(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Valtierrako ureztatze tradizionala modernizatzeak labore-azaleraren % 76 presioz ureztatu ahal izatea ekarri du ostirala, 2014.eko urtarrilak 10


Nafarroako Gobernuak 7,6 milioi euro inbertitu eskualdean; han izan da gaur Barcina Lehendakaria.


ureztatzaile taldea

Barcina Lehendakaria eta Esparza kontseilaria Valtierrako ureztatzaileen komunitateko kideekin. ( irudia handitu )

Valtierrako ureztatze tradizionala modernizatzeko obrek labore-eremuen 911,3 hektarea (azaleraren % 76) presioz ureztatzea ahalbidetu dute. Orain arte erretenen bidez eta oinez ureztatu izan dira. Ureztatzea automatizatu denez, onurak jasoko dituzten 400 nekazariek ureztatzea programatu ahal izango dute. Hala, urtean 350.000 euro inguru aurreztu ahal izango dituzte eta emankortasunak ere hobera egingo du; kalkulatu denez, azken hori urtean 1,8 milioi eurorena izango da.

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria eskualdean egindako lanak ikustera joan da. Ureztatzeko instalazioak modernizatu dira eta ustiategiak ere berrantolatu dira partzelak dagokien modura elkartuta.

Azken bi urteetan Nafarroako Gobernuak nekazaritzaren alorrean egin duen inbertsio publiko nagusia da. 13.583.046,16 euroko aurrekontua izan du guztira eta, zenbateko horretatik, Gobernuak 7.595.893,05 euro eman ditu zuzenean. Gainerakoa Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak 5.064.348,45 euro, Valtierrako Udalak 206.837,95 euro eta ureztatzaileen komunitateak 715.967,71 euro emanda finantzatu da.


azalpena

Lehendakaria eta agintariak Juan Carlos Esquiroz obraren zuzendariaren azalpenak entzuten, ponpaketa-estazioan. ( irudia handitu )

Bisitan, Nafarroako Lehendakariarekin batera izan dira José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Alfonso Mateo Valtierrako alkatea, Miguel Ángel García herriko ureztatzaileen komunitateko lehendakaria eta komunitate horretako beste kide batzuk.

Ureztaketa modernizatzea

Jarduerak egin diren eremuak 1.193 hektareako azalera du eta, horietatik, 1.167,3 hektarea urezta daitezke. Beraz, aipatu den bezala, obrek azaleraren % 76 ureztatzeko sistema aldatzea ahalbidetu dute, hortaz, orain, oinez ureztatu ordez presioz egingo da (aspertsoreak, jarioa edo pibotak erabilita).  Gainerako 256 hektareetan oinez ureztatzeko sistema mantendu da.

AZYSA enpresak burutu duen proiektuaren ardatz nagusia segundoko 2.700 litro garraia ditzakeen hormigoi armatuzko ubide nagusia da, ibaian behera dago eta Valtierrako zein Arguedasko ureztatze-sistemak hornitzen ditu.

Ubide nagusitik oinez ureztatzeko sistema mantenduko duten 256 hektareak ureztatzeko eraikitako hormigoizko erreten-sarea desbideratzen da. Eraikitako ubideen luzera osoa 20,081 km dira, ura Arguedasko ureztatze-sistemaraino iristeko 4,907 km-ko erretena barne.

Ubide nagusiak presioz ureztatutako azalera ere hornitzen du. Horretarako 48.076 m3-ko edukierako erregulazio-urmael bat eraiki dute eta, haren ondoan, ponpaketa-estazio bat, 5 motoponpa-talde dituena 66 metroko ur-zutabeko indarrarekin segundoko 1.142 litro botatzeko gai. Ponpaketa-estazioa 13,2 kilovolt-eko linea elektriko batek eta dagokion transformazio-zentroak elikatzen du. Ponpek eraikitako hoditeria-sarearen bidez bideratzen dute ura. Sareak 26,076 km ditu eta ura ureztatze-unitate guztietara eramaten du.

71,981 km-ko bide-sarea ere egin da partzela bakoitzera iristeko, baita 5,699 km-ko hustubide-sarea ere erretenetako etenak eta euri-urak kanporatzeko.

Proiektua amaitzeko aspertsio bidez ureztatzeko ekipamendua jarri da (presiozko ureztatzearen modalitateetako bat, jario edo pibot bidezko ureztatzeak bezalakoa) 805,5 hektareako eremuan. Horietatik 190,6 hektarea Valtierrako Udalarenak dira eta 614,9 partikularrenak. Obra horretarako 584,4 km-an hodiak jarri dira.

Bestalde, partzelak elkartzeak partzela kopurua murriztea ekarri du, hasieran 2.032 partzela baitzeuden eta orain 519, 404 jaberenak (partzelak elkartu aurretik 591 ziren jabeak). Orain, jabe bakoitzak 1,2 partzela ditu batez beste; lehen, aldiz, batez beste 3 zituen bakoitzak. Presiozko ureztatzearen batez besteko ustiategiaren tamaina 9,3 hektareakoa da.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa