(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iraupen-eskiko eskoletako kanpainak 30 urte bete ditu eta, hasieratik, 107.000 partaide izan ditu ostirala, 2014.eko urtarrilak 31


Barcina Lehendakaria Belaguako El Ferialeko pistetan izan da; bertan eta Abodin, "aste zuria" delakoa burutzen da.


Barcina Lehendakaria eta Alli kontseilaria, Iruñeko San Ignacio ikastetxeko ikasleekin. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakaria Belaguako (Erronkaribar) instalazioak bisitatzera joan da gaur goizean. Bertan eta Abodin (Zaraitzu Ibarra) burutzen da aurten hogeita hamar urte betetzen dituen iraupen-eskiko eskoletako kanpaina.  Kanpainaren historian zehar, Nafarroako 107.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute kanpaina egin den urteetako batzuetan.

Lehendakariarekin batera izan dira Iñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilaria eta Ángel De Miguel Barace Izabako, María Luisa Saéz García Falces Otsagabiako eta Carmen Fayanás Uztarrozeko alkateak. 

Ekimena, "aste zuria" izenez ere ezagutzen dena, Izabako eta Otsagabiako udalek sustatu eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin finantzatzen da, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren (NKGI) bidez. Zehazki, iaz, NKDJk 500.236 euro eman zituen guztira.

Kanpainak ondorio sozioekonomiko garrantzitsuak izaten ditu ibarretan, sortzen dituen lanpostu zuzenengatik eta diru-sarreretan, turismoan, kulturaren aberastasunean eta abarretan zeharkako ondoriok dituelako. Berez, inguruko biztanleria aktiboaren % 20k elurrarekin zerikusiren bat duela kalkulatu da.


Barcina Lehendakaria eta agintariak eski-zentrora egin duten bisitan. ( irudia handitu )

Bisitan, segizioa pistak ikusten izan da, eta aste honetan parte hartzen ari diren ikasleekin hiz egin du. Ondoren, Valle de Roncal eski nordikoko zentroan ekitaldia egin da; bertan, Izabako alkatea mintzatu da nafar guztiei babesa eskertuz, horri esker "ibarraren oraina eta geroaˮ ziurtatzen baitira.

Bestalde, Barcina Lehendakariak gogorarazi du kanpaina "biztanleak finkatu eta inguruko natur baliabideak aprobetxatzekoˮ helburuekin sortu zela, eta azpimarratu du Nafarroak bere ibarretan ongizatearekin eta garapen iraunkorrarekin loturiko balio altuak lortua izana "Erronkaribarreko eta Zaraitzu Ibarreko biztanleen adore eta ilusioari esker delaˮ.

Ekitaldian, Manuel Martorell Ekialde Ertaineko Kazetarien Elkartearen ordezkariak elkartea garatzen ari den proiektu baten berri eman du, Irakeko Kurdistanen "aste zuriaˮ delakoa ezartzeko alegia, Nafarroako esperientziak oinarri dituen "elkarbizitzaren eta landaguneen garapenarenˮ balio berberekin. Ekimenerako, Izabako Udalak eta Valle de Roncal eski-eskolak eskia praktikatzeko materiala uzten dute. Ekimenaren historia gogoratzeko ekitaldia musika-emanaldi batez eta bi poema irakurri ondoren amaitu da.

Hiru hamarkadaren historia

Kanpaina 1984an sortu zen, Izabako Udalaren eta Nafarroako Gobernuko orduko Kirol Zerbitzuaren arteko akordio baten bidez. Lehen urtean 505 ikaslek hartu zuten parte. Garai hartan, iraupen-eskiko eskolak Belaguan bakarrik ematen ziren.

1989. urtean, Otsagabiako Udala batu zen kanpainara, Abodiko pistetan ere ibil zitezen. Lehen urte hartan 172 ikaslek hartu zuten parte.

Partaideen kopuruak gora egin du urteek aurrera egin ahala; hala, 2011ko kanpainan 5.188 izan ziren partaideak, inoizko gehien. Kopuru horretatik, Izabak partaideen % 80 hartzen du eta Otsagabiak gainerako % 20ak.

Guztira, orain arte burutu diren 29 kanpainetan (2013koa barne), 107.703 pertsonak hartu dute parte "aste zuriaˮn, ikasleak eta irakasle laguntzaileak kontuan hartuta. Iragan abenduan hasi zen 30. edizioan parte hartu duten edo hartuko duten Nafarroako 126 ikastetxetako 4.882 pertsonak ere gehi dakizkio kanpaina guztietako jende kopuruari.  Aurtengo kanpainako 3.976k izabak hartuko dute ostatu, eta 906k Otsagabian. Urtero parte hartzen duten ikastetxeen batez bestekoa ehun da.

Hiru hamarkada hauetako gertaera garrantzitsu gisa aipatzekoa da "Valle Roncal" eski nordikoko zentroa inauguratu zenekoa, 2008an, baita El Ferialeko pistak aldatu izana ere. 2010ean, Contienda aterpetxea eta Frantziarako errepide berria ireki ziren; azken horrek kanpainan erabiltzen diren pistetarako sabide zuzena ematen du.

Ondorio soziekonomiko handiak

Esan den bezala, kanpainak Erronkaribarren eta Zaraitzu Ibarrean dituen ondorio sozioekonomikoak handiak dira, bai zuzenean bai zeharka. Gainera, kultura aberasten laguntzen du, ikasleen eta ibarretako biztanleen artean harreman estua eta elkarrekiko eragina izatea errazten baitu. Kasu gehienetan, ikaslea ibarrak bisitatzera itzultzen da familiarekin.

Hainbat kalkuluren arabera, ibarretako biztanle aktiboen % 20k baino gehiagok elurrarekin du zerikusia. Horri lotuta, aipatu beharra dago kanpainak 118 pertsonari ematen diela lana zuzenean: begiraleak, ostatuetako langileak, osasun-lagileak, gidariak, aisialdiko begiraleak, antolaketako eta kontroleko langileak, besteak beste.

Zeharkako ondorioak ere baditu, kalkulatzen errazak ez direnak, baina, adibidez, kanpainaren bidez onurak jasotzen dituen negozioak irekitzen dira: oparien dendak, kafetegiak etab.

Azkenik, bi ibarretako haurren artean iraupen-eskia kirol-modalitate gisa sustatzen du.

Izabako eta Otsagabiako Udalek antolatutako ekimena da, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren aholkularitza eta finantzazioa jasotzen ditu, aurrekontu osoaren % 50 gutxi gorabehera. Iaz, Nafarroako Gobernuak 500.236,71 euro eman zituen, eta horietatik 406.209 euro Izabako jarduerei zegokien eta 94.027 Otsagabiakoei. Azken lau urteetan (2010-2013), Foru Administrazioaren ekarpena 2.480.572 euro hazi da.

Aste zuriaren funtzionamendua

Ekimena Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei dago zuzenduta, baita urritasun fisiko edo psikikoren bat zein zentzumen-urritasunen bat duten pertsonei ere.

Edizio bakoitzean, lau aste egiten dira Izaban eta hamar Otsagabian, abendua erditik apirilaren hasierara.

Aste bakoitza igande arratsaldean hastean da, partaideak Izabara edo Otsagabiara iritsi eta bakoitzak bere ostatua hartzen duenean, eta ostiralean amaitzen da, bazkaldu ostean; ondoren,  bakoitza bere bizilekuetara itzultzen da.

Jarduerak astelehenetik ostiralera gauzatzen dira. Goizetan iraupen-eskia ikasten dute, Erronkari Ibaxako Eski Eskolaren eskutik. Arratsaldeetan, inguruko kulturarekin eta ohiturekin loturiko jardueretan parte hartzen dute, baita jolas-jardueretan ere: jokoak, kirola, zinea etab. Kirol-jarduerekin batera, naturarekiko errespetua, ingurumenaren zaintza eta elkarbizitzaren bidez herri horietako eguneroko bizitzarekin bat egitea dira kanpainaren funtsezko helburuak.

Astea amaitzeko, ostegun arratsaldean jaialdi bat egiten dute begiraleek. Bertan, partaide guztiei diploma bana ematen zaie eta astean zehar ateratako argazkien ikus-entzunezko proiekzio bat jartzen dute, musikaz lagunduta. Azken hori izaten da partaideen unerik gogokoena. Argazki guztiak ikastetxeari ematen dizkiote kanpainan egindako egonaldia gogoratzeko.

Gainera, beste jarduera batzuk antolatzen dira eguraldiak eskia praktikatzea eragozten badu. Esate baterako, mendi-ibiliak, jolasa, orientazio-lasterketak, bisita gidatuak eta abar egiten dira.

2. argazkiaren oina: ezk.-esk.: José Miguel Albéniz, Valle de Roncal eski-eskolako zuzendaria; Mª Luisa Sáez García-Falces Otsagabiako alkatea; Carmen Fayanás Uztarrozeko alkatea; Barcina Lehendakaria; Angel Luis de Miguel Izabako alkatea; Alli kontseilaria; Pruden Induráin; Pedro Arozarena; Ana Lusarreta, Roncalia zentroko zuzendaria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa