(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hasi dituzte Anue, Odieta eta Ultzamako ur-horniduraren sare berrirako obrak astelehena, 2014.eko urtarrilak 20


Barcina Lehendakariak instalazioaren lehen harria jarri du astelehen honetan. 6 milioi euro ingurukoa izango da aurrekontua.


Lehen harria jartzen.

Barcina Lehendakaria Ultzanuetako uren sare berrirako lehen harria lurrez estaltzen. ( irudia handitu )

Ultzanueta Zerbitzu Mankomunitateko (Anue, Lantz, Odieta eta Ultzama herriek osatzen dute) uren hornidura-sare berrirako obrak ofizialki hasi dira astelehen honetan Olaguen (Anue), Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak instalazioko lehen harria jarri ostean.

Obrak urtebeteko epean gauzatuko dira eta 5.969.481,68 euroko aurrekontua dute. Zenbateko horretatik, Nafarroako Gobernuak, Toki Inbertsioen Planaren bidez, 4.465.935,72 euro eman ditu, hau da, diru-laguntzen bidez eman daitekeen aurrekontuaren % 90 (BEZik gabe). Azpiegitura eraikitzean 1994 eta 2007 urteen artean inguruan gauzatutako jardueretan egindako bideak eta hoditeriak aprobetxatuko dituzte.

Yolanda Barcina Lehendakariak azpimarratu du Foru Gobernuak Ultzanuetako uren sare berrirako inbertsio osoa 2.000 euro ingurukoa dela biztanleko, eta obren helburua nafar guztiek ura eskuratzeko aukera izatea, kopuruari eta kalitateari dagokionez, "baldintza berberetan", bizitokia edozein dela ere.


Barcina Lehendakariaren mintzaldia

Barcina Lehendakariaren mintzaldia Ultzanuetako uren sare berrirako lehen harria jartzeko ekitaldian. ( irudia handitu )

Proiektuaren proposamena inguruko hainbat iturburu bateratuta eta aldi berean erabiltzea da, uraren ustiaketa zentzuzkoagoa eta orekatuagoa izan dadin eta, hala, agorraldian herrietako batzuk jasan izan duten defizita saihesteko. Asmoa inguruko baliabide hidriko garrantzitsuenak aprobetxatzea da, gainerakoa ubide naturaletatik ibil dadin, izan ere, kontuan izan behar da ingurumenaren aldetik babes berezia duen eremua dela.

Ekitaldian izan dira José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Francisco Pérez Toki Administrazioko zuzendari nagusia eta Anue (Raúl Pascal), Odieta (Alberto Urdaniz) eta Ultzamako (Francisco Tornaria) alkateak, udaletako beste ordezkari batzuen artean.

Bi fase

Bi fase izango ditu proiektuak. Lehen fasean, aurtengo urtean egingo dena, uraren hornidura hobetuko da, kopuruari eta kalitateari dagokienez, Anue, Odieta eta Ultzama udalerrietako hogeita hiru herritan, eta bigarren faserako utziko dira udalerri horietako beste sei herriak eta Lantz.

Zehazki, lehen fasean, Anueko Olague eta Etulain; Odietako Anotzibar, Ziaurritz, Gendulain, Erripa, Gaskue, Gelbentzu eta Latasa; eta Ultzamako Alkotz-Lozen, Iraizotz, Iraizotz urbanizazioa, Zenotz, Gerendiain, Lizaso, Auza, Larraintzar, Suarbe, Arraitz, Orkin, Arraizko Bentak, Ilarregi eta Eltso.

Bigarren fasean, Anueko Aritzu eta Egozkue; Odietako Ostitz; Ultzamako Urritzola-Galain, Gorrontz-Olano eta Eltzaburu, eta Lantz herrietara hedatuko da zerbitzua.

Iturburuen bidezko hornidura

Proposaturiko irtenbideak hainbat iturburu erabiltzen ditu aldi berean ura eskuratzeko baliabide gisa. Hasieran, Biurrun, Usillaga, Ataketa, Ezpeleta eta Lantz-Burlatako sorburuekin lotuko da; hala ere, baliteke, gerora, Biurreta eta Lantz-Atarrabiako iturburuetatik ere ura hartzea.

Eskuratzen den ura 500 m³-ko ur-tanga batean biltegiratuko da eta, ponpaketa-estazio baten bidez, Arraitzen (Ultzama) dagoen sistemaren hasieraraino eramango da. Bertan beste tanga bat, edukiera berekoa, eta edateko ura tratatzeko instalazio bat egongo dira, segundoko 32 litro trata ditzakeena; etorkizunean instalazioa handi daiteke, segundoko 48 litro tratatzeko gaitasuna izan dezan.

Tratatutako ura 2.500 m³-ko edukiera duen beste tanga batean gordeko da. Bertatik herri bakoitzeko tanga erregulatzaileetara banatuko da ura, instalazioak izango dituen 51 kilometroei esker. Horietatik 32,5 kilometro proiektu honen bidez eraikiko dira. Gainerako 18,5 kilometroak 1994 eta 2007 artean egindako esku-hartzeetan eraikitakoak dira.

Obrak LKS enpresak zuzendu eta Construcciones Mariezcurrena, Arian eta Hidroambiente enpresek burutuko dituzte, eta 350 m³-ko (Ultzamako Suarbe-Eltzaburu eta Ilarregirako), 250 m³-ko (Odietako Erripa eta Gendulainerako) eta 125 m³-ko (Ultzamako Zenotzerako) tanga erregulatzaile berriak eraikitzearekin amaituko dira.

Bigarren argazkiaren oina (aurrean, ezkerretik eskuinea): Santiago Sánchez, LKS enpresakoa; José Javier Esparza; Francisco Tornaria; Raúl Pascal; Alberto Urdaniz; Francisco Pérez, Yolanda Barcina, bertaratutakoei hitz egiten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa