(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak hitzarmen ekonomikoa errealitatera egokitzeko eguneratzearen beharra defendatu du Madrilen asteartea, 2014.eko urtarrilak 28


Foru Komunitatea batasun konstituzionalaren harri sendoa dela eta bideragarritasun ekonomikoa bermatuta izan behar duela esan du.


Transcripción textual del video

Yolanda Barcinak esan du Nafarroa arduratuta dagoela Kataluniak hasitako “noraez separatista” dela eta. Zera gehitu du horren harira: “zalantzarik gabe, euskal nazionalismoak bide bera hartuko du une egokia dela uste duenean”.

Lehendakariak gogorarazi du Nafarroa ETAren eta ezker abertzalearen proiektu politiko “totalitarioaren” giltzarria dela; proiektu hori bizirik eta indarrean dagoela esan du.

Honako hau ere adierazi du: "Nafarroa batasun konstituzionalaren auzian galtzen bada, Espainiaren arazoa konponezina izango da, batez ere Kataluniaren independentziaren erronkan gehitzen badugu".

Besteak beste, terroristak, pederastak eta bortxatzaileak irakasle izatea saihesteko laster aurkeztuko den Kode Penalaren zuzenketa aipatu du

Barcina Lehendakariaren mintzaldia

Barcina Lehendakaria, Forum Europako gosari informatiboan eskaini duen mintzaldian. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak, astearte honetan, Madrilen, hitzarmen ekonomikoa  eguneratzeko beharra azaldu du gaur egungo berritasun fiskal eta ekonomikoetara egokitzeko eta BEZaren bilketarekin berriki gertatu dena bezalako "desdoitzeak" saihesteko. Azken horrek "gure sistemaren oreka hautsi zuen" eta, ondorioz, zuzeneko diru-sarrerek "nabarmen egin zuten behera".

Yolanda Barcinak Forum Europa gosari informatiboan eskaini duen mintzaldian esan du Estatuarekin hitzarmena eguneratzeko negoziazioak aurten hasten direla 2015-2019 denboraldirako.

Lehendakariak, foroan egin duen mintzaldia aprobetxatuta, bertaratu diren 200 pertsona ingururen aurrean argitu nahi izan du Nafarroa ez dela komunitate pribilegiatua hitzarmen ekonomikoari edo zerga-autonomiari esker. "Biztanle kopuruari dagokionez, hirugarren autonomia-erkidego txikiena gara, baina ekarpen gehien egiten dituen bosgarrena", esan du.

Besteak beste, Nafarroako diru-sarreren % 18 Espainiako diru-kutxa komunetarako izaten dela azpimarratu du, hau da, eskualdeko BPGd-ren % 2,15, Espainiako aberastasunaren % 1,6 eta biztanleriaren % 1,3 baino gutxiago izanda.

Estatuko beste leku batzuetan ez bezala, Yolanda Barcinak esan du "gaur egun bizi dugun egoera zailean", diru-sarrera publikoek "lur jotzen" duten garai hauetan, "Nafarroak ez du jotzen Estatuarengana babak eltzetik ateratzeko, eta ez die beste batzuei errurik botatzen argudio demagogikoak emanda". Horren ordez, fiskalitatea aldatzen ahalegintzen da ekonomia suspertu eta sistema "bidezkoa" eta "zuzena" lortzeko.

"Horixe da gure zerga-politikaren oinarria: diru-sarrera handiagoak lortzeko jarduera gehiago bultzatzea, zergak igo ordez, kontsumoa eta herritarren patrikak kaltetzen baititu", esan du. Besteak beste, zerga-onurak berrikusi eta arreta PFEZ eta Sozietateen gaineko Zergan jartzearen alde agertu da.

Nafarroa, "batasun konstituzionalaren harri sendoa"

Bestalde, Lehendakariak esan du Nafarroa "batasun konstituzionalaren harri sendoa" dela, Kataluniak hasitako "noraez separatista" ez bezala. Zera gehitu du horren harira: "zalantzarik gabe, euskal nazionalismoak bide bera hartuko du une egokia dela uste duenean".

Yolanda Barcinak aitortu du Nafarroa "arduratuta dagoela" "alde egiteko abentura" hori dela-eta, izan ere, "zalantza, gizarteko tentsioak eta atzerriko inbertitzaileen mesfidantza handitu besterik ez du egingo". Joera horren aurrean, Nafarroaren araubide berezia "Espainian integratzeko modua" eta Espainiari "eutsi eta guztion aurrerapenean" parte hartzea dela ziurtatu du.

Honako hau ere adierazi du: "Nafarroa batasun konstituzionalaren auzian galtzen bada, Espainiaren arazoa konponezina izango da, batez ere Kataluniaren independentziaren erronkan gehitzen badugu".

Hori dela-eta, nazionalismo "erradikalak" Nafarroan lortu nahi duen "ahultasun ekonomikoaren" aurrean, "ezinbestekoa" da bideragarritasun ekonomikoa "ahal bezain beste" bermatzen laguntzea. Horren harira, erregionalisten eta sozialisten arteko akordioa berrartzearen alde agertu da, emaitza onak eman baititu, "etorkizun hurbilean, Estatuaren ikuskera gailen dadin".

ETA politikan zein gizartean menderatzea

Lehendakariak gogorarazi du Nafarroa ETAren eta ezker abertzalearen proiektu politiko "totalitarioaren" giltzarria dela; proiektu hori bizirik eta indarrean dagoela esan du. "Nafarroako Gobernuko Lehendakaria naizen aldetik dudan betebeharra zera da: gaur egun ezker abertzalea buru duten gobernuek abertzaleak ez direnak politikan eta gizartean hutseratzeko proiektua ezarrita dutela salatzea. Toki horietan, herritarrak baztertuta daude iritzi politikoen arabera".

Horren aurrean, "ETA gizartean zein politikan menderatzeko garaiz gabiltza", baieztatu du. Horretarako, "demokraziarentzat mehatxu diren mugimendu totalitarioei aurre egiteko eta mugimendu horien hedapena legez ekiditea ahalbidetzen duten tresna eta mekanismoak lantzeko ahaleginak bateratzeko" eskatu du.

Bereziki, kode penala aldatzeko elkartzea eskatu du, Estrasburgok emandakoa bezalako "epai iraingarriak" (Parot doktrinaren ingurukoa) saihesteko, baita "terrorismoaren edozein gorespen zorrotz" zigortzeko ere. Besteak beste, terroristak, pederastak eta bortxatzaileak irakasle izatea saihesteko laster aurkeztuko den zuzenketa aipatu du.

"Egin dezagun borroka demokraziaren alde", defendatu du. "Alemaniak ia 50 urtean nazismoa izan zen mugimendu indartsua gizartean gaitzestea eta herrialdea bera lotsaraztea lortu bazuen, Espainiak ere ETAk eta ingurukoek ezarri nahi duten amesgaizto totalitarioa gure bizitzetatik kanporatzeko erronka eta betebeharra du", esan du.

Parametro ekonomikoak

Azkenik, Lehendakariak "etorkizun hobea" iragartzen duten datu ekonomikoen berri eman du. "Parametro objektibo batzuek biztanleen adore kolpatua indartzera eta txarrena pasatu dela edo odoljarioa eten dela pentsatzera bultzatzen dute ", aitortu du, baina, ondoren, nabarmendu du egoera oraindik ere aldakorra dela.

Datu positiboen artean azpimarratu du kontsumoa "aktibatu egin dela", familien aberastasuna "lehengoratzen ari dela", langabeziaren "hazkuntza eteten ari dela", turismoa "hazten ari dela" eta Nafarroaren esportazioak eta lehiakortasuna "gora egiten ari direla". Datu negatiboen artean, langabezia, zor publikoa eta defizita aipatu ditu, esanez tasak "arduratzekoak" direla. Horiez gain, diru-sarreren txikitzea ere aipatu du, % 25 gutxiagotu baita krisialdian.

Egoera horren aurrean, Yolanda Barcinak azpimarratu du "ez dagoela mirari gisa etorriko den konponbiderik, ezta egitura-aldaketak sakontzea saihesten ez duten politika boluntaristarik ere". Lehendakariak administrazioa txikitzeko hartutako neurriak gogoratu ditu, "herritarrentzat merkeagoa izan dadin" hartu baitira, esate baterako, goi-karguen, kontseilarien, findazioen eta enpresa publikoen murrizketa.

Lehendakariak eskerrak eman dizkie Nafarroako gizarteari, bere ustez, "erreforma guztiak burutzera behartzen gaituzten arrazoiak ulertzen dituelako".

Bestalde, zifra makroekonomikoak aipatu ditu. Horien arabera, Nafarroak jokabide hobea izan du krisialdian, nahiz eta Espainiako beste lurralde batzuek baino kalte handiagoak jasan dituen atzeraldiaren bigarren fasean, industriak eta esportazioek bertako ekonomian duten garrantziagatik. Horri lotuta, bere ustez, Nafarroa bizkorrago lehengoratuko da eta gainerako lurraldeek baino hazkuntza lehiakorragoa izango du abiapuntu hobea duelako, izan ere, "esportazioen alderdi teknologikoa eta estatuan I+G proiektuetan duen nagusitasuna ditu oinarri".

Beste datu batzuen artean aipatu du, Espainiako BPGd-a 2007. urtearen amaierakoa baino % 7 baxuagoa bada ere, Nafarroakoak % 1,8 egin duela behera, eta Foru komunitateko per capita errenta estatuko batez bestekoa baino % 28 handiagoa dela.

Enpleguari erreparatuta, Nafarroako Lehendakariak esan du tasek bilakaera "positiboa" izan dutela. Horren harira, nabarmendu du Nafarroan, 2013ko lau hiruhilekoan, kontratu berrien kopuruan hazkuntza handiena izan zuen autonomia-erkidegoa izan zela "alde handiarekin" 2012ko denboraldi berdinarekin alderatuta (% 23,27) Hortaz, % 16,8koa da tasa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Mintzaldi osoaren bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa