(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kontsumitzaileentzako Iruñeko informazio-bulegoak aurrez hitzordua hartuta emango du arreta datorren astelehenetik aurrera astelehena, 2014.eko urtarrilak 20


2013an 7.300 kontsulta jaso zituen, telefoniarekin, energia-zerbitzuekin eta finantza-produktuekin lotutakoak batez ere.


Nafarroako Gobernuko kontsumitzaileentzako Iruñeko informazio-bulegoak, Tomás Caballero parkeko 1. zenbakian, 2. solairuan dagoenak, datorren urtarrilaren 27tik aurrera, aurrez hitzordua duten herritarrei emango die arreta.

Beraz, bulego horretan kontsultaren bat egin nahi duten kontsumitzaileek hitzordua hartu beharko dute 848 427 733 eta 848 427 758 telefono-zenbakietara deituta 8:00etatik 10:00etara. Hitzorduak 10:00etatik 14:00etara izango dira.

Aldaketa horren bidez, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuaren asmoa herritarrei ematen zaien arretaren kalitatea hobetzea da. Bestalde, Lizarra, Tafalla eta Zangozako kontsumitzaileentzako informazioguneek arreta eskatzen den unean emango diete kontsumitzaileei, orain arte egin duten bezala.

2013an, Iruñeko kontsumitzaileentzako informazio-bulegoak 7.300 kontsulta jaso zituen. Horietatik ia erdiak telefonia-zerbitzuekin lotutakoak izan ziren. Atzetik izan ziren elektrizitateari eta gasari (kopuru osoaren % 13) eta finantza-produktuei (% 11) buruzko kontsultak. Lizarra, Tafalla eta Zangozako kontsumitzaileentzako informazioguneek 842, 873 eta 415 kontsulta jaso zituzten iaz, hurrenez hurren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa