(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak % 19 handitu ditu aurten txikizkako merkataritzarako laguntzak, hau da, 1,3 milioi euro emango ditu guztira asteazkena, 2014.eko urtarrilak 29


Establezimenduak hobetu eta modernizatzeko ekintzak eta sektorea dinamizatzeko jarduerak bultzatzea da helburua, ekintzaile berriei, 25 urtetik gorako saltokiei eta landaguneetako dendei lehentasuna emanda.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, aurten, 1,3 milioi euro emango ditu txikizkako merkataritzarako, hau da, aurreko ekitaldian baino % 19,1 gehiago, hobetzeko eta modernizatzeko inbertsioak gauzatu eta sektorea sustatu eta dinamizatzeko jarduerak abian jartzeko.

galeria

Galeria komertzial baten irudia.

Nafarroako Gobernuak, aurten, 1,3 milioi euro emango ditu txikizkako merkataritzarako, hau da, aurreko ekitaldian baino % 19,1 gehiago, hobetzeko eta modernizatzeko inbertsioak gauzatu eta sektorea sustatu eta dinamizatzeko jarduerak abian jartzeko.

Foru Gobernuak gaurko saioan eman ditu ezagutzera Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak txikizkako merkataritza bultzatzeko dituen planak. Sektore horretan, 7.760 establezimendu eta 20.838 langile daude Nafarroan. Foru Komunitatearen BPGd-ren % 8 inguru hartzen du. 2010etik, krisialdiaren ondorioz, lanpostuen % 8,1 eta negozio-zifraren % 3,9 galdu du.

Egoera arintzeko, Nafarroako Gobernuak merkataritza bultzatzeko planak burutu izan ditu, eta, gaur egun, hirugarrena gauzatzen ari da, 2012-2015 denboraldiari dagokiona. Plana 6 programa, 18 jarduera-ildo eta 75 neurri zehatzek osatzen dute. Horien bidez, merkataritzaren sektoreko lehiakortasuna hobetu, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza indartu eta merkataritzaren, artisautzaren eta turismoaren arteko harremana estutu nahi da, jarduera ekonomikoaren hiru alorren arteko sinergiei etekina ateratzeko.

Planeko helburuak lortzeko tresna nagusietako bat merkatariei laguntza zuzenak ematea da. Sektorea antolatu eta sustatzeko baliatzen den aurrekontuaren % 89 dira laguntzak. Zehazki, Nafarroako Gobernuak 1.362.500 euro emango ditu aurten diru-laguntzetarako, aurreko ekitaldian baino % 19,1 gehiago.

Zenbateko horrekin saltokiak hobetu eta modernizatzeko inbertsioak, establezimendu berrien sorrera, enpresak bateratzeko proiektuak eta sektorea dinamizatu eta sustatzeko jarduerak finantzatuko dira, salmentak handitzeko helburuarekin. Laguntzak jasotzeko lehentasuna izango dute ekintzaile berriek eta 25 urtetik gorako edota landaguneetan dauden enpresa komertzialek.

Lau deialdi

Laguntzak lau deialditan emango dira, helburuaren eta hartzaileen arabera.

Zenbateko handiena, 700.000 euro, esleitzen duen deialdiaren helburua lehiakortasuna hobetzea da, saltokiak zaharberritu eta modernizatzeko ekintzak bultzatuta, baita azpiegiturak hobetzeko ere. Zehazki, saltokiak modernizatu, zaharberritu edo handitzeko aktibo finkoen inbertsioetarako diru-laguntzak emango dira, 580.000 euro. Beste 70.000 euro baliatuko dira saltokiei buruzko diagnostikoak egin eta, saltokien errentagarritasuna bultzatze aldera, enpresak bateratzeko proiektuen bideragarritasuna aztertzeko (adibidez, erosketa-zentralak).  Azkenik, 50.000 euroren bidez finantzatuko dira informazioaren eta teknologiaren teknologietarako inbertsioak.

Beste deialdi baterako 550.000 euroko aurrekontua dago, eta merkatarien elkarteei, erakundei eta kolektiboei dago zuzenduta. Elkarteek salmentak handitzeko antolatzen dituzten jarduerak bultzatzea da helburua. Atal horretan jarduteko bi ildo daude. Alde batetik, oro har biztanle guztiei zuzenduriko dinamizazio-, sentsibilizazio- eta sustapen-ekintzak daude. Beste alde batetik, udal-merkatuen birmoldaketa bultzatu eta enpresak bateratzeko proiektuei babesa ematea da jarduera-ildoa.

Hirugarren deialdian 84.500 euro dira esleitzen den zenbatekoa, eta helburua txikizkako saltoki bat sortzen duten edo dagoeneko sortuta dagoen bati jarraipena ematen dioten ekintzaileei laguntzea da. Zenbateko horretatik % 30 landaguneetako ekintzailetzara bideratuko da. Azken deialdirako zenbatekoa 28.000 euro da, eta prestakuntza espezializatuko jarduerak gauzatzen dituztenei esleitzen zaie.

Iaz 1.008.683 euro eman ziren laguntza gisa. Zenbateko horretatik onurak jaso dituzte 81 enpresari komertzialek eta 35 elkartek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa