(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Nafarroako Gobernuak turismoaren sektoreari ematen dion babesa azaldu du, aurten milioi bat euro inguru jasoko baititu laguntzen bidez
ostirala, 2014.eko urtarrilak 24


Fitur azokako Nafarroaren pabiloian egin duen mintzaldian, 2013an hazten jarraitu duen sektorearen sendotasuna eta gaitasuna azpimarratu ditu.


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak, gaur, Nafarroako Gobernuak turismoaren sektoreari ematen dion babesaren berri eman du, esanez, 2014an milioi bat euro inguru bideratuko dituela laguntza gisa. Horrez gain, bertako turismoaren sendotasuna eta gaitasuna nabarmendu ditu, horixe erakusten baitute bisitarien kopurua estatuko batez bestekoa baino gehiago hazteak edo Foru Komunitateko BPGd-an duen geroz eta garrantzi handiagoak.

Yolanda Barcina izan da Nafarroaren Eguna ospatzeko ekitaldiko burua gaur goizean, Foru Komunitateak Fitur Turismoaren Nazioarteko Azokan Nafarroako turismoaren berri emateko izan duen pabiloian. Azoka datorren igandera arte izango da Madrilen. Ekitaldian izan dira, baita ere, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Carlos Erce Turismoko zuzendari nagusia, beste agintari batzuk eta sektoreko ordezkaritza zabala.

Barcina Lehendakariaren mintzaldia

Barcina Lehendakaria Fitur azokako Nafarroaren eguneko ekitaldian eskaini duen mintzaldian. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak, gaur, Nafarroako Gobernuak turismoaren sektoreari ematen dion babesaren berri eman du, esanez, 2014an milioi bat euro inguru bideratuko dituela laguntza gisa. Horrez gain, bertako turismoaren sendotasuna eta gaitasuna nabarmendu ditu, horixe erakusten baitute bisitarien kopurua estatuko batez bestekoa baino gehiago hazteak edo Foru Komunitateko BPGd-an duen geroz eta garrantzi handiagoak.

Yolanda Barcina izan da Nafarroaren Eguna ospatzeko ekitaldiko burua gaur goizean, Foru Komunitateak Fitur Turismoaren Nazioarteko Azokan Nafarroako turismoaren berri emateko izan duen pabiloian. Azoka datorren igandera arte izango da Madrilen. Ekitaldian izan dira, baita ere, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Carlos Erce Turismoko zuzendari nagusia, beste agintari batzuk eta sektoreko ordezkaritza zabala.

Azpimarratu beharrekoa da, besteak beste, bertan izan direla Tuterako (Luis Casado), Lizarrako (Begoña Ganuza) eta Zangozako (Ángel Navallas) alkateak; María Caballero Iruñeko Udaleko zinegotzia; Juan Isla Nafarroako Errege Bardeako lehendakaria; José Ignacio Palacios senataria; Juan María Ayerdi Plazaola Partzuergoko lehendakaria; Zugarramurdiko ordezkariak; Joaquín Villanueva Madrilgo nafarren elkarteko lehendakaria; eta Juan María Idoate Nafarroako Ostalaritza Elkarteko lehendakariordea. Azken horrek hitz batzuk ere esan ditu.

Lehendakariak, mintzaldian azpimarratu duenez, aurrekontuak doituta, Foru Gobernuak 903.500 euro bideratuko ditu, 2013koan erabilitako zenbatekoaren antzekoa, turismoaren alorreko enpresa, erakunde eta elkarteei laguntzak emateko, horiek hobekuntza eta berrikuntzetarako inbertsioak egin eta Nafarroa sustatzeko jarduerak gauza ditzaten.


Dantza-ikuskizuna

Agintariak dantza-emanaldia ikusten. ( irudia handitu )

Nafarroako BPGd-ren % 6 betetzen du sektoreak, eta 30.000 pertsona ingururi lana ematen die. Azken urteetako egoera ekonomikoa latza izan arren, gorako joera izan du, baita 2013an ere, bisitari kopuruaren hazkuntza estatuko batez bestekoa bikoiztu baitzuen. Zehazki, urtarriletik azarorako hilabeteetan, Nafarroan 1.043.858 turistak hartu zuten ostatu Nafarroan, hau da, bezeroen kopuruak % 2 egin zuen gora; Espainian, aldiz, batez beste % 0,9 hazi zen kopuru hori. Hazkuntza eragin zuten gehienak atzerriko turistak izan ziren; % 17,2 hazi zen turisten kopurua hotelen sektorean.

Lehendakariak Nafarroako sektore publikoaren lana eta ekimena txalotu ditu, eta herritarrak euren lurraldea mundura zabaltzera animatu ditu. "Nafarroako herritarrok gure lurraldea ezagutzera emateko eta gonbidatzeko ardura hartu behar dugu, azken urteetan sektoreak prestatu dituen zerbitzu eta proposamenen sorta zabalaz goza baitaiteke". 

Ekitaldian, 2014rako Nafarroaren proposamen turistiko nagusiak aurkeztu dira, eta ardatz nagusia eskaintza gastronomikoa izango da. Gainera, bertaratu direnek Pablo Sarasateren musikak lagundutako Nafarroako dantza garaikidearen emanaldi batez gozatu ahal izan dute, baita Komunitateko irudiez osaturiko proiekzio batez ere. Almudena Lobonek sustatutako Aldanza taldeko Teresa Torres, Ion Saiz eta Iñaki Urrutia izan dira dantzariak, eta koreografiaz Antonio Calero arduratu da.

"DBR3. Nafarroaren Irudi Turistikoa" eskoletako sariketaren lehen irabazleak ere han izan dira. Txapelketa lehen aldiz egin zen 2013an, Nafarroaren Eguna ospatzeko. Kategoria ezberdinetan saritu ziren Raúl Salvatierra Tapiz Azkoiengo "Ribera del Arga" BHIkoaren, Samuel Cibiriáin Royo eta Santiago Legaristi Royo Iruñeko Sagrado Corazón ikastetxekoen, Julián Cornago Martínez Ribaforadako HLHIkoaren, Sergio Valencia Aldunate eta Alejandro Zardoya Badía Barañaingo Santa Luisa de Marillac ikastetxekoen lanak.

Ibilbide gastronomikoa, 2014rako ardatz nagusia

Eskaintza gastronomikoa aurtengo urterako Nafarroako turismoaren apustu nagusia izango da. Hori dela-eta, ibilbide gastronomikoa zehaztu da, "mahai onaren gozamena" indartu eta ezagutarazten duena, Nafarroako osagai erakargarri nagusietako baten gisa aurkeztuta. Berez, gastronomia eta paisaiak dira bistariek gehien baloratzen dituzten alderdiak, horri buruz egindako inkesten arabera.

Ibilbidea sektoreari lotutako Nafarroako erakunde eta elkarteen laguntzarekin prestatu da, eta lau kategoria handi bateratzen ditu: jatetxeak eta tabernak, ekitaldiak, ekoizpenarekin erlazionatutako produktuak eta esperientziak, eta produktu gastronomikoen erosketa.

Jatetxeen artean, goi-mailako eta egile-sukaldaritzako jatetxeak, egiaztagiria eskuratu duten sukaldaritza tradizionalekoak daude, baita pintxoak ere, eta horiek dastatzeko tokirik onenak aurki daitezke. Ekitaldiei dagokienez, gastronomiarekin erlazionatutako azoka, merkatu edo jaiei buruzko informazioa ematen da. Produktuen kasuan, zainzuriak, pikillo piperrak edo orburuak, perretxikoak eta boilurrak, jatorri-deiturako ardoak, gaztak eta esnekiak edo patxarana dira garrantzitsuenak. Ekoizpenari lotutako jarduerak ere sustatuko dira alor horretan, esate baterako, laborantza edo hazkuntza, bilketa, elaborazioa, upategiak, ardoaren ibilbidea eta gaikako museoak.

Amaitzeko, saltokiek ibilbidearen laugarren kategoria osatzen dute. Turistek nafar jatorria duten produktuak saltzen dituzten saltoki espezializatuen berri emango da.

Eskaintza gastronomikoaz eta ardoen eskaintzaz gain, "Reyno de Navarra" marka turistikoak produktu turistiko nagusiak sustatzen jarraituko du, funtsezko kategoriatzat hartuta kulturaren turismoa, naturarena eta ekoturismoa, landaguneetakoa, jaiak eta ohiturak, eta biltzarren turismoa. Merkatu-nitxo batzuk ere finkatzen jarraituko da, esate batera: osasunaren turismoa, Nafarroan ikastea, hegaztien behaketa, erlijioaren turismoa, motorrekin loturiko jarduerak, Nafarroako entzierroak, maskotekin bidaiak egitea, kirolaren turismoa eta Nafarroako produktuen eta artisautzako produktuen merkataritza.


Nafarroaren pabiloiko jarduerak

Nafarroak, aurten, diseinaturiko pabiloia izan du Fiturren, besarkada baten irudian oinarrituta, "Déjate abrazar" leloarekin bat etortzeko. Hori da publizitate- eta komunikazio-kanpainaren esaldi nagusia. Besarkadak kultura guztietan ulertzen direnez, Nafarroako herritarrek kanpokoei egiten dien harrera beroa irudikatzen du.

Stand-ak kanpainaren balioak iradokitzen dituzten objektuen sei beira-arasa ditu, Nafarroarekin erlazionatutako soinuak, usainak edo objektuak sentitzea ahalbidetzen duten "zentzumenen erakusleiho" gisa. Hala, "Nafarroako Erresuma" marka turistikoaren asmoa sentitzen dena, zentzumenen bidez jasotzen dena eta sentimenduzkoa dena indartzea da. Pabiloiak aurkezpenetarako eremua, bideoak ikusteko eremua eta ostatuei, naturari eta ekoturismoari, gastronomiari, kulturaren turismoari eta jaiei, proposamen turistiko zehatz eta espezifikoei eta biltzarren eta osasunaren turismoa bezalako beste produktu batzuri buruzko informazioa emateko hainbat erakusmahai ditu.

Iragan asteazkenean ireki zenetik, jardueren programa betea eskaini du pabiloiak. Lehenengo egunean, zainzurien, pikillo piperren, orburuen, borrajen eta Nafarroako jatorri-deiturako olioaren esentziekin egindako aurpegi- eta gorputz-kremak aurkeztuko ziren.

Egun berean, Dolores Redondo El guardián invisible, Legado en los huesos eta Ofrenda a la tormenta liburuek osatzen duten trilogiaren egileak bere liburuetarako inspirazio-iturri izan den Baztanen xarma eta misterioez hitz egin zuen. Eguna amaitzeko, pelikuletan agertoki izan diren Nafarroako inguruak ezagutu ziren, eta Nafarroako ibaietan arrantza egiteko eta Plazaola Natur Bidearen eskaintza aurkeztu ziren.


Atzo, osteguna, eskaintza gastronomikoa eta, zehazki, Nafarroako barazkiak, ardo gorria eta gaztak izan ziren protagonista. Irisarriland proiektua, landaguneko turismoari loturiko ekimen berritzailea, Iruñeko Arte garaikideko Museo berria, Landaguneko Turismoaren Nazioarteko Biltzarra eta Urbasako kanpina, Urbasa Natur Parkean dagoena, ere aurkeztu ziren.

Gaurko ekitaldiaren ondoren, asteburuan jolas-jarduerak izango dira nagusi, bertan izango baita Sendaviva Natura Parkeko maskota. Horiez gain, 13:00etan eta 16:30ean akrobazia-saioak eta Nafarroako musikaren emanaldiak ere egongo dira, eta Tierras de Iranzu elkarteak ekoesperientzien proposamenak egingo ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa