(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Justizia Administrazioko aldi baterako kontratuetarako zerrendak prestatu dituela iragarri du ostirala, 2014.eko otsailak 7


Otsailaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak.


Datorren otsailaren 20ra arteko epea dago Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzurako aldi baterako kontratuak egin ditzaketenen zerrendetan izena emateko eskaera aurkezteko. Deialdia Nafarroako Gobernuak egin du.

Zerrenden helburua Foru Komunitateko barruti judizialetako Justizia Administrazioko bulego eta zerbitzuetan sortzen diren premiei erantzutea da.

Izena emateko eskaerak ordenagailu bidez edo aurrez aurre izapide daitezke. Azken kasuan, ahal bada, Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Iratxe Monasterioa 22, beheko solairua, Iruña) aurkeztu beharko dira eskaerak, bestela legeak ezarritako tokietan.

Deialdia Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 17ko 10/2014 Foru Aginduan dago araututa. Agindua urtarrilaren 29an argitaratu zen NAOn. Bertan adierazten denez, zerrendan hiru motako langileak daude: Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegorako, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegorako eta Laguntza Judizialeko Kidegorako langileak. Kidegoen langile-zerrenda batean baino gehiagotan sartzeko eskaera egin daiteke.

Kidego bakoitzerako baldintza espezifikoa titulazioa egokia izatea izango da. Hortaz, adibidez, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegorako graduduna, unibertsitateko diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo baliokidea izan beharko da. Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegorako batxilergoko titulua edo baliokidea eduki behar da, eta, Laguntza Judizialeko Kidegorako, DBHko graduatu-titulua edo baliokidea.

Bi zerrenda mota

Aurkezten diren eskaerekin bi zerrenda mota egingo dira. Lehenengoa kidegoetako bakoitzean sartzeko egindako azken deialdi publikora aurkeztu eta, gutxienez, hautaketa-prozesuko ariketaren bat gainditu dutenek osatuko dute.

Bestalde, bigarren zerrenda Foru Aginduan agertzen den baremoa oinarri merituen lehiaketarako deialdi baten bidez osatuko da. Deialdi horretan, besteak beste, Justizia Administrazioan eskainitako zerbitzuetako lanbide-esperientzia, Nafarroako justiziako kudeaketa prozesalaren tresna informatikoa erabiltzen jakitea (Avantius) eta, behar denean, euskararen ezagutza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa