(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Horizonte 2015 Plan Teknologikoa onartu du 170 milioi euroko aurrekontuarekin asteazkena, 2014.eko urtarrilak 15


2014 eta 2015 urteetarako 85,37 milioi euro erabiliko dira eta laguntza berriak izango dira, SIC Bonuak, Bonu Teknologikoak eta teknologien kontratazioa esate baterako, otsailean abian jarriko direnak


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Horizonte 2015 Plan Teknologikoa onartu du gaurko bilkuran. Plan horrek 2000. urtetik garatutako hiru plan teknologikoak ordezten ditu eta Nafarroa I+G+Bn garrantzi handiena duen eskualdeetako bat bihurtu dute.

langilea

Planak I+G+Bko jarduerak sustatuko ditu.

Nafarroako Gobernuak Horizonte 2015 Plan Teknologikoa onartu du gaurko bilkuran. Plan horrek 2000. urtetik garatutako hiru plan teknologikoak ordezten ditu eta Nafarroa I+G+Bn garrantzi handiena duen eskualdeetako bat bihurtu dute.

Plana testuinguru ekonomikoarekin koherentea izanik idatzi da erreferentziatzat dituen Europako helburuak nahiz programak kontuan hartuz. Zehazki, EBak I+G 2020rako bost xede nagusietako bat finkatzen du; urte horretan gastua erkidegoko BPGaren % 3ra igotzea espero da, zati handiena jatorri pribatukoa. Horretarako, 70.000 milioi euro baino gehiagoko programa bat abian jarri du.

Horizonte 2015 Plan Teknologikoak era horretako funtsak bereganatzea bilatzen du, aurreko planen eragina optimizatuz. Dokumentuak 2012-2015 aldiko I+G+B sustatzeko jarduerak jasotzen ditu, jadanik eginda daudenak eta aurreikusita daudenak barneratuz. Izan ere, lerro estrategikoak 2012an finkatu ziren dagoeneko eta 2013an zehar plana berraztertu da, alde batetik, aurrekontu-egoerari egokitzeko asmoz, eta bestetik, Europar Batasunak onetsitako urte anitzeko finantzaketa-esparru berriari egokitzeko (Horizonte 2020). Laurtekorako aurrekontua 170,9 milioi eurokoa da, laguntza fiskalak barne. Kopuru horretatik, 85,37 milioi euro inbertituko dira 2014 eta 2015 urteetan.

Helburu estrategikoen barnean, planak nazioarteko I+G+B bat Nafarroan garatzea jasotzen du, goi-mailakoa eta merkatura bideratutakoa, eta oinarri teknologikoa duten enpresen balorazio nahiz sorreran oinarritutakoa. Horrenbestez, enpresa-taldearen lehiakortasuna hobetu nahi da, enplegu kualifikatua sortu eta gizartean produktu nahiz zerbitzu berrien erabilera sustatu. Helburu kuantitatiboetan, Horizonte 2015 Plan Teknologikoaren asmoa Nafarroan I+G+Bn egindako gastua BPGaren % 2,2ra heltzea da, aurreko planean lortutako % 2,05 igoz. Ikerketa pribatuaren garrantzia sendotzen jarraitu nahi du, eta 2015ean gastuaren % 70 izatea espero da. Hala, kalifikazio handiko enplegua sustatu nahi da ikertzaileak okupatu guztien % 2,3 izan daitezen. Helburu horiek betez gero, Nafarroa ranking-ean 60. postura igoko zen berrikuntza-arloan; gaur egun, 73. postuan dago.

I+G sustatzeko hamar tresna

Horizonte 2015 Plan Teknologikoak ondorengo helburuak lortu nahi dituen hamar tresna ditu:

Planaren helburuetako bat I+G+B nazioartekotzea eta lankidetzako itunak gauzatzea denez, planaren lehen tresna "SIC Bonuak" dira. Bonu horiekin pizgarrien sistema bat ezarri nahi da, erakunde nafarrek I+Geko estatuko nahiz nazioarteko programei aurkezten dizkieten proposamenen kantitate eta kalitatea handitzen uzten duten laguntzen bidez. Horrenbestez, lehiakortasuna hobetzea eta ikerketa-programetara finantzaketa handiagoa erakartzea bilatzen da.

SIC Bonuak enpresek erabili ahalko dituzte, era honetako lankidetza-proposamenen prestakuntzan espezializatuta dauden egiaztatutako eragileen zerbitzuak ordaintzeko. SIC BOnuen lehen deialdia, datozen asteotan abiaraziko da eta 2014an 500.000 euroko gastua jasotzen du. Planaren garapenean zehar, Gobernuak tresna horretan 1,7 milioi euro jarri nahi ditu eta 120 proposamenetarako erabil dadila.

Bigarren tresnak oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaileen sorrerari (OTEBak) laguntza ematen die, eta teknologia-zentroek, ikerketa-taldeek, enpresako I+Geko departamentuek edo banakako eragileek sortutako ezagutzatik ateratakoak dira.

Hirugarrenik, planak zenbait zehar-ekintza proposatzen du. Zehazki, NUPko energia berriztagarrien ikasgelako esperientzia beste arlo batzuetara zabaldu nahi da; Unibertsitateak eta sektoreko enpresek ikerketa eta berrikuntzako arloari lotutako ekintzak egiten dituzte elkarrekin. Bestalde, administrazio publikoak tartean sartu nahi dira beren lizitazio publikoetan produktu edo zerbitzu berritzaileak sartuz. Azkeneko zehar-ekintzak proposatzen du berrikuntza irekia bultzatzea ikerketa-arloan enpresen arteko lankidetza eta laguntzarako estrategia modura. Neurri horiekin guztiekin batera, zabalkunde eta publizitateko ekintzak egingo dira eta, guztira, 400.000 euroko aurrekontua dute.

Laugarren tresnak I+G+B proiektuak bideratzea bilatzen du garatzen dituzten enpresei balio erantsi handiagoa sor diezaien. "Bonu teknologikoen" bitartez, zentro espezializatuen kontratazioa sustatuko da ikerketa-jarduera berbideratzeko eta banaka enpresek gaitasunik ez duten ekintzak egiteko. Tresna horretan planak 1,2 milioi euro erabiliko du eta 70 enpresa inguruk etekina atera dezaten nahi da.

Planeko aurrekontuaren zati handiena ikerketako proiektuei laguntza emateko erabiliko da, bosgarren tresnan zehaztuta dagoena. Planaren ustez, I+G+Bko proiektuak garatzea funtsezkoa da enpresak iraun dezan eta ondorio sozial positiboak dituzte enpresatik haratago. 2015a arte 75,7 milioi euro erabiliko da I+Geko 500 proiektu inguru garatzeko eta teknologia-zentroak gaitzeko. Proiektu kooperatiboak eta eskualdez gaindikoak lehenesten jarraituko da lehen aipatutako berrikuntza irekia sustatzeko neurri modura.

Gainerako bost tresnek eragile anitzeko sare, kluster eta mahaien sorrerari egiten die erreferentzia hainbat erakunderen arteko lankidetza sustatzeko. Ikertzaileen prestakuntza eta mugikortasuna hobetzea ere jasotzen dute, honako hau sustatuz: berrikuntza-sistemako eragileek egindako teknologoen kontratazioa; nazioarteko egonaldiak eta entzute handiko sareetan sartzea . Barne-proiektuen garapena, planaren eraginaren balorazioa, haren jarraipen nahiz etengabeko hobekuntza jasotzen dira. Eta azkenik, I+G+B arloan emandako laguntza fiskalak kuantifikatzen dira eta 2014 nahiz 2015erako aurreikuspenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa