(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Organoen transplanterako itxarote-zerrenda % 17 txikitu da 2013an osteguna, 2014.eko urtarrilak 23


Nafarroak hezur-muinaren emaileen 14,7ko tasa du 1000 biztanleko, estatuan erregistratutako 2,9ko tasa baino askoz handiagoa.


Transcripción textual del video

Organo-transplantea jasotzeko itxaron-zerrenda % 17 txikitu zen 2013an. Iragan abenduaren 31n, itxaroten ari ziren pazienteen kopurua 68 zen; 2012aren amaieran zeudenak, aldiz, 82. Zehazki, 63k giltzurrun bat behar zuten eta 5ek gibeleko transplantea. Ez zegoen pazienterik bihotzeko transplanteen zerrendan.

Organo-transplantea jasotzeko itxaron-zerrenda % 17 txikitu zen 2013an. Iragan abenduaren 31n, itxaroten ari ziren pazienteen kopurua 68 zen; 2012aren amaieran zeudenak, aldiz, 82. Zehazki, 63k giltzurrun bat behar zuten eta 5ek gibeleko transplantea. Ez zegoen pazienterik bihotzeko transplanteen zerrendan.

Datu horiek Cristina Ibarrola Osasuneko zuzendari nagusiak prentsaurrekoan eman ditu ezagutzera, baita 2013an Nafarroan arlo horretan burututako jarduerak ere. Ibarrolarekin batera izan da Javier Aldave transplanteen erkidegoko koordinatzailea eta José Elizalde NOGeko transplanteen koordinatzailea. Azken horrek azaldu du, laster, organoak asistolian (bihotz- eta arnas-gelditzeagatik hiltzen direnek) emateko protokoloa ezarriko dela, horrek nabarmen bizkortzen baitu organoak eman eta transplanteak egiteko prozesua eta, ondorioz, emaileen eta transplantatzen diren organoen kopurua handituko da.

Helburu hori izanda, Javier Aldavek esan duenez, beste helburuetako bat bizidunen arteko organo-emateak handitzea da. 2013an giltzurruneko 2 transplante eta gibeleko 4 egin ziren horrela. 

Ekitaldian, Nafarroan hezur-muinaren emaileen indize altua dagoela azpimarratu da, 9.441 hain zuzen. Horrek esan nahi du % 9,92 handitu dela emaileen kopurua 2012rekin alderatuta. 1000 biztanleko 14,7 emaileren tasa da, Espainiakoa baino askoz altuagoa (2,9 emaile 1000 biztanleko).

Emaileak

Nafarroako Ospitalegunea arduratzen da garuneko heriotza dela-eta hiltzen direnen organoak detektatu eta erauzteaz, eta 2013an organo-emaileak izan zitezkeen 19 pertsona aztertu zituen. Bi kasutan medikuen kontraindikazioengatik baztertu ziren eta familiaren ezezkoa jaso zen kasu batean, beraz, emaileen benetako kopurua 16ra murriztu zen. Azpimarratzekoa da, Nafarroan, % 6 dela ezezkoa ematen duten familien portzentajea; hori estatuko batez bestekoa baino askoz txikiagoa da (% 15 eta % 16 artean).

Organo-emate horiei esker 32 giltzurrun-erauzketa, 15 gibel-erauzketa, 4 bihotz-erauzketa, 5 birika-erauzketa eta pankrea-erauzketa bat egin ziren. Organoen erauzketa mota guztien kopuruak gora egin du aurreko urteari dagokionez, bihotzarenak eta pankrearenak izan ezik. Lehenengoaren kopurua bere horretan mantendu da eta bigarrenarenak behera egin du zertxobait. Erauzketa kopurua gehien handitu da giltzurrunen (22tik 32ra) eta biriken kasuan (batetik bostera).

Nafarroan, milioi bat biztanle oinarri hartuta, % 24,8 emaile daude; estatuko batez bestekoa, aldiz, % 35,1 da. Hala ere, aipatu den bezala, hezur-muinaren emaileen kopurua estatuko batez bestekoa baino askoz handiagoa, eta beste autonomia-erkidegoetako kopurua baino askoz azkarrago egin ari da gora.

Transplanteak

Nafarroan, NOGen eta Nafarroako Unibertsitatearen Klinikaren lankidetzari eta Espainiako transplanteen sareari esker, 2013an giltzurruneko 26 transplante, gibeleko 23 eta bihotzeko 8 egin ziren. Guztira, 57 organo-transplante izan ziren.

Aurreko urtean 53 organo transplantatu ziren. Horietatik 32 giltzurrunekoak, 16 gibelekoak eta 5 bihotzekoak izan ziren. Giltzurruneko transplanteak murriztu egin dira eta gibel eta bihotzekoak handitu.

Estatuarekin alderatuta, Nafarroa ez da heltzen gibeleko transplante kopuruaren batez bestekora, baina gibeleko eta bihotzeko transplanteen kasuan Foru Komunitateak indize hobeak ditu.

Itxarote-zerrenda

Itxarote-zerrendan, 2013ko abenduaren 31n, 63 pertsona zeuden giltzurruneko transplanteari itxaroten eta 5 gibelekoari, eta ez zegoen inor bihotzeko transplantearen zain.

Aurreko urteari erreparatuta, organo guztien itxarote-zerrendak txikitu egin dira. Zehazki, giltzurruneko transplantearen zain zeuden pazienteak 68 izatetik 63 izatera pasa dira (% 7,35 gutxiago); gibelekoaren zain zeuden pazienteak 11tik 5era jaitsi dira (% 54,55 gutxiago); eta bihotzekoaren kasuan 3tik 0ra pasa dira. Beraz, 2012ren amaieran itxarote-zerrendan zeuden pazienteak 82 ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa