskal Autonomia Erkidegoko bere homologoarekin elkartu da gaur Iruñean.


Bortzirietako biztanleen osasun arretari buruzko hitzarmena izenpetzen. ( irudia handitu )

Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak lankidetza-hitzarmen bat adostu dute gaur goizean Iruñean bi administrazioek Bortzirietako herrietako biztanleen historia klinikoak partekatzeko: Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka.. 

Hitzarmena Juanjo Rubio Osasunbideko zuzendariak eta Jon Etxeberria Osakidetzakoak sinatu dute Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-departamentuetako ordezkariek izan duten bileran. Bileraren buru izan dira departamentu horietako arduradun nagusiak, hots, Marta Vera eta Jon Drapón.

Gertutasun geografikoa eta errepideen loturak direla-eta, aipatutako herrietako biztanleek osasun-arreta Osakidetzaren laguntza-sarekoak diren zerbitzuen erakundeetan jaso ohi dute. Horregatik, eta arretarik onena eskaintzeko, bi administrazioek egokitzat jo dute osasunaren alorrean lankidetza eta kooperazioa indartzea.

Zehazki, Osakidetzak konpromisoa hartu du aipatutako herrietako pazienteen historia klinikoa eskuratzeko baimena emateko. Osasunbideak, aldiz, Osakidetzako profesionalei Bortzirietako herrietako biztanleen historia klinikoetarako sarbide osoa ematea hitzartu du, Osakidetzaren baliabideak erabili izan diren edo erabiliko diren laguntza-kasuetan. 

Hitzarmena behar bezala betetzen dela ziurtatzeko, jarraipena egingo duen batzorde bat sortuko dela ere jasotzen du akordioak, sor daitezkeen zalantzak ebatzi eta hitzartutakoaren aplikazioa sustatuko duena. Akordioak urtebeteko balioaldia du eta automatikoki berrituko da.

Akordioa bi administrazioentzat interesgarriak diren gaiak eztabaidatzeko egin duten lan-saio batean izenpetu da. Bileran, Nafarroako Gobernuaren aldetik, Cristina Ibarrola Osasuneko zuzendari nagusiak, Victor Peralta NOGeko zuzendariak eta Fernando Balduz Osasubideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak ere parte hartu dute. Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkarien taldea osatu dute Guillermo Viñegra Osasun Saileko sailburuordeak, Beatriz Artolazabal Osakidetzako zuzendari ekonomiko-finantzarioak eta Antonio Arraiza Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendariak.

Bileraren hasieran, Nafarroako laguntzarako laborategiak batzeko eta Osasunbideko biltegi bateratuaren proiektuak azaldu dituzte. Bazkaldu ondoren, berriro elkartu dira eta bi administrazioek gauzatutako Ospitale Farmaziako osasun-gastua arrazionalizatzeko politikak, Plan Soziosanitarioaren barruan burututako ekimenak eta emaitza eta adierazleetan oinarritutako ebaluazio-sistemak bateratu dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa