(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alli kontseilaria izan da buru Nafarroako Boluntariotzaren Mahaia osatzeko saioan asteartea, 2014.eko urtarrilak 28


Aurrez, iragan azaroan Iruñean izan zen Boluntariotzaren Estatuko 16. Biltzarrean aurkeztutako panelik eta komunikaziorik onenari sariak eman dizkie.


Transcripción textual del video

Boluntariotzaren Mahaiaren bileraren aurretik, Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak Boluntariotzaren Estatuko 16. Biltzarreko komunikazio eta panel onenaren sariak banatu ditu Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.

Irudi orokorra

Alli kontseilaria izan da buru Nafarroako Boluntariotzaren Mahaia osatzeko bileran. ( irudia handitu )

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilaria izan da buru, gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Joaquín Elizondo aretoan egin den bileran. Bilera horretan hausnartu eta parte hartu dute Foriu Gobernuak, gizarte-erakundeek eta boluntariotzaren alorrean aritzen diren Nafarroako beste erakunde batzuek.

Gaurkoaz gain, iragan urteko ekainean eta urrian Nafarroako Gobernuak boluntariotzan aritzen diren erakundeekin bilerak izan zituen, baita 2013ko azaroaren 26tik 28ra Iruñean egin zen Boluntariotzaren Estatuko 16. Biltzarra prestatzeko ere.

Bileran, Nafarroako Boluntariotzaren Estrategia bat sortzeko eta iaz hasitako Boluntariotzaren Foru Legearen garapen-prozesua amaitzeko talde-lanak sortuko direla adostu da. Biztanleria aktiboa, boluntariotzan jarduten diren erakundeak sendotzea eta agente inplikatu guztien arteko koordinazioa lortzeko sentsibilizazioa bezalako gaiak eztabaidatuko dira.

Halaber, aurten, itxura guztien arabera, Boluntariotzako Erakundeen Errolda egiten amaitu, Nafarroako Boluntariotzaren Batzordea eratu eta Foru Gobernuaren baitan departamentuen arteko batzorde bat sortuko da.


Ikuspegi orokorra

Alli kontseilaria eta Mariano Oto zuzendari nagusia Itziar Martínez Hegoak elkarteko kidearekin. ( irudia handitu )

Boluntariotzako Estatuko Biltzarreko sarien banaketa

Boluntariotzaren Mahaiaren bileraren aurretik, Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak Boluntariotzaren Estatuko 16. Biltzarreko komunikazio eta panel onenaren sariak banatu ditu Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.

Lehen saria Hegoak elkartearentzat izan da, "El estudio como herramienta para adaptarnos a la realidad de las personas voluntarias" (Azterlana, boluntarioen errealitatera egokitzeko bitartekoa) aurkezpena egin baitzuen. Bertan, elkarteak, elkarteko jardueretan parte hartzen duten boluntarioen profila aztertu ondoren, lortutako ondorioak eta metodologia azaltzen ditu. Saria Itziar Martínez Arbeloak jaso du; bera arduratu zen aurkezteaz.

Bestalde, Tantaka-k jaso du biltzarrean aurkeztutako panel onenaren saria. Tantaka Nafarroako Unibertsitateko denbora solidarioaren bankua da. Alli kontseilariak Pablo Callejo Goena panelaren egileari eman dio saria.

Boluntariotzaren Mahaiko partaideak

Boluntariotzaren Mahaiaren buru da Gizarte Politiketako kontseilaria, eta Foru Gobernuko, gizarte-erakundeetako eta ekintza boluntarioarekin erlazionatutako Nafarroako beste erakunde batzuk osatzen dute.

Nafarroako Gobernuaren aldetik, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko; Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko; Hezkuntzako; Osasuneko; eta Gizarte Politiketako Departamentuko ordezkariak daude.

Mahaia osatzen duten gizarte-erakundeak hauek dira: Nafarroako Boluntariotzaren Plataforma, Anfas, Asvona, Elikagaien Bankua, Nafarroako GGKEren koordinatzailea, Cormin, Gurutze Gorria, DYA, Futuna, ONCE, Profesionales Solidarios, Pobreziari eta Gizarteko Bazterkeriari aurre egiteko Nafarroako Sarea, SEI, Itxaropenaren telefonoa, Boluntariotza Geriatrikoa eta jubilatuen elkarteen ordezkari bat.

Amaitzeko, honako erakunde hauetako ordezkariek ere parte hartzen dute: Nafarroako Udal Eta Kontzejuen Federazioa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea, Caja Navarra Fundazioa, "la Caixa" Gizarte Ekintza, UGT, CCOO eta CEN.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa