(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasuneko profesionalen gripearen aurkako txertaketari buruz NOZak egindako azterketa batek estatu-mailako sari bat jaso du

osteguna, 2014.eko urtarrilak 16


Medikuntzako Estatuko Errege Akademiak emandako Profesor Rey Calero sariak txertoen gaineko ikerketa-azterketa onena aitortzen du


Iván Martínez 'Profesor Rey Calero' saria jasotzen. ( irudia handitu )

"Nafarroako lehen mailako arretako profesionaletan gripearen aurkako txertaketari lotutako jarrera, pertzepzio eta faktoreak, 2011-2012" izeneko lanak, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak eta Navarrabiomed-ek elkarrekin egindakoa, "Profesor Rey Calero" estatu-mailako saria jaso du berriki.

Medikuntzako Estatuko Errege Akademiak emandako sariak 2013 ikasturtean zehar gaztelaniaz argitaratutako txertoei buruz egindako ikerketa-lan onena aitortzen du. 1.200 euroko saria da eta banatze-ekitaldia iragan asteartean egin zen Madrilgo Medikuntzako Estatuko Errege Akademiaren egoitzan.

Azterketa iaz argitaratu zen Nafarroako Anales del Sistema Sanitario aldizkarian eta Bartzelonako Unibertsitateko Osasun Publikoko departamentuko ikerlarien laguntzarekin egin zen. Zehazki, bertan parte hartu zuten Ivan Martínez-Baz (egile nagusia), Jorge Díaz González, Marcela Guevara, Diana Toledo, Agurtzane Zabala, Ángela Domínguez eta Jesus Castilla-k. Lana Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak eta Carlos III Osasun Institutuak finantzatu zuten.

Lehen mailako arretako profesionalen % 56,2ri gripearen aurkako txertoa jartzen diote

Lanaren helburua zen, Nafarroako lehen mailako arretako osasuneko profesionaletan gripearen aurkako zer txertaketa-estaldura zegoen jakitea, eta profesionalek gripearen aurkako txertaketaren aurrean zer pertzepzio nahiz jarrerak dituzten identifikatzea; hori egin zen familia-medikuei, pediatrei eta erizaintzako langileei inkesta anonimo bat eginez. Azken denboraldietako txertaketaren gainean galdetzen zitzaien, profesionalek haren aurrean zuten jarrera eta pertzepzioen gainean, eta zenbait ezaugarri sozio-demografiko eta profesional ere jasotzen ziren.

Gogora ekarri behar da, gripearen aurkako urteko txertaketa osasuneko profesional guztiei gomendatzen zaiela beren osasuna babesteko, gaixotasunagatik laneko bajarik ez izateko osasun-zerbitzu eskaera handieneko aldietan zehar eta beren pazienteen artean erikortasun nahiz heriotza-tasa murrizteko. Nolanahi ere, Espainian, osasuneko profesionalen txerto-estaldura ez da % 50era heltzen.

Inkestari emandako erantzunen azterketak agerian utzi zuen Nafarroako profesional horien artean gripearen aurkako txertaketa-estaldura handi samarra dela, % 56,2, baina oraindik OMEak jarritako helburuaren azpitik (% 75). Horrek kontrastatzen du profesionalek txertaketarekiko duten ezagutza-maila eta jarrera onarekin; izan ere, % 59,6k aitortu zuen gripea gaixotasun larria izan daitekeela, eta % 86,4k, txertoa eraginkorra dela gripea ez izateko eta hark eragin ditzakeen konplikazioetarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa