(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Nafarroako Karlos III.a Noblearen beste lau Gurutze eman ditu asteazkena, 2014.eko otsailak 5


Horien bidez, Mª Victoria eta Encarnación Flamarique jotarien, Ascensión Jiménez sukaldariaren, Jesús María Muneta musikagilearen eta Ángel Ruiz de Erenchun abokatuaren lana eskertu du.


Foru Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Karlos III.a Noblearen beste lau Gurutze eman ditu, Victoria eta Encarnación Flamarique jotariek ("Hermanas Flamarique"), Ascensión Jiménez sukaldariak, Jesús María Muneta musikagileak eta Ángel Ruiz de Erenchun abokatuak egindako lana eskertzeko.

Bereizgarriaren bidez, Foru Komunitatea bakoitzaren jarduera-arloan hedatzen eta Nafarroaren izen ona sortzen lagundu duten pertsona eta erakundeen lana eskertzen da.

Bereizgarrien banaketa bi foru-dekretutan agertu da, eta sarituen ibilbideak azaltzen dira:

Mª Victoria eta Encarnación Flamarique Zaratiegui jotariak Tafallan jaio ziren 1929. eta 1930. urteetan, hurrenez hurren, eta "Hermanas Flamarique" izenez dira ezagunak. Jotak abesten jardun ziren lehen emakumeak izan ziren, eta haien abestiak Espainiako eta Hispanoamerikako zenbait txokotara iritsi ziren.  Jota irakasten ere aitzindariak izan ziren.

1948. urtean hasi ziren batera abesten, ongintzazko jaialdi batean zekizkiten bi jota bakarrak abestu zituztenean. Izan zuten arrakastaren ondorioz, Iruñeko Gaiarre Antzokian, herrietako jaietan, kasinoetan eta bestelako eszenatokietan abesteko aukera izan zuten. 1954an joten eta bestelakoen taldea eratu zuten tafallako musikari eta umorista batzuekin. Ondorengo urteetan, Odeón etxearekin grabatu zuten, eta Bartzelonan eta Espainiako eta Hego Amerikako hirietako hainbat jaialditan eskaini zituzten kantaldiak.

Duela 40 urte baino gehiago, 1973an, Nafarroako jotaren eskola ofiziala sortu zuten Tafallan; orain "Hnas. Flamarique" izena du. 1985ean, Encarna eta Vitorik zuzendaritzako ardurak utzi zituzten. Gaur egun, adin guztietako hogeita hamar bat ikasle joaten dira bertara. Astean behin aritzen dira kultur-etxeko aretoetako batean.

Nafarroako Gobernuak Flamarique ahizpen lana eskertu du, "Nafarroako jotaren adierazgarri bizia direlako; indarrez eta sentsibilitate handiz kantatu izan dute, energia eta emozioa transmituz".

Ascensión Jiménez Esquíroz (Atxen) sukaldari eta enpresaria ere Tafallakoa da, eta 15 urte zituela hasi zuen sukaldari-ibilbidea gurasoen tabernan (Demetrio y Ascensión). Negozioa itxi ondoren, 1976an, pintxoek ezagun egindako hamar bat mahaiko jantoki batean jarraitu zuen lanean. Gaur egun Beatriz eta Nicolás Ramírez seme-alabekin (administrazioa eta sukaldea, hurrenez hurren) eta Marta Domínguez de Vidaurreta semearen emaztearekin batera "Túbal" jatetxeko zuzendaria da.

Jasotako sarien artean ditu Nafarroako Enpresari Onenaren Saria (1999), Nafarroako Gastronomia Akademiaren Saria (2008) eta EVA Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen saria Túbal jatetxean 50 urte egiteagatik (2009).  Halaber, Nafarroako zainzuriaren, ardoaren eta oliba-olioaren ohorezko kofradiakidea eta Ordiziko Idiazabal gaztaren batzordeko lehen emakumea.

Gurutzea emateko orduan, Nafarroak tradizioa eta berrikuntzaren kategoriak bateratu, Nafarroako barazki eta bestelako produktuen kalitatearen berri eman eta estatuan zein nazioartean gaur egun hain ezaguna den Foru Komunitateko sukaldaritzaren maila modu erabakigarrian areagotzen lagundu izana azpimarratu du.

Jesús María Muneta Martínez de Morentin musikagilea 1939ko abenduaren 27an jaio zen Larragan, eta Iruñeko, Limpiasko (Kantabria, barneko apaiztegian), Madrileko eta Cuencako Pauldarren apaiztegian eliza-karrera (Giza zientziak) ikasi zuen. Teologian lizentziatu zen Salamankako Eliz Unibertsitatean. Horrez gain, musika ikasi zuen Salamankako, Valentziako eta Madrileko musika-kontserbatorioetan, baita Erromako Eliz Musikaren Institutuan ere.

Teruelera bidali zutenean, 1976an Terueleko musika-institutua eratzen lagundu zuen. Ondoren, musikako kontserbatorio profesional bihurtu zen erakundea, eta bertako zuzendaria eta irakaslea da ordutik. 1979tik zuzentzen du Teruelgo Polifonikoa, 45 ahotseko abesbatza mistoa. "Gaspar Sanz" taldea eta "Francisco Guerrero" ganbera-abesbatza ere eratu zituen. Errenazimendutik XVIII. mendera arteko musika ikertu eta transkribatu du, batez ere Aragoiko agiritegietakoa, eta hainbat lan argitaratu ditu.

Besteak beste, Kultura Ministerioko Arte Ederretako Zilarrezko Domina (1989) eta Nafarroako Gobernuaren konposizioen bigarren saria (1990) lortu zituen. Musikologoa denez, Madrileko San Fernando Arte Ederren Akademiako kasuan kasuko akademikoa (2000) da, eta 2006an Hezkuntza Ministerioaren Alfontso X.a Jakintsuaren Gurutzea jaso zuen.

Musikagile gisa 500 lan baino gehiago ditu bereak, besteak beste, orkestra-lanak, instrumentu taldeenak, ganbera-musika, laukoteak, hirukoteak, duoak, baita piano eta organorako obrak, abesti lirikoa, abesbatzentzako lanak, Gabon-kantak, sonetoak eta ereserkiak, besteak beste. Konposatutako obrak Euroako osoan interpretatu izan dira.

Nafarroako Gobernuak nabarmendu du beti izan duela harreman estua Nafarroarekin eta, batez ere, Larraga herriarekin, familiari eta lagunei esker. Gainera, pozik agertu du beti Nafarroa jatorri izatea, baita Nafarroarekiko duen lotura ere. 2008an Larragan urtero egiten den "Diego Gómez organo-zikloa" ere bultzatu zuen.

Ángel Ruiz de Erenchun Oficialdegui abokatua Iruñean jaio zen 1940an, eta Zuzenbidean lizentziatu zen 1963. urtean Nafarroako Unibertsitatean. Berrogeita hamar urtez jardun izan da abokatu gisa, baita irakasle gisa eta lege-arloko gaiak biltzen. Nafarroako Parlamentuak izendatuta autonomia-erkidegoko senatari ere izana da.

Iruñeko Abokatuen Elkargoko dekanoa izan zen 1983 eta 1999 artean, baita Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiko kidea eta Pirinioetako abokatuen nazioarteko federazioko lehendakaria ere.

Irakasle lanetan Lan-harremanetako Graduatuen, Erizainen, Iruñeko Udaltzainen eta Foruzaingoaren eskoletan aritu izan da, baita Iruñeko Abokatuen Elkargoko Eskola Praktiko Juridikoan, eta Nafarroako Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbideko fakultateetan ere.

35 urtez lankidetza estuan aritu zen Aranzadi argitaletxe juridikoarekin. Han, jurisprudentziako katalogoko koordinatzailea eta legegintza penaleko, jurisprudentzia penaleko idazkeraren eta Kode Penaleko argitalpenen zuzendaria izan zen.

Bereizgarria emateko orduan, Nafarroako Gobernuak zera azpimarratu du: Zuzenbidearen ezagutza eta aplikazioa bultzatu ditu, elkarbizitzako sistemaren oinarri eta aurrera egiteko eta gizartearen ongizatea lortzeko ezinbesteko bitarteko gisa.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa