(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuterako katedraleko klaustroa zaharberritzeko bigarren fasea hasiko da 600.000 euroko inbertsioarekin osteguna, 2014.eko urtarrilak 16


Kapitelen hondatzea konponduko duen proiektua ostegun honetan aurkeztu dute Barcina Lehendakariak eta "la Caixa"-ko Nafarroako lurralde-zuzendariak


Tuterako katedraleko klaustroa bisitatzen

Agintariak Tuterako katedraleko klaustroaren obrak bisitatzen. ( irudia handitu )

Tuterako Santa Maria katedraleko klaustroa zaharberritzeko bigarren fasea aurten burutuko da, Nafarroako Gobernuaren eta "la Caixa" Gizarte Ekintzaren artean lortutako akordioaren arabera. Horrenbestez, atariko kapitelek duten kontserbazio-arazo larriak konponduko dira.

600.000 euroko aurrekontua duen jardueraren xehetasuna ostegun honetan aurkeztu dute Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta "la Caixa"-ko Nafarroa, Aragoi eta Errioxako lurralde-zuzendari Raúl Marqueta-k, Tuterako tenpluan egin den ekitaldian.

Zehazki, atariko kasetoidura, kapitelak eta arkuteria konponduko dira, Kristoren Eskolako kapera zaharberrituko da eta klaustroko lorategia egokituko. Gainera, zolaren aireztatzea hobetuko da, inguruko hormak garbitu eta konponduko dira eta klaustroko arotzerian, instalazio elektrikoan eta argietan lanak egingo dira. Lan horiek guztiak Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioak egikarituko ditu.


Tuterako katedraleko klaustroa bisitatzen

Agintariak Tuterako katedraleko klaustroan. ( irudia handitu )

Gaur egun, klaustroko kapitelek kontserbazio-arazo larriak ditu, bertako estalkiko isurialde triangeluarrak hondatuta daude, eta hegoaldeko geletako estalki nahiz forjaketen zati handi bat aurri-egoeran daude, zenbait puntu hondoratuta eta eskoramendu nahiz sendotze batzuk eginda, eta hormak ere kaltetuta daude.

Bigarren fase hori iaz lehenengoa egikaritu ondoren dator, 630.460 euroko inbertsioarekin. Lehen jarduera horrek hondatutako estalkia konpondu zuen ur-sartzeak gelditzeko asmoz eta, hala, kapitelen babes-baldintzak hobetzeko.

Bigarren fase horretako aurkezpenean bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin izan da; Tuterako katedraleko dean Bibiano Esparza; hiriko alkate Luis Casado eta obraren arkitekto Leopoldo Gil.

Tuterako katedrala

Tuterako katedrala Nafarroako eraikin historiko aipagarrienetako bat da, alde batetik, tenpluak eta bertako gelek duten interes arkitektonikoagatik, eta bestetik bertan dauden ondasun finko eta altzariengatik, bai eta guztiaren dimentsioengatik ere. XIX. mendean monumentu nazional izendatu ziren Nafarroako lehen eraikinetako bat da eta, harrezkero, zaharberritze eta kontserbazioko zenbait obraren xede izan da.

Dimentsio handiko tenplu tardoerromatar zistertarra da, eta XII. mendearen amaieran eraikitzen hasi ziren. Tuterako meskita nagusiko zimendu batzuk erabili zituen (IX. mendetik XI.era), tenplu berria eraikitzeko eraitsi zena.

Katedralean egindako azken zaharberritze-lanak 2002 eta 2006 artean egin ziren Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioak sustatuta, Nafarroako Gobernuaren eta Caja Navarra Fundazioaren ekarpen ekonomikoekin. Tenpluaren barnealdean egin ziren lanak, jarduerak eginez Espiritu Santu kaperan, burualdeko geletan eta mendebaldeko fatxadaren alboan dagoen etxean. 9.292.876,07 euro inbertitu ziren bertan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa