(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomia % 0,3 hazi da 2013ko azken hiruhilekoan, hortaz, berez amaitu da atzeraldia osteguna, 2014.eko urtarrilak 30


Urteko batez bestekoa -% 1,3 da, Espainiako ekonomiaren urteko batez bestekoaren -% 1,2ren antzekoa.


Transcripción textual del video

Nafarroako ekonomia % 0,3 hazi zen 2013ko azken hiruhilekoan, aurrekoan baino hiru hamarren gehiago, hortaz, aurreko hiruhilekoan iradokitako atzeraldiaren amaiera baieztatu da. 2011ren amaieratik zifra positiboak dituen lehen hiruhilekoa da. Urteko batez besteko tasa -% 1,3 izan zen, Espainiako ekonomiak erregistratutakoaren antzekoa (-% 1,2).

Nafarroako ekonomia % 0,3 hazi zen 2013ko azken hiruhilekoan, aurrekoan baino hiru hamarren gehiago, hortaz, aurreko hiruhilekoan iradokitako atzeraldiaren amaiera baieztatu da. 2011ren amaieratik zifra positiboak dituen lehen hiruhilekoa da. Urteko batez besteko tasa -% 1,3 izan zen, Espainiako ekonomiak erregistratutakoaren antzekoa (-% 1,2).

Gaur argitaratu den Nafarroaren hiruhilekoko kontabilitatearen aurrerapenetik jasotako zifrak Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak eman ditu ezagutzera. Adierazi duenez, Espainiako ekonomiaren suspertze-abiadura erdietsi dugu; denboraldi horretan estatuko BPGd-a ere % 0,3 hazi da. Urte arteko bilakaerari erreparatuta, Nafarroak -% 0,6koa izan du, Espainiakoa baino (-% 0,1) bost hamarren gutxiago.

Lourdes Goicoecheak azaldu duenez, hiruhilekoen arteko % 0,3ko hazkuntzak eta urte arteko hazkuntza-tasen hobekuntzak (-% 0,6 2013. urtearen amaieran, -% 1,8 2012. urtearen azken hiruhilekoan) aurtengo urteko lehen hiruhilekoan ekonomia hazi egingo dela aurreikusteko konfiantza ematen dute.

Lehendakariordeak azken sei urteetan krisialdian Nafarroak izan duen bilakaera ere baloratu du. Espainian pairatutakoa baino txikiagoa izan da, izan ere, 2013ko laugarren hiruhilekoko Nafarroako BPGd-a 2007ko hiruhileko bereko BPGd baino % 1,5 txikiagoa izan zen. Estatu osoan, aldiz, aldea 5 puntu gehiagorena zen (-% 6,6).

Nafarroako ekonomiaren bilakaeraren aurreikuspenei dagokienez, ekonomia hazi egingo da, % 0,6 2014an, munduko ekonomia nagusiak bizkortzen ari direlako, batez ere eurogunea. Gauzak horrela, Europako ekoizpen industriala hobetzeak Nafarroako industria bultza dezake eta, sektore horrek Foru Komunitatearen BPGd-an duen garrantzia kontuan izanik, Nafarroako gainerako ekonomia indartzen lagun dezake.  Egoera hori bistakoa da kanpoko sektorean; esportazioak lehengoratu egin dira, Europako atzeraldiagatik 2012an behea jo ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa