(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapen Departamentuak N-121-A errepideko bide-zorua, seinaleak eta balizamendua hobetuko ditu, Bera parean osteguna, 2014.eko otsailak 6


Zarraluqui kontseilariak 64 eta 66 KPen artean egingo diren jardueren berri eman die inguruko alkateei; gune horiek, azken ezbeharrak gorabehera, ez dira istripu askoko tarteak.


Zarraluqui kontseilaria Baztan, Malerreka eta Bortzirietako alkateekin izan duen bileran. ( irudia handitu )

Luis Zarraluqui Sustapen kontseilaria Baztan eta Bortzirietako alkateekin elkartu da gaur goizean N-121-A errepidearen egoera aztertzeko. Bileran, Departamentuak bide-zorua, seinaleak eta balizamendua hobetzeko egin nahi dituen jarduerak azaldu ditu.

Departamentutik, kontseilariarekin batera, Ignacio Nagore Herri Lanetako zuzendari nagusia eta Zaintzeko Zerbitzuko langile teknikariak izan dira. Udalen aldetik, Marisol Taberna Berako alkatea, Severiano Choperena Lesakako alkateordea, Amets Inda Sunbillako alkatea, Alberto San Miguel Oizko alkatea, Garbiñe Elizegi Baztango alkatea, Gloria Agerri Doneztebeko alkateordea eta Florentino Goñi Baztango Udaleko Herri lanetako zinegotzia izan dira bileran.

Kontseilariak N-121-A errepideko tartean (64-66 PK) bide-segurtasuna hobetzeko Departamentuak egindako proposamenen berri eman die, izan ere, iragan urtarrilaren 23an, bi pertsona hil ziren trafiko-istrip batean. Proposamenaren barruan sartzen da seinale bertikalak zein horizontalak hobetzea. Hortaz, 13 seinale berri jarriko dira, arriskuaz oharatarazi eta abisatzeko, eta informaziorako panel osagarriak. Gainera, norabidea adierazi edo erreiak hautatzeko geziak eta gelditzeko marrak pintatuko dira.

Bestalde, eusteko eta balizamendurako elementuak indartuko dira, uhin biko segurtasun-hesiak tarte luzeagoan, norabidea adierazten duten hesiak eta puntadun mugarri bat jarrita. Horiez gain, aglomeratu asfaltikoaren geruza bat zabalduko da tarte batzuetan itsaspena hobetzeko, ibilgailu geldoentzako erreia laburtu egingo da, eta galtzadaren ertzean zabalera ere itxi egingo da.

Bileran, tarte horretako bide-segurtasunari buruzko azterlana eguneratu dela jakinarazi zaie udaletako ordezkariei (urtero egiten da ofizioz Nafarroako Errepide Sare osoan). Departamentuak zein Geocisa enpresa aholkulari adituak eskuratutako emaitzen bidez baiezta daiteke ez dela istripu askoko tartea. Halakotzat jotzen dira antzeko ezaugarriak dituzten bideetako istripuen batez bestekoa baino askoz istripu gehiago izaten dituzten tarteak. Neurtzean, trafikoaren ugaritasuna eta arriskuaren indizea hartzen dira kontuan.

Gainera, galtzadaren itsaspena neurtzea ahalbidetzen duen Zehar marruskaduraren koefizientea aztertu da. Tarte horretan eskuratutako datu guztiek Sustapen Ministerioak gomendatutako mugak gainditzen dituzte (guztira 204 neurketa-puntu).

Bi azterketak (istripuen ingurukoa eta Zehar marruskaduraren koefizientea neurtzekoa) N-121-A osoan zehar egin dira, Iruñetik Endarlatzaraino, 6.900 neurketa-puntu baino gehiagorekin. Ez da istripu askoko tarterik erregistratu.

Istripuak eta arrazoiak

2009ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra, 45 istripu izan dira N-121-A errepideko tarte horretan. Horietatik hamarretan zaurituak izan ziren, baina ez zuten heriotzarik eragin.

Hauek izan ziren istripuen faktoreak: kasuen % 44tan abiadura ezegokia, % 27tan arreta nahikorik gabe gidatzea eta % 24tan eguraldi txarra. Neurri txikiagoan, honako hauek izan ziren faktoreak: kontrako erreian arauen aurka sartzea (% 7), segurtasun-distantzia ez gordetzea (% 7), alkoholaren edo drogen kontsumoa (% 2) eta matxura (% 2).

N-121-A errepidean egindako jarduerak

2000 eta 2013 urteen artean 49 jarduera burutu dira N-121-A errepidean, 137.695.891,61 euro inbertituta. Horietatik 14.951.315,24 euro errepideak zaintzeko, bide-segurtasuna mantentzeko eta tuneletako esku-hartzeei dagozkie.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa