(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lehendakariak CLH hidrokarburoen enpresako ordezkari gorena hartu du ostirala, 2014.eko urtarrilak 17


López de Silanes-ek Barcinari helarazi dio konpainiak 5,5 milioi euro inbertitu duela Foru Komunitatean azken zazpi urteotan


Yolanda Barcina eta José Luis López de Silanes

Barcina Lehendakaria CLH enpresako ordezkari goren José Luis López de Silanes-ekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Compañía Logística de Hidrocarburos (CLH) enpresako ordezkari goren José Luis López de Silanes hartu du ostiral honetan, Foru Gobernuaren egoitzan. CLH Espainiako merkatuan enpresa-liderra da petrolio-produktuak garraiatzen eta biltegiratzen.

Bilkuran zehar, enpresariak Lehendakariari helarazi dio konpainiak 5,5 milioi euro inbertitu duela Foru Komunitatean azken zazpi urteotan beste operazio-hobekuntza batzuen artean, bost biltegiratze-depositu berri eraikitzeko. 40.700 metro kubikoko ahalmena dute haiek, eta datorren hamarkadako erregai-horniduraren beharrei erantzutea dute xede.

Inbertsio honen ondoren, konpainiak 120.000 metro kubiko biltegiratzeko ahalmena du Nafarroan eta 172 kilometro inguruko oliobide-sare bat, Espainiako gainerako lekuekin lotuta dagoena San Adrian aldetik. Gainera, Noaingo aireportuan presentzia du, aireontziak hornitzeko instalazio batekin, bere filial CLH Aviación-en bitartez.

José Luis López de Silanes bilkuran izan da, CLH Taldeko Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari Pedro Martínez eta Nafarroako enpresako arduradun Rafael Granderekin batera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa