(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zubiarte Euskaltegiak urtarrilaren 31 arte ireki du otsailetik ekainera egingo diren ikastaroen matrikula epea ostirala, 2014.eko urtarrilak 24


Ikastaro presentzialak, auto-ikaskuntzakoak eta mintza ikastaroak eskaintzen dira, baita txandaka lan egiten dutenendako eta gurasoendako ikastetxeetan


Zubiarte Euskaltegi publikoak ireki du izena emateko epea. Eskainiko diren helduendako euskara ikastaroak otsailetik ekainera bitartean egingo dira. Izena ematea hurrengo urtarrilaren 31 bitartean egingo da Zubiarteko eraikuntzan, Uharten, Zubiarte kalean, 13 zenbakian.

Ikastaro estentsiboetan 10 orduko ikastaroak eskaintzen dira, goizez eta arratsaldez , A1, A2, B1 eta B2 mailetan; txandaka lan egiten duten ikasleentzako taldeak; ikastetxeetan gurasoendako asteroko 6 orduko ikastaroak; A1, A2, B1 eta B2 mailetan autoikaskuntza ikastaroak, astero 4 ordu on line eta 2 ordu mintza; B1, B2 eta C1-EGA mailetako asteroko 4 edo 5 orduko ikastaroak; eta B2 mailan astero 2 orduko mintza saioak.

Tasak, egiten den ikastaroaren arabera, aldatu egiten dira. 10 orduko ikastaro estentsibo batek 88,30 euro balio du; aldi berean, autoikaskuntza ikastaroak 61,40 euro balio du. Kategoria orokorreko familia ugarietako kideek %50eko deskontua izanen dute matrikulan eta kategoria berezikoek ez dute ordaindu beharko.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa