(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak baieztatu du Nafarroan zerga-erreforma gauzatzeko adostasunik handiena lortzen ahaleginduko dela asteazkena, 2014.eko urtarrilak 29


Hala adierazi du 2013ko Urteko Enpresariaren Saria Angel Ría Grupo Ría enpresako lehendakariari emateko ekitaldian.


Taldearen argazkia

Ángel Ría, erdian, Barcina Lehendakariarekin eta Goicoechea lehendakariordearekin. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria Nafarroako zergen sistema aldatzeko eztabaida "lasai" bat hastearen alde agertu da, adostasunik "handiena" lortu eta, hala, Komunitatearentzako egonkortasunik "handiena" lortzeko.

Yolanda Barcinak eskaera hori egin die 2013ko Urteko Enpresariaren Saria banatzeko ekitaldian izan diren 250 bat enpresari eta zuzendariri. Aurtengoa saria ematen den hogeita hirugarren aldia da, eta Ángel Ría Grupo Ría enpresaren sortzaile eta lehendakariari eman diote.

Lehendakariaren ustez, osoko erreforma egin behar da, zerga-onurak, PFEZa eta Sozietateen gaineko Zerga berrikusita. Horretarako, "benetako hausnarketa" egin bhear da, arloan adituak direnen partaidetzarekin.

2013ko Urteko Enpresariaren Saria

Urteko Enpresariaren Sariaren hogeita hirugarren edizioan Ángel Ría Grupo Ría enpresaren sortzaile eta lehendakaria izan da saritua, eta Negocios en Navarra aldizkariak eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak ematen diote.


Barcina Lehendakariaren mintzaldia

Barcina Lehendakaria bertaratutakoei hitz egiten. ( irudia handitu )

Taldea Conservas Ángel Ría enpresak osatzen du, Cadreitan du fabrika eta tomate, zainzuri eta barazkien kontserbak egiten dituzte. Gainera, Nafarroan, Sevillan eta Caceresen barazki, naranja, arto, tabako eta mahastien 900 hektarea ditu, eta Bodegas Piedemonte upategian % 40ko partaidetza du.

Partzuergoak 30 milioi euro inguru fakturatzen ditu urtean, eta 300 bat pertsonari ematen die lana. 2013an zainzuri freskoak esportatzen dituen Espainiako lehen enpresa izan zen.

Saria emateko ekitaldian, Barcina Lehendakariaz gain, Antonio Elizondo Negocios en Navarra aldizkariko zuzendaria eta José Antonio Sarría Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko lehendakaria ere izan dira.

Nafarroako Gobernutik Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Javier Morrás Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria eta José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria ere ekitaldira joan dira.

Saria eman aurretik, Emilio Ontiveros Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Enpresen Ekonomiako katedradunak susperraldi ekonomiko sendoa lortzeko baldintzei buruzko hitzaldia eman du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa