(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Politiketako Departamentuak 730.000 eurorekin finantzatuko ditu baztertuta daudenen enplegua eskuratzeko aukerak handitzeko proiektuak
astelehena, 2014.eko otsailak 3


Adinekoen elkarte eta gizarte-integraziorako etxebizitzen programan laguntzen ari diren erakundeentzako beste bi deialdi ere onetsi ditu.


jauregia

Nafarroako Jauregia

Gizarte Politiketako Departamentuak diru-laguntzen deialdi bat onetsi du, aldi berean gizartean baztertuta eta langabezian daudenen enplegua lortzeko aukerak handitzen dituzten proiektuetarako 730.819,93 euro emanda.

Deialdia Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariaren foru-aginduak arautzen du. Gaur, otsailak 3, astelehena, argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Diru-laguntza jasotzen duten proiektuei 60.000 euroko gehienezko finantzazioa emango zaie.

Laguntzak eskatzeko epea datorren otsailaren 18an amaituko da, eta egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroan duten eta pertsonak gizarteratzea estatutuetako helburuetako bat duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak. Eskaerak Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian, Nafarroako Gobernuaren beste edozein erregistrotan edo 30/1992 Legean jasotako tokietan aurkeztu beharko dira.

Proiektuetako jarduerak enpleguaren bilaketa aktiboarekin, laneko bitartekaritzarekin, autoenplegurako aholkularitzarekin, enplegua sortzeko esperientziak bultzatzearekin, familiako eta laneko bizitzak bateratzearekin edo materialak eta informazio-sistemak prestatu eta hedatzearekin izan ahalko dute zerikusia.

Honako hauek ere finantzatuko dira: Oinarrizko Gizarte Zerbitzu edo Auzo-unitateetatik hurbildutako pertsonentzako ibilbide pertsonalizatuak, lanaurreko prestakuntza egokitu edo okupazionala, enpresetako praktikak edo 2013an edo 2014an Gizarte Intergraziorako Errenta jasotzen duten pertsonen aldi baterako kontratazioa, laneratzeko aukerak handitzen dituzten ohitura eta trebetasunak eskura ditzaten.

Deialdiaren oinarrien arabera, besteak beste, higiezinen errentaren eta erabileraren gastuak, materialak eta hornigaiak, teknikarien gastuak, ordaindutako praktiken haborokinak eta pertsona onuradunak kontratatzeko gastuak ordaintzeko emango da diru-laguntza.

Adinekoen elkarteak

Nafarroako Aldizkari Ofizialak, astelehen honetan, adinekoen alorreko gizarte-ekimenak antolatzen dituzten elkarteei zuzenduriko diru-laguntzen beste deialdi baten berri eman du. 450.000 eurorekin finantzatuko dira harrera egiteko, informatzeko eta bideratzeko jarduerak, baita hedatzeko eta sentsibilizatzekoak ere.

Martxoaren 5ean amaituko da eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentzian, Nafarroako Gobernuaren beste edozein erregistrotan edo 30/1992 Legean jasotako tokietan aurkeztu beharko dira.

Irabazi-asmorik gabeko eta adinekoekin erlazionatutako eta adinekoei zuzenduriko jarduerak egitea helburu duten erakundeek parte hartu ahal izango dute. Ezingo dira deialdira aurkeztu adinekoen egoitzak. Langileak kontratatzearekin zein erakundearen egoitzaren funtzionamenduarekin erlazionatutako gastuak ordaintzeko izango dira diru-laguntzak.

Gizarte-integraziorako etxebizitza

Azkenik, Nafarroako Aldizkari Ofizialak, astelehen honetan, etxebizitza duinik ez dutenei laguntzea helburu duen Gizarte Politiketako eta Sustapeneko departamentuetako gizarte-integraziorako etxebizitzen programan elkarlanean ari diren erakundeentzako diru-laguntzen beste deialdi bat ere argitaratu du.

Laguntzak 200.000 eurokoak izango dira, eta helburua euren etxeetatik kanporatu dituzten eta kalte larriak jasaten ari diren familiak Nasuvinsa enpresa publikoaren alokairuen programan sartzea errazten duten ekintzak finantzatzea da. Azken bost urteetan programa horretan sartu diren edo haren bitartez azken hiru urteetan etxebizitza eskuratu duten familiei arreta soziala emateko gastuak ere ordaintzeko izango da.

Deialdiaren oinarrien arabera, eskaera aurkezteko epea otsailaren 24ra arte izango da. Gizarte-integraziorako etxebizitzen programako lankide gisa kalifikatuta dauden eta Gizarte Politiketako eta Sustapeneko departamentuekin kasuan kasuko lankidetza-hitzarmena sinatu duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek parte hartu ahal izango dute deialdian. Eskaerak Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian, Nafarroako Gobernuaren beste edozein erregistrotan edo 30/1992 Legean jasotako tokietan aurkeztu beharko dira.

Besteak beste, teknikarien, lekualdatzeen, jarduera burutzeko beharrezkoak diren materialen eta hornigaien gastuak eta zeharkako gastuak (ez dira izango emandako zenbatekoaren % 10 baino gehiago) ordaintzeko izango dira diru-laguntzak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa