(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astelehenean zabalduko da EGA azterketarako izena emateko epea osteguna, 2014.eko urtarrilak 9


Lehen proba martxoan izango da.


Datorren astelehenean, urtarrilaren 13an, irekiko da Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2014ko lehen deialdirako izena emateko epea. Urtarrilaren 24ra arte eman ahal izango da izena, 637/2013 Ebazpenak jasotzen duenaren arabera..

Lehen proba martxoan izango da, eta onartu eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak argitaratzen direnean emango da egunaren eta tokiaren berri.

Interesa dutenek 26 euro ordaindu beharko dituzte azterketa egiteko. Hala ere, lehen kategoriako familia ugarietako kideentzat, 25 urtetik beherakoak izan eta ikasten arituz gero, izena ematea 13 euro izango dira. Doakoa izango da, aldiz, bigarren kategoriako familia ugarietako kideak eta ekintza terroristen biktimak direnentzat.

Frogagiria eta eskatzen diren gainerako agiriak Nafarroako Gobernuaren erregistroetako batera edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako beste edozein bulegotara eraman beharko dira.

2013an 16 urte beteta izan dituztenek eta beste instituzio batek deitutako azterketa egiteko matrikularik egin ez dutenek egin ahal izango dute proba.

Probak

Azterketa hiru probak osatzen dute: atarikoak, idatziak eta ahozkoak. Lehenengoan test gisako 90 galdera daude, eta agiria eskuratu nahi dutenen euskararen ezagutza ebaluatzeko balio dute, erabili ohi diren gramatika-galderak eginda eta baliabide linguistikoak erabiltzeko eskatuta. Entzunaren eta irakurriaren ulermena ebaluatzeko ere proba bana dago. 100etik 65 puntu lortu behar dira gainditzeko.

Bigarren proban bi ariketa egin behar dira. Batean, testu labur bat idatzi behar da (gutxienez 150 hitzeko gutun, ohar edo antzeko bat) eta, bestean, epaimahaiak proposatutako gai edo egoera bati buruzko testu luzeago bat (gutxienez 250 hitz dituena).

Azkenik, ahozko probak ere bi zati ditu: bost minutuz ahozko azalpen bat eman behar da, epaimahaiak proposatutako testu bati buruz eta, ondoren, hamar minutuz eta bikoteka, gai baten inguruan eztabaidatu beharko da.  Titulua eskuratzeko ezinbestean gainditu behar dira hiru probak.

EGA tituluak ziurtatzen du tituludunak euskara modu eraginkorrean erabiltzeko maila duela.   Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan, ziurtagiria C1 mailako titulua da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa