(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,2 milioi euro emango ditu 2014an musika eta arte eszenikoko proiektuak finantzatzeko ostirala, 2014.eko urtarrilak 31


Deialdi berriak bi kategoria ditu, proiektuaren aurrekontuaren araberakoak.


Nafarroako Gobernuak 1,26 milioi euro eman ditu aurten musika eta arte eszenikoen proiektuen diru-laguntzen deialdirako. Produkzioetarako, programazioetarako edota erakunde eta taldeak sustatzeko izango da.

Proiektuetarako diru-laguntzak banatzeko baldintzen berri eman dute prentsaurrekoan Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak eta Cristina Urdánoz Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendariak.

Berritasunak

Deialdi honek berritasun batzuk ditu iazko urteko deialdiarekin alderatuta helburuari, zenbatekoari eta baremoari dagokienez.

Helburuari dagokionez, dirulaguntza eskatzen duen erakundearen aurrekontuaren arabera, proiektuak bi kategoriatan banatuko dira. 45.000 € baino gehiagoko aurrekontua duten proiektuak deialdi batean lehiatuko dira. 45.000 € baino aurrekontu txikiagoa dutenak beste batean. Lehen kategorian 1.134.000 €-ko funtsa dago, eta bigarrenean 126.000 €-koa. Bi kategorietako batean bakarrik lehiatu ahal izango da.

Beste berritasunetako bat zera da: laguntza zenbatekoa lortutako notaren araberakoa izango da. Diru-laguntzaren zenbatekoa proiektuaren aurrekontu onartuaren % 65 izango da. Iaz, aurrekontuaren % 70 finantzatu zen diru-laguntzarekin. % 65 hori lortzeko, 75 puntu eskuratu behar dira. Puntuazio txikiagoa eskuratzen bada, 50 eta 75 artean, diru-laguntzaren portzentajea % 60 izango da.

Baremoari dagokionez, laguntza jasotzeko (baldin eta krediturik eskuragarri badago), proiektuek 50 puntuko gutxieneko balorazioa lortu behar dute, eta puntuazioaren erdia kalitate artistikoaren atalean. Baztertu egin da, aldiz, koherentzia ekonomikoaren atalean puntuazioaren erdia lortzeko baldintza, baldin eta gastu eta diru-sarrera orekatuen aurrekontua aurkezten bada.

Azpimarratzekoa da, baremoan, gehiago baloratuko da kalitate artistikoa (35 puntu izatetik 40 izatera) eta gutxiago erakundearen ibilbidea (20 puntu izatetik 15 izatera).

Balorazio-irizpideak

Erakunde edo talde bakoitzak gehienez 3 proiektu aurkeztu ahal izango ditu horien lehentasuna adierazita, izan ere, diru-laguntza ematean, lehen proiektua hartuko da kontuan; gainerakoek aurrekontuaren arabera jasoko dute diru-laguntza.

Proiektu bakoitzean produkzio bakarra aurkeztu ahal izango da, hau da, obrearen sorrera eta estreinaldia.

Programazioak erakunde batek egin edo sustatzen dituenean aurkeztu ahal izango dira, ez beste batzuen programazioaren parte direnean.

Iazko deialdian bezalaxe, eskaerak balorazio-talde batek baloratuko ditu. Talde hori lau batzordek osatuko dute: administrazio-batzordea, administrazio-baldintzak eta betekizunak betetzen direla ziurtatuko duena; batzorde artistikoa, erakundearen ibilbidea eta proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa baloratuko dituena; batzorde ekonomikoa, proiektiaren ikusgaitasun ekonomikoa puntuatuko duena; eta gizarte-batzordea, proiektuaren hartzaileei loturiko kudeaketa-estrategiak baloratuko dituena.

Lehen fasean, administrazio-batzordeak deialdian parte hartzeko betekizunen dokumentazioa aztertuko du. Behar besteko agiriak aurkezten ez direnean, interesdunari eskatuko zaio hutsak betetzeko.

Bigarren fasean, gainerako hiru batzordeetako kideek onartutako proiektuak jaso eta banan-banan eta aparte baloratuko dituzte.

Hirugarren fasean, hiru batzorde ebaluatzaileak bereizita elkartuko dira bakoitzaren puntuazioak bateratu eta proiektu bakoitzak batzorde bakoitzean lortu duen osoko puntuazioa zehazteko.

Amaitzeko, administrazio-batzordea hiru proposamenen puntuak batuta azken puntuazioa zein den jakiteko elkartuko da.

Honela banatuko dira puntuak:

-Erakundearen ibilbidea, egitura eta gaitasuna (15 puntu): erakundeak eratu zenetik egin dituen urteak, langileak, azken 3 urteetako produkzio/emankizun aipagarrien kopurua, Gizarte Segurantzako batez besteko kotizazioak edo erakundea estatuko programetan parte hartzeko hautatu izana baloratuko dira.

-Kalitate artistikoa eta proiektuaren interesa (40 puntu): talde artistiko eta teknikoa, aurkeztutako proiektua, Nafarroako ondarearen hedapena eta proiektuaren kalitate orokorra baloratuko dira.

-Kudeaketa-estrategiak proiektuaren hartzaileei dagokienez (20 puntu): marketin-ekintzak, komunikazioa, merkaturatzea eta salmenta; proiektuarekin batera burutzen diren ekintza pedagogikoak eta zailtasun fisiko edo psikosozialak dituzten jendearen irisgarritasuna bultzatzeko ekintzak puntuatuko dira.

-Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa (25 puntu): eskatutako diru-laguntzaren ehunekoa, finantzazio bermatuarena, eta gastuen eta diru-sarreren koherentzia baloratuko dira.

Erakundeek memoria aurkeztu beharko dute, deialdian gehitzen den ereduari jarraituta, proiektuak ebaluatu eta puntuatu ahal izateko horiek azaltzen eta beharrezko datuak ematen dituena.


Egutegia

Deialdia laster argitaratuko da NAOn, eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian egongo da ikusgai.

Argitaratu ondoren, erakundeek 20 egun naturaleko epea izango dute proposamenak aurkezteko. Proposamenak aurkezteko epea amaitzen denean, hamar egun emango dira falta diren edo gaizki aurkeztutako agiriak zuzentzeko. Horren ostean, batzordeek balorazioak hasiko dituzte.

20.000 € baino gehiagoko urteko diru-laguntza edo urteko aurrekontuaren % 20 baino gehiagokoa jasotzen duten eskatzaileek erakundearen gobernu-, administrazio- eta zuzendaritza-organoen osaera, organo horiek osatzen dituzten karguen zerrenda, kargudunen ordainsari gordinak eta gainerako konpentsazio ekonomikoak, dedikazio-erregimena eta erakundearen urteko azken kontuen kopia aurkeztu beharko dituzte.  Informazio hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko web-orrian agertuko da urtebetez.  Betebehar hori bete ezean, esleitutako diru-laguntzaren ordainketa eragotziko da.


2013ko deialdia

2013ko deialdian antzerki, zirku, dantza eta musikako (lirikoa, ahotsezkoa, herrikoia eta jazza) 9 proiektu artistikok jaso zuten diru-laguntzam 1,3 milioi eurorena.

Honako hauek izan ziren erakunde onuradunak: Nafarroako Gayarre Operaren Adiskideen Elkartea, Iruñeko Ganbera Abesbatza, "El Colectivo" Nafarroako Antzerki Eskola, Nafarroako Ganbera Opera Elkartea, Nafarroako Amateur Antzerkiaren Federazioa, Diego Gómez Musika Elkartea, Arte Eszenikoen Profesionalen Elkartea (NAPAE), Nafarroako Ganbera Abesbatza eta Musika eta Arte Eszenikoen Nafarroako Foroa.

Horri esker, Foru Komunitateak jarduera artistiko zabala izan du urte osoan; 39 talde eta erakunde artistiko bultzatu eta 300 jarduera baino gehiago gauzatu ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa