(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Ziordiako (Nafarroa) eta Eginoko (Araba) tokiko errepideak lotzen dituen bidea asfaltatu du ostirala, 2014.eko urtarrilak 24


Sustapen Departamentuak, horren bidez, A-1 autobidetik kanpo ibiltzeko moduko lotura falta konpondu eta txirrindularien eta nekazaritzako ibilgailuen segurtasuna hobetu du.


Zarraluqui kontseilaria eta Jesús Mª Arrese Ziordiako alkatea, Ziordia eta Egino lotzen dituen eta berriki asfaltatu den bidean zehar oinez. ( irudia handitu )

Sustapen Departamentuak bidea asfaltatzeko obrak amaitu ditu. 500 metro inguru asfaltatu dira, Nafarroako NA-2410 (Sakana) eta NA-7521 (Ziordia) errepideak Arabako Egino eta Aguraingo tokiko errepideekin lotzen dituen bidean zehar. Hala, Nafarroako bideak Arabakoekin lotzeko tokiko errepideak egiten jarraitzea da asmoa, A-1 autobia erabili beharrik gabe.

A-1 autobiako 391+800 KPtik hasita egin dira obrak, Ziordiako biribilgunetik, eta Ferroser-Lakita ABEEri esleitu zaio proiektua. Amaierako kostua 34.282,78 € izan da (BEZa barne).

Obra horien bidez, erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna hobetu dira, batez ere txirrindulari eta nekazaritzako ibilgailuena (ezin dute autobia erabili; gainera, oso arriskutsua da halako ibilgailuak autobian ibiltzea), bi lurraldeak lotzen dituzten tokiko errepideen ibilbideari jarraipena ematen zaiolako.

Ziordiako Udala pozik agertu da Nafarroako Gobernuak kontu horri erantzuna eman izanagatik, iragan abenduan, Parlamentuan, mozio bat aurkeztu baitzen horren inguruan. Sustapen Departamentuari adierazi dio obren gogobetetasuna.

Zehazki, garbitu, bertako sasitza kendu eta bideko plataforma erregulatu da. Luzetarako drainatze-sistemaren parte diren arekak ere lehengoratu eta garbitu egin dira. Azkenik, nahasketa bituminoso beroaren 5 cm-ko geruza zabaldu da errodadurarako zoru gisa, eta informatzeko seinale bertikala jarri da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa