(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CEINen bi zerbitzu berriren bidez ekintzaileen euren negozio-ideiak probatu eta garatu ahal izango dituzte asteartea, 2014.eko urtarrilak 21


Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatutako "Aceleradora Empresarial" eta "Vivero Autónomos" dira zerbitzuak, eta dagoeneko 100 proiektu berri inguru dituzte esku artean.


Agintariak CEINen "Vivero Autónomos" zerbitzura gein duten bisitan. ( irudia handitu )

Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa sozietate publikoak (CEIN) bi zerbitzu berri eskaintzen ditu duela bi astetik, ekintzaileei eta autonomoei negozio-ideiak garatzen eta horiek enpresa sendo bihurtzen laguntzeko. "Aceleradora Empresarial" (Enpresa-bizkortzailea) eta "Vivero Autónomos" (Autonomoen haztegia) dira zerbitzuak, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu 112.958 euro emanda (83.156 eta 29.802 hurrenez hurren). 

Bi zerbitzuak gaur aurkeztu dituzte, eta aurkezpen-ekitaldian izan dira M. Isabel García Malo NEZeko zuzendari kudeatzailea, Carlos Fernández Valdivielso SODENA -- CEINeko zuzendari kudeatzailea eta berriki eratu den Nafarroako ekintzailetza babesteko sareko, Moderna Fundazioko eta Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko ordezkariak.

Aceleradora Empresarial (Enpresa-bizkortzailea)

"Aceleradora Empresarial" zerbitzuaren helburua ekintzaileek negozio-ideiak enpresa berrietan "lean" metodologiari jarraiki gauzatu ahal izatea da. Metodologia hori garapen bidean den proiektua etengabe hobetzean datza, bezeroaren beharrizanak kontuan hartuta eta ekintzaileari arrisku gutxien eraginda, negozio-ideia etengabe probatuta eta merkatuan izan dezakeen arrakastaren inguruko zalantza murriztuta.

Eremu bat, CEINeko haztegien instalazioak, eta enpresa-proiektu berriak modu intentsiboan lantzeko eta abian jartzeko zerbitzu bereiziak bateratzen ditu.


"Aceleradora Empresarial" zerbitzuaren tailerretako bat. ( irudia handitu )

Horretarako, tailerrak, tresnak, metodologiak eta taldeko dinamikak eskaintzen ditu negozio-aukera identifikatzeko, eredu errentagarri bat bilatzeko, arriskuak murrizteko, eta arreta bezeroan eta balioa sortzean jartzeko. Gainera, bizkortzeko prozesu osoan, talde ekintzaileak CEINeko erreferentziazko teknikarien babesa izango du.

Astero 10 bat proiektu berri sartzen dira, eta bi hilabetez elkarrekin lan egiten da. Iragan urrian abian jarri zenetik, 89 proiektuk hartu dute parte "Aceleradora Empresarial" zerbitzuan.

Vivero Autónomos (Autonomoen haztegia)

Ekintzaileek lanerako eta ideiak eta esperientziak trukatzeko eremu bat ere badute, "Vivero Autonomos" izenekoa, CEINen instalazioetan dagoena. Enpresa-proiektuak sortu eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta egin arte finkatzeko eremua da, baita jarduerak gauzatzen hasten diren lehen urtean eremua eta zerbitzuak erabili nahi dituzten autonomo gisa eratutako proiektuentzat ere.

Zerbitzuak 18 lanpostu ditu, hiru esparrutan banatuta. Horietan, bilera eraginkorrak, kontsulta teknikoak egin eta ekintzaileen eta enpresen arteko harreman profesionalen sareen (networking delakoa) sorrera sustatzen da. Gainera, negozioen garapena bultzatzera bideraturiko zerbitzuak eskaintzeari ere garrantzia ematen zaio, jarduerak kudeatzeko berariazko tailer eta tresnez baliatuta.

Gaur egun, zerbitzua 7 enpresa-proiektutarako eta autonomo batek darabilte.

"Incube" eta "Navarra deportiva", zerbitzuan hartutako bi proiektu

Azaldutako bi zerbitzuez gain, CEINera egindako bisitan, azken asteetan zerbitzuan parte hartzen hasi diren bi proiekturen berri izan dute bertaratuek. Incube da lehenengoa, "Aceleradora Empresarial" zerbitzutik sortutako ekimena da eta Miguel Pueyok sustatu du. Jostailu pedagogiko berritzaile baten ekoizpenean eta merkaturatzean datza. 100 erabilera didaktiko baino gehiago ditu, ekologia oinarri hartuta egindakoak da eta gizartea eta hezkuntza helburu dituen proiektua da.

Bestalde, "Vivero Autónomos" zerbitzuaren bidez, Asier Cotelok Navarra Deportiva aurkeztu du. Nafarroako kiroletan espezializatutako komunikazio-plataforma da, edozein maila eta modalitateren eta kirol-ekitaldien inguruko informazioa ematen duena. Hedabide tradizionaletan eta 2.0 formatuan aurki daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa