(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak prozesuan profesionalen elkargoen partaidetza aintzat hartzeko eskatu dio Nafarroako Ubideko eremu ureztagarri berriko kontratazio-mahaiari

 

astelehena, 2014.eko otsailak 10


Foru Gobernuak laster onetsiko du halako txostenak 12,5 milioi euro baino gehiagoko obretan gehitzea, kontratu publikoen bermeak eta gardentasuna areagotzeko.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ubideko eremu ureztagarria handitzeko obren kontratazio-mahaiari eskatu dio lanak esleitzeko prozesuan profesionalen elkargoen partaidetza aintzat hartzeko. Halaxe jakinarazi du gaur goizean José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak. 

Nafarroako Ubidea.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ubideko eremu ureztagarria handitzeko obren kontratazio-mahaiari eskatu dio lanak esleitzeko prozesuan profesionalen elkargoen partaidetza aintzat hartzeko. Halaxe jakinarazi du gaur goizean José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak

Azaldu duenez, Foru Gobernuak erabakitzeko prozesu guztietan eta, batez ere, kontratazioaren arloko erabaki guztietan kontrol- eta berme-mekanismoak handitzeko egin nahi duen ahaleginari jarraiki egin da eskaera. 

Hala, aurreikusitakoaren arabera, laster, Gobernuak, 12,5 milioi euro baino gehiagoko kontratazio-prozesuetan, oro har, adituak diren profesionalen elkargoetako txosten teknikoak eskatzeko beharra ezarriko du. 

Hori dela-eta, Gobernuaren ustez, ez du zentzurik legegintzaldiko obra garrantzitsuenaren esleipen-prozesuan kontrol-mekanismo hori ez ezartzeak


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa