(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak zerga-erreformak adostua eta parte hartzekoa izan behar duela azaldu die enpresariei osteguna, 2014.eko otsailak 6


Foru Komunitateko enpresa nagusietako ordezkariei prozesuaren helburuen berri eman die.


Bilera

Hogeita bost enpresatako ordezkariak izan dira zerga-erreformari buruzko bileran. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak, ostegun honetan, Nafarroako Gobernua prestatzen ari den zerga-erreformaren helburu nagusiak azaldu dizkie hogeita bost enpresatako ordezkariei.

Barcinak azpimarratu du gaur egungo egoera sozioekonomikoarekin "bat datorrenˮ zerga-mapa diseinatu behar dela, herritarren kontsumoa eta enpresen jarduera indarberritzeko "katalizatzaileaˮ izango dena.  Lehendakariak azaldu duenez, Nafarroako Gobernuaren helburua "jarduera ekonomikoa berpiztuta zerga-bilketa handitzea daˮ eta, horretan, "gaur egungo zergak murrizteak lagunduko lukeˮ.

Enpresariei ezagutzera emandako egutegiaren arabera, zerga-erreforma urteko lehen seihilekoan diseinatu eta aurkeztuko da. Denbora-tarte horretan sartzen da jendeak parte hartzeko prozesua ere. Lehendakariak esan du prozesuan herritar guztiek parte har dezaketela eta, "batez ere, eragile sozial eta ekonomiko nagusiekˮ. Horietako batzuk bileran parte hartu duten enpresak dira. Aurrez, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko eta beste zenbait enpresa-erakundetako kideei ere parte hartzeko gonbita egin zaie.


Bileraren buru izan direnen mahaia

Yolanda Barcina zerga-erreformaz eztabaidatzeko enpresariekin egindako bileraren buru izan da. ( irudia handitu )

Erreforman jendeak parte hartzeko aukeraren helburua emaitza "ahal bezain adostuena" izatea da, zerga-sistema berria datozen urteetan egonkorra izan dadin.

Enpresetako ordezkariek egin dituzten mintzaldietan "positibotzatˮ jo dute erreformari ekarpenak egin ahal izateko aukera; haien ustez "funtsezkoa da gaur egungo enpresentzako eta etorkizunean eratuko direnentzako zerga-esparru egonkor bat sortzeaˮ.

Gainera, guztiek uste dute zerga-erreformak zerga-sistemaren "eraginkortasuna hobetzekoˮ balio eta "ekonomia eta enpleguaren sorrera indarberritzeko eragileaˮ izan behar duela.

Helburu zehatzak

Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, José Raúl Goñi Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea eta María Jesús Valdemoros Ekonomia eta Enpresa Politikako zuzendari nagusia ondoan dituela, Lehendakariak erreformaren helburu zehatzetako batzuk azaldu ditu.

Barcinaren arabera, erreformak hasiera bateko honako ikuspegi hau du oinarri: Foru Komunitateko herritar eta enpresariek estatuko gainerakoek baino zerga-tratamendu okerragoa ez izatea. Hori aintzat hartuta, Gobernak zerga guztiak berrikusi nahi ditu, dituen eskumenen barruan eta autogobernuaz baliatuz.

PFEZari dagokionez, gehienezko tasen zenbatekoak berrikusiko ditu. Horretarako, Gobernu zentralaren zerga-erreformaren emaitza izan beharko da kontuan, izan ere, zerga zuzenaren zein zeharkako zergaren arteko proportzioa egokia izan beharko da, batez ere BEZa. Moduluen egungo sistema berrikustea ere proposatu da, zerga-ekarpena langile autonomoen benetako etekinetara gerturatzeko.

Bestalde, zerga-erreforman Ondarearen gaineko Zerga aldatzeko aukera ere aztertuko da. Enpresei zuzenean dagokienez, Sozietateen gaineko Zergaren egungo tasak berrikusiko dira, eta eskuratutako onuren arabera zergen oinarria ezartzeko proposamena aztergai dago.

Gainera, gaur egungo zerga-kenkari eta -pizgarrien balioa aztertzea proposatu da, hasieratik izan zuten helburua benetan betetzeko balio dezaten. Gaur egun, zerga-onurak 1.361 milioi euro baino gehiagokoak dira, zenbatekoaren erdia baino gehiago BEZaren salbuespenengatik izan arren; Nafarroak zerga hori aplikatu behar du araubide erkidedun autonomia-erkidegoetan bezalaxe.

Enpresetako ordezkariak

Gobernuko kideez gain, honako hauek izan dira bileran: Carlos Carbonero (Acciona), José Manuel Izcue (Izcue y Asociados), Alfonso Sánchez (Banco Santander), Sergio Lajarraga eta Jesús Asiáin (BBVA), José León Taberna (Berlys), Jose Joaquín Villanueva (Caja Rural de Navarra), Celso Clariana (Cámera), José Antonio Sarría eta Javier Martinena (CEN), Arantxa Martínez (Cinfa), José Andrés Gómez (Nafarroako Unibertsitatearen Klinika), Eduardo Elizalde eta Arantxa Lascurráin (Mondragon taldea), Juan José Cuns (El Corte Inglés), Alfonso Antoñanzas (Excal), Alex Otaegui (Gamesa), Jesús Sarasa (Grupo AN), Fermín Elizalde (Grupo ISN), Alfonso Bañón (Grupo La Información), Raúl Pilar (Gure Sustraiak), Eduardo Ryan (Iberdrola), Juan Manuel Garro eta Patricia Ziganda (Lacturale), Javier Leache (Leache), Manuel Torres (MTorres), Antonio Ullate (Mecacontrol), Carlos Sagüés (Sagamóvil), Mari Jose Ezponda (Uscal), César Arraiza eta Mari Carmen Peña (Viscofán), eta Jose Luis Arruebo eta Antonio Costa (Volkswagen Navarra).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa