(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 830.000 eurorekin finantzatuko du desgaitasun-arloan egindako jarduerak asteazkena, 2014.eko urtarrilak 15


Diru-laguntza horiek eskatzeko epea otsailaren 4an amaituko da eta arlo horretan bakarrik esku-hartzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarte nahiz federazioek jaso ditzakete


Nafarroako Aldizkari Ofizialak 830.820 euroko diru-laguntzen deialdi bat argitaratu du gaur, asteazkena, urte honetan zehar desgaitasun-arloko elkarteek egindako jarduerak finantzatzeko.

Zehazki, Gizarte Politikako Departamentuak diruz lagunduko ditu: harrera eta informazio nahiz orientazioko jarduerak, dibulgaziokoak, sentsibilizaziokoak, elkar laguntzeko talde informalak eta gizarte nahiz desgaitasuna duten pertsonen eta haien familientzako borondatezko egituratu gabeko jarduerak. Diru-laguntza horrekin langileen eta funtzionamenduko gastuak finantzatu ahalko dira, adibidez: kontserbazio-obrak, alokairua, hornidurak erostea, gastu arruntak, banku-komisioak eta abar.

Laguntza horiek eskatzeko epea otsailaren 4an amaituko da eta eskuratu ahal dituzte, desgaitasun-arloan bakarrik esku-hartzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta federazio nafarrek, eta funts propioetatik edo beste diru-laguntza publiko edo pribatuetatik etorritako finantzaketa dutenak.

Horretarako, Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentzian aurkeztu beharko dute, beste dokumentazio batzuen artean, egin nahi den proiektua, aurreko urtean egindako jardueren memoria, kontratatutako langileen zerrenda eta gastu nahiz diru-sarreren aurrekontua.

Laguntzak lehiaketa-erregimena eginez banatuko dira eta, horretarako, zenbait irizpide erabiliko dira: kaudimen tekniko eta ekonomikoa, jarduera osagarrien garapena, baliabide propioen bidezko finantzaketa edo diru-laguntza hau aurreko urtean jaso izana.

Gogora ekarri behar da, Gardentasun eta Gobernu Irekiaren Foru Legearen arabera, 20.000 euro baino gehiagoko diru-laguntza duten erakundeek edo beren urteko aurrekontuaren % 20 baino handiagoa bada, ondorengoa jakinarazi beharko dutela: bere gobernu-organoak nork osatzen duten, ordainsariak, beren karguengatik jasotako gainerako konpentsazio ekonomikoak, dedikazio- edo ardura-erregimena eta urteko azken kontuen kopia bat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa