(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Egindako instalazio berri batzuek Itzagaondoa, Lizoain, Untzitibar eta Urrotz-Hiria urez hornitzen direla bermatuko dute asteartea, 2014.eko urtarrilak 14


Barcina Lehendakariak Nafarroako Ubideko ura hartzen duen azpiegitura inauguratu du. 5,3 milioi euroko inbertsioa egin da.


Topa egiten.

Agintariak Urrotz-Hiriko edateko ura tratatzeko plantan instalazio berrirari topa egiten. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Itzagaondoa, Lizoain-Arriasgoiti, Untzitibar eta Urrotz-Hiria udalerrietako hogei bat herritan bizi diren 1.125 nafar inguru edateko urez honitzea bermatuko duten instalazio berriak inauguratzen izan da astearte honetan.

Azpiegiturak Nafarroako Ubidetik hartzen du ura, Mendinuetako jaurerriaren inguruetan. Hala, duela 20 urte baino lehenagotik herri horiek pairatu izan dituzten ur-murrizketak errepikatzea saihestuko da.

Barcina Lehendakariak azpimarratu duenez, instalazio horiei esker herritarren "oinarrizko" eskaria bermatuko da, ura "kalitatezkoa eta behar beste" izatearena alegia. Nafarroarentzako "beharrezko" azpiegitura da, Itoitz-Nafarroako Ubidea bikotea bezala.

Obrak Construcciones Luciano Elcarte eta Hidroambiente enpresek burutu dituzte 2007 eta 2013 urteen artean, eta 5.372.107,74 euroko aurrekontua izan dute. Zenbateko horretatik, Nafarroak 4.169.988,88 euro eman ditu, hau da, diruz lagundu ahal izan den inbertsioaren % 90.


Barcina Lehendakariaren mintzaldia

Barcina Lehendakaria bertaratutakoei hitz egiten. ( irudia handitu )

Edateko ura tratatzeko instalazio bat, hainbat tanga eta dagoeneko edatekoa den ura herri bakoitzerako hornidura erreglatzen duten tanga guztietara banatzeko 48 kilometroko hoditeriak osatzen dute azpiegitura.

Azpiegituraren bidez hornitzen diren herriak Izagaondoa (Ardanaz, Idoate, Lizarraga, Erreta eta Zuatzu), Lizoain-Arriasgoiti (Beortegi, Janaritz, Lerrutz, Lizoain, Mendiorotz, Oskaritz, Erredin, Urotz, Iheltz eta Zalba), Untzitibar (Altzorritz, Artaitz, Zenborain, Naxurieta, Untziti, Zabaltzeta eta Zorokiain) eta Urrotz-Hiria dira.

Inaugurazio-ekitaldian izan dira José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Francisco Pérez Toki Administrazioko zuzendari kudeatzailea eta tokiko ordezkariak, esate baterako, Itzagaondoako (Elsa Plano), Lizoain-Arriasgoitiko (Amaia Ekisoain), Unitzitibarreko (Javier Linto) eta Urrotz-Hiriko (Fermín García) alkateak.

Instalazioak

Azpiegitura 2005-2008 eta 2009-2012ko tokiko inbertsio-planetan barne hartu izan da eta Mendinueta Irtenbidea esan izan zaio. Ura Nafarroako Ubidetik hartzen du eta urtean 0,115 Hm³-ko emaria emango du.

Ponpaketarako etxola bat du, 2 ponpa dituena (horietako bat erreserbarako). Segundoko 15 litroko emaria bultza dezakete sistemaren hasiera osatzen duten instalazioetara. Ur gordineko 750 m³-ko edukiera duen tanga batek eta edateko ura tratatzeko instalazio batek osatzen dute. Azken horrek automatikoki funtzionatzen du, segundoko 15 litro trata ditzake, urrutitik gidatu eta kontrola daiteke eta ura edatekoa dela guztiz bermatzeko nahasketa, koagulazioa, dekantazioa, iragazketa eta amaierako desinfekzioaren prozesuak aztertzen dituen sistema du.

Ura tratatutako ura duen 750 m³-ko tanga batetik biltzen da. Ura herri bakoitzeko tanga erregulatzaileetara behar bezala banatzen dela bermatzen du, kopuruaren eta kalitatearen aldetik.

Horretarako, burdinurtu nodularreko eta polietilenozko hodiekin 48 kilometroko tutueria eraiki da, baita hasierako instalazio bakoitza urbanizatzeko lanak egin ere (sarbideak zolatzea, hesiak jartzea etab.). Ponpaketarako etxolan eta edateko ura tratatzeko instalazioan ere argindarraren hargunea jarri da. Bestalde, urak gainezka egitea ekiditeko erregulazio-sistemak ezarri dira, baita klorazio-ekipo osagarriak ere halakorik ez zuten herrietako erregulatzeko tanga guztietan.

Gogorarazi beharrekoa da Mendinueta Irtenbideak sistema hori Iruñerriko Mankomunitateko sareetan sartzea ahalbidetzen duela. Alde batetik, Zenborainen lotuko lirateke eta, beste alde batetik, Mendiorotzen; hala, eskualde horretan sare itxia osatuko litzateke.

Lehen argazkiaren oina (ezkerretik eskuinera): Fermín García, Yolanda Barcina, Francisco Pérez eta José Javier Esparza.  


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa