(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Dolores Redondo idazleak Baztanek dituen xarma eta misterioak azaldu ditu Fitur azokan asteazkena, 2014.eko urtarrilak 22


Horrez gain, Nafarroa zinearen lurralde gisa sustatzeko, Plazaola Natur Bidea eta Nafarroako ibaietan arrantza egiteko proposamenak ere aurkeztu dira.


Aurkezpena

Carlos Erce eta Dolores Redondo, Fitur azokako Nafarroaren stand-ean. ( irudia handitu )

Dolores Redondo idazleak, gaur, 2014ko FITUR Turismoaren Nazioarteko Azokaren lehen egunean, Baztanen xarma eta misterioak azalduko ditu, hura izan baita idatzitako trilogiaren lehen bi liburuen agertokia: "El guardián invisible" eta "Legado en los huesos".

Idazleak Baztan bere trilogiaren agertoki bihurtzeko eta leku hori inspirazioa hartzeko hautatu izanaren arrazoiak azalduko ditu. Baztango paisaia berde eta idilikoari buruzko hitzaldiarekin batera Reyno de Navarra marka turistikoaren eskutik egindako bideoa ikusi ahal izango da. Bertan, idazlearen txokorik gogokoenak agertuko dira.

Redondok aitortu du Baztanek erakarri egiten duela. "Nik ez nuen Baztan hautatu, berak hautatu ninduen". Halaber, ingurua ezagutzera hurbiltzera gonbidatu du jendea, paisaiak eta xarmaz beteriko txokoek liluratuta utziko dituztelako.

Carlos Erce Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia izan du ondoan ekitaldian, eta esan du Baztan Nafarroako naturaren aberastasunaren adibidea dela eta bisitariengan zirrara sortzen duela.

Zalantzarik gabe, literatura betidanik izan da bidaiatzeko bitarteko ahaltsua, eta trilogiako lehen bi eleberrien arrakastari esker, Baztanen ezagutza modu ikaragarian hedatu da mundura. Eskualdea literaturari loturiko helmuga bihurtu da, eta mundu osoko irakurleak eta ingurua ezagutzeko interesa dutenak Elizondo bisitatzera hurbildu dira (Baztanen herri nagusia) Redondoren eleberriek agertzen dituzten tokiak ezagutzeko. Fenomenoa are handiagoa izango da bertsio zinematografikoa plazaratzen denean, izan ere, Peter Nadermann "Millenium" sagaren ekoizleak eskubideak eskuratu ditu. Nadermannek Amaia Salazar hilketen inspektoreak Baztanen dituen abendurak kontatuko dituen pelikula ekoitziko du.


Publikoa.

Aurkezpenera hurbildu den jendea. ( irudia handitu )

Pelikuletako agertokiak

Baztani buruzko pelikula ez da izango Nafarroan filmatzen den bakarra. Foru Komunitatea hainbat pelikulatarako agertokia izan da azken urteetan. Estatuko pelikulei dagokienez, Baztan bera edo Zugarramurdiko leizeak are ezagunagoak egin dira "Baztan" edo "Las Brujas de Zugarramurdi" bezalako pelikulei esker. Azkena Alex de la Iglesia bilbotar errealizadoreak egindako da.

Zinemaren magiari esker, Errege Bardeetako basamortu itxurako paisaia Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugako inguru bihurtu zen Riddley Scott britainiarraren pelikula berrian.

Horren harira, Endo Comunicación enpresak aurkezpen bat egingo du Fitur azokan "Navarra de Cine, un escenario de película en cada rincón" izenekoa (Zinea Nafarroan, pelikuletako agertokiak txoko guztietan). Endo Comunicación enpresa Foru Komunitateko hainbat tokitan egindako film laburren lehiaketaren bultzatzailea da. 2013an hasi ziren egiten eta aurtengo urterako ere antolatu da.

Barazkien gozamena

Barazkiak izango dira "Reyno de Navarra" marka turistikoaren stand-eko elementu nagusia lehen ordutik hasita, hainbat formatutan, baita kosmetikari lotuta ere. Hala, asteazkenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara, zainzurien, pikillo piperren, orburuen, borrajen eta Nafarroako jatorri-deiturako olioaren esentziekin egindako aurpegi- eta gorputz-kremak aurkeztuko dira. Produktuek azalerako onuragarriak diren propietateak dituzte, goi-mailako kosmetika eta kalitatekoak dira eta, gaur egun, lasaitzeko eta spa-zentroetan eta Iruñeko Rodero jatetxean bertan banatzen dira.  INTIA eta Reyno Gourmet Nafarroako kalitate-markak esku hartu dute ekimen horretan, Koldo Rodero sukaldariarekin (Michelin izan bat du) eta Ultzamako Aurum Cosmetic laborategiarekin batera.

Gaur, 13:30ean, MYVEG proiektua ere aurkeztuko da, barazki-plateren sorta berri bat. Esperientzia gastronomiko osasungarriaz gozatzera animtzen duen ekimena da. MYVEG David Yárnoz, Íñigo Orla (Iruñeko Melbourne jatetxeko sukaldari nagusia) eta Ion Erro buru dituen ikerketa-proiektu baten emaitza da. Barazki freskoak baratzetik mahaira eramatean datza, baita sasoiz kanpoko barazkiak ere.

Arrantza Nafarroako ibaietan eta Plazaola Natur Bidea

"Disfruta la pesca en los ríos navarros" (Gozatu arrantzaz Nafarroako ibaietan) gaur arratsaldean FITURen egingo den beste aurkezpenetako bat izango da. Bertan, Navarra Fishing Adventures enpresak Komunitatean jarduera hori burutzeko dauden aukera turistikoak emango ditu ezagutzera.

Eguna amaitzeko, Plazaola Turismo Partzuergoak ere aurkezpen bat egingo du, izan ere, 2014an, Plazaolako lehengo trenak egindako lehen ibilbidearen urteurrena ospatuko da. 20 urte beteko dira Partzuergoa sortu zenetik eta 600 urte Plazaolako meatzean lan egiten hasi zirenetik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa