(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Caparrosoko Segura Taylor ehunkien konfekzio-enpresa ikustera joan da asteartea, 2014.eko otsailak 4


Enpresak 50 langile inguru ditu eta Sodenaren babesa jaso du.


Barcina Lehendakaria Caparrosoko Segura Taylor enpresara egin duen bisitako une batean. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak jantzigintzan jarduten den Caparrosoko Segura Taylor enpresara egin du bisita. Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariarekin, José Carlos Fernández eta Inmaculada Ibero zuzendari nagusiarekin eta fabrikako zuzendariarekin, hurrenez hurren, eta Mª José Lasterra Caparrosoko alkatearekin izan da .

Segura Taylor 2011n sortu zen, Espainiako jantzigintzako sektorean enpresa erreferenteetako bat bihurtzeko. Abian jartzeko, Nafarroako Gobernuaren babesa jaso zuen, Nafinco (gaur egun Sodenaren parte da) enpresa publikoaren bidez; enpresaren egoitza den nabea alokatu zuen.

Gaur egun 36 eta 50 langile artean ditu enpresak, eskaria gorabehera, eta horien ehuneko 85 eskualdeko emakumeak dira. Urtean 8.000 jantzi ere ekoizten ditu.

Bisitan, Lehendakariak eta lehendakariordeak enpresa handitzeko planen berri izan dute. Segura Taylor inbertsio-proiektu batean sartuta dago eta, horren bidez, negozio-ildo berriak ireki eta instalazioak eta ekoizpen-sistema hobetu nahi ditu. Helburua estatuko merkatuan finkatzea eta nazioarteko merkatuetara zabaltzea da. Horretarako, enpresak marka komertzial gehiagorekin sinatu nahi ditu itunak.

Itxura guztien arabera, ekoizpen-sistema berriak ezartzeak eta emakumeentzako linea berri bat merkaturatzeak enpresari bi urtean trajeen egungo ekoizpena bikoizten lagunduko die. Bestalde, bereziki nazioarteko merkatura bideraturiko alkandoren linea berriari esker, 2015ean 16.000 jantzi ere egitea lortuko da. Horrek 15 lanpostu sortzea ekarriko luke.

Amaitzeko, Segura Taylor enpresak langileen prestakuntzako esperientzia Lantegi Eskola bat sortzeko baliatu nahi du, ehunkien sektorean espezializatutako jendea prestatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa