(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak Lehen Mailako Arretako dispositibo bereziari eutsiko dio asteburu honetan gripe-epidemia dela eta ostirala, 2014.eko urtarrilak 17


San Martin Doktorea, Ermitagaña, Arrotxapea eta Burlatako zentroetan arreta emateko langile gehiago jarri da eta, Huarte, Orkoien eta Noainekin batera, ohiko ordutegian zabalik izango dira


San Martin Doktorea zentroko mediku-kontsulta.

Lehen Mailako Arretako zuzendaritzak gripe-epidemiari aurre egiteko abian jarritako laguntzeko dispositibo bereziari eutsiko dio asteburu honetan. Haren bidez, San Martin Doktorea, Ermitagaña, Arrotxapea eta Burlatako zentroetako etengabeko arretako puntuak indartu dira lau mediku, pediatra bat eta bi erizainekin.

Iruñerriko etengabeko arretako zazpi puntuek ohiko ordutegia izango dute: Iruñeko San Martin Doktorea, Huarte, Orkoien eta Noainek 24 orduko arreta ematen dute, eta Ermitagaña, Arrotxapea eta Burlatak, 08:00etatik 20:30era emango dute.

Zehazki, San Martin Doktorean mediku eta pediatra bat gehiago izango dira 11:00etatik 18:00ak arte, eta bi erizain 08:00etatik 22:00etara. Ermitagaña, Arrotxapea eta Burlatako osasun-zentro bakoitzak mediku bat gehiago izango du 10:00etatik 15:00ak arte, eta ordutegia luzatu egingo da laguntza-beharren arabera.

Gainera, aipatutako zentroak beteta izango balira, pazienteak Huarte, Orkoien eta Noaingo osasun-zentroetara bideratu ahalko dira, eta kasu horretan behar diren langile gehiago jarriko zen.

Eguneko hitzorduei lehentasuna osasun-zentroetan

Dispositiboak honako gomendio hau ere hartzen du barnean: osasun-zentro guztiek ahal duten neurrian kontsulta-agenden antolaketa alda dezatela, pediatriakoa nahiz helduena, eguneko hitzorduari lehentasuna emateko (kasuen % 80 gutxi gorabehera); horri esker, azken egunotan ospitalez kanpoko larrialdi-puntuetako arretak nabarmen jaitsi dira, eta osasun-zentroetako jarduera igo.

Lehen Mailako Arretako zuzendaritzak dispositibo horri eusteko erabakia hartu du gripe-epidemia datozen egunotan asko igo daitekeelakoan. Unitate horretatik, nahiz Osasun Publikotik eta Arreta Espezializatutik, gripea eta beste arnasketa-gaixotasunek duten bilakaeraren etengabeko jarraipena egiten ari dira eta, horri esker, behar diren neurriak har daitezke beharrezkoa eta egokia irizten denean.

Bestalde, ez da beharrezkoa izan Nafarroako Ospitale Gunean kirurgia-desprogramaziorik egitea; izan ere, 18 ohe prestatu dira aparte, eta, hala, ospitaleratzeko solairuak arindu ahal izan dira.

Epidemiaren eragina

Urtarrilaren 6tik 12ra 100.000 biztanle bakoitzetik 376 gripe-kasu izan ziren Nafarroan, aurreko asteko zifra bikoiztuz, orduan 187,6 kasu hauteman baitziren.

Denboraldi horretan, epidemiagatik 29 pertsona ospitaleratu ziren, denboraldi honetako zifra 78ra igoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa