(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ubideko ura Longida eta Urraulbeitiko hamabi herritara iristen da astelehena, 2014.eko urtarrilak 27


Amaitu dute, beraz, Irati konponbidea; 7,8 milioi euroko inbertsioa egin da 19 herrigune urez hornitzeko, besteak beste, Agoitz eta Irunberri


Agintariak

Barcina Lehendakaria bertaratutakoei hitz egiten. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria Urraulbeitin izan da astelehen honetan, Nafarroako Ubideko ura herri horretara eta Longidako beste hirutara iritsi baita. Guztira, Irati konponbidea delako azken hedapenaren bidez hamabi herrigune izan dira onuradunak. Konponbideari esker Agoitz, irunberri eta Longidako beste bost herri ere urez hornitu dira.

Jardueraren inbertsioa 7,8 milioi eurokoa izan da guztira. Horietatik 7 milioi euro baino gehiago Nafarroako Gobernuak eman ditu tokiko hainbat inbertsio-planen bidez.

Egindako azken hedapenaren bidez, Urraulbeitiko Alduate, Artieda, Gerez, Nardoze-Alduate, Nardoze-Andurra, Arripodas, Santsoain, San Vicente eta Tabar, eta Longidako Meotz, Oleta eta Hiriberri hornitu dira urez, eta 2 milioi euro inguruko aurrekontua izan du. Zenbateko horretatik, Foru Gobernuak 1,5 milioi euro finantzatu ditu, hau da, diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren % 90. 

Uraren hornidura hedatzeko obrekin amaitutzat eman da Irati konponbidea izeneko proiektua. Agoizko, Longidako, Irunberriko eta Urraulbeitiko 19 herritako 4.583 biztanleri edateko ura izateko aukera eman zaie, urtean kanaletik hartzen diren 0,468 Hm³-ri esker.

Lehendakariak azpimarratu du Nafarroako Gobernua "behar besteko ahalegina" egiten ari dela herri guztiek ura bezalako "ezinbesteko" ondasuna "behar adina eta kalitatezkoa" izan dezaten. Horrez gain, Komunitatearentzat "garrantzitsua" den proiektu baten etekina biltzen ari garela ere esan du, Itoitz-Nafarroako Ubidea bikotea den bezala, "biztanleria finkatzen" baitu eta, beraz, Nafarroaren "garapen iraunkorra" bermatzen du.

Abian jarri denez berriki, Arripodas herrian (Urraulbeiti) ekitaldi ofiziala egin da. Bertan izan dira, baita ere, José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Francisco Pérez Toki Administrazioko zuzendari nagusia eta tokiko udaletako ordezkariak, esate baterako, Luis Castillo Urraulbeitiko alkate.

Proiektuaren zatiak

Azpiegitura Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras S.A enpresak egin du, Agoitzen du hasierako instalazioa eta 40 bat kilometroko hoditeria du, ura herrietara banatzeko.

Lehen zatia 2007an inauguratu zen, eta Agoitz eta Longidako bost herri urez hornitu zituen (Aos, Artaxo, Ekain, Murillo eta Billabeta). 4,3 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izan zuen obrak, eta zenbateko horretatik 4,1 milioi eman zituen Nafarroako Gobernuak, hau da, diruz lagun zitekeen inbertsioaren % 100.

Fase horretan eraiki zen hasierako instalazioa. Honako hauek ditu: kanalaren hargunea, ponpaketarako etxola, 720 metro kubikoko ur gordineko tanga bat, segundoko 70 litro tratatzeko gaitasuna duen ura edateko ur bihurtzeko instalazioa eta 720 metro kubikoko ur tratatuaren tanga bat, 1.440 metro kubikoko edukiera izan arte handi daitekeena. Gainera, guztira 10,2 kilometro dituzten hoditeria eta adarrak eraiki ziren Artaxoraino.

Bigarren zatia 2009an amaitu zuten, eta Irunberriraino hedatu zen ur-hornidura, 10,3 kilometroko hoditeria eraikita. 1,5 milioi euroko aurrekontua izan zuen obrak. Gobernuak diru-laguntza bidez finantza zitekeen inbertsioaren % 100 eman zuen, 1,3 milioi euro alegia.

Azken zatiko lanak iragan urtearen amaieran amaitu ziren. Guztira 18,9 kilometro dituen hoditeria egin zen eta hiru ponpaketa-estazio eraiki ziren maldak saihesteko. Bata Alduate eta Nardozerako (Urraulbeiti) egin zen, ura 90 metro igotzeko, beste bat Tabarrerako (Urraulbeiti), 60 metroko malda gainditzeko, eta azkena Meotzerako (Longida), 60 metroko beste malda bat saihesteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa