(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urtarrilean Nafarroan 1.675 langabetu gehiago erregistratu ziren; guztira 53.163 daude asteartea, 2014.eko otsailak 4


2013ko urtarrilarekin alderatuta, 2.434 langabetu gutxiago daude (-% 4,38); aldiz, aurreko hilabetearekin alderatuta, % 3,25 hazi da langabezia, Gabonen denboraldia amaitu delako.


Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) enplegu-agentzietan erregistratutako langabetuak 53.163 pertsona izan ziren urtarrilaren amaieran; horrek esan nahi du aurreko hilabetean baino 1.675 pertsona gehiago (% 3,25) daudela, orduan 51.488 langabetu izan baitziren. 2013ko urtarrilari erreparatuz gero, 2.434 langabetu gutxiago daude, hau da, -% 4,38 balio erlatiboetan adierazita.

Kontratazioetan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ) erregistratutako eta lantokia Nafarroan duten kontratuak 22.654 izan dira, hau da, abendukoekin alderatuta 1.072 kontratu gehiago egin dira.

M. Isabel García Malo NEZeko zuzendari kudeatzaileak langabezia hazi izanaren balorazio negatiboa egindu, zerbitzuen sektorean emakumeei eragin baitie gehienbat. Hala ere, esan du egoeraren araberako hazkuntza izan dela. "Gabonetako denboraldia bukatzen denean, saltokietako kontratuak eta osasunaren sektoreko bitartekotasunak ere amaitzen dira", azaldu du. Berez, García Malok gogorarazi du azken 8 urteetan langabeziak % 7,25 egin duela gora batez beste, hortaz, 2014ko hazkuntza ohikoaren erdia dela ia-ia.

Bestalde, duela urtebeteko datuekin alderatuta langabeziak % 4,38 behera egin izana datu positibotzat jo du, baita aurreko hilabetearekin alderatuta kontratu mugagabeen igoera ere.

Enplegu-agentziei erreparatuta, agentzia guztietan erregistratu da langabeziaren igoera. Tafallakoan hazi da gutxien (% 0,25), ondoren Altsasun (% 1,29), Tuteran (% 1,87), Iruña-Yamaguchin (% 3,36), Iruña-Arrotxapean (% 3,50), Agoitzen (% 4,16), Iruña-II. Zabalgunean (% 4,19), Lodosan (% 4,32), Lizarran (% 4,59) eta, azkenik, Donezteben (% 7,02).

Jarduera ekonomikoei dagokienez, azpimarratzekoa da enpleguarekin (ETTak, -250 pertsona), motordun ibilgailuen ekoizpenarekin (-85 pertsona) eta hezkuntzarekin (-54) erlazionatutako jardueretako langabeziak behera egin duela. Osasunaren alorrean (+395 pertsona), txikizkako merkataritzan (+216 personas), eraikin eta lorategietarako zerbitzuetan (+191 personas), ostalaritzan (+180 personas), gizarte-zerbitzuetan (+168 personas) eta jarduera ekonomikoren batean jardun ez direnen artean (+141 pertsona) gora egin du langabeziak.

Sexuei erreparatuta, 27.296 emakume daude langabezian, hau da, % 5,77 hazi da aurreko hilabetearekin alderatuta; aldiz, 25.867 gizon daude langabezian, eta aldea % 0,72koa da.

Adin-taldeen kasuan, 25 urtetik beherakoen artean % 3,3 egin du behera, ondorioz, 4.803 dira langabetuak. 25 urtetik gorakoen langabeziak % 3,07 egin du gora, ondorioz, 48.360 langabetu daude talde horretan.

Kontratazioa

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 22.654 kontratu erregistratu ziren 2014ko urtarrilean, aurreko hilabetean erregistratutakoak baino 1.072 kontratu gehiago. Erregistratutako 22.654 kontratu horietatik 1.267 mugagabeak izan ziren. Kopuru hori erregistratutako kontratu guztien % 5,86 da.

Sexuari erreparatuta, 11.086 gizonek (abenduan baino 1.848 gehiago) eta 11.568 emakumek (776 gutxiago) sinatu zituzten kontratuak. Adin-taldeak kontuan hatuz gero, 3.445 kontratu erregistratu ziren 25 urte baino gutxiagokoen artean (aurreko hilabetean baino 379 gehiago), 13.899 kontratu sinatuta zituzten 25 eta 44 urte artekoek (abenduan baino 654 gehiago) eta 5.310 45 urtetik gorakoek (39 kontratazio gehiago).

Jarduera-sektoreen kasuan, 566 kontratu sinatu ziren nekazaritzan (abenduan baino 63 gehiago), 3.903 industrian (aurreko hilabetean baino 2.357 gehiago), 852 eraikuntzan (abenduan baino 269 gehiago) eta 17.333 zerbitzuen sektorean (aurreko hilabetean baino 1.617 gehiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa