(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Kirol Sariak eman dizkie 2013ko kirolari eta erakunde nabarmenenei astelehena, 2014.eko otsailak 10


Olaizola pilotaria, Ciganda eta Recari golf-jokalariak eta Helvetia Anaitasuna eskubaloi-taldea izan dira sarituetako batzuk.


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak, astelehen honetan, otsailak 10, Kirol Sariak banatu ditu Nafarroako Jauregian. Iazko urtean egindako lehiaketa ofizialetan izandako lorpen eta kirol-jardunengatik azpimarratzekoak izan ziren kirolari, teknikari eta erakundeak saritu ditu.

Aurten, honako hauek izan dira sarituak zazpi kategorietan: Aimar Olaizola Apezetxea, gizonezko kirolari onenaren modalitatean; Carlota Ciganda Machiñena eta Beatriz Recari Eransus, emakumezko kirolari onenak; Mª Ángeles Pérez Martín, kirol-teknikari onena; Eusebio Unzué Labiano, kirol-zuzendari onena; Nafarroako Igeriketa Federazioa, kirol-federazio onena; Ardoi Saskibaloiko Nafarroako Fundazioa, kirol-klub onena; eta Helvetia Anaitasuna, kirol-talde onena.

Taldearen argazkia

Barcina Lehendakaria sarituekin eta agintariekin. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak, astelehen honetan, otsailak 10, Kirol Sariak banatu ditu Nafarroako Jauregian. Iazko urtean egindako lehiaketa ofizialetan izandako lorpen eta kirol-jardunengatik azpimarratzekoak izan ziren kirolari, teknikari eta erakundeak saritu ditu.

Aurten, honako hauek izan dira sarituak zazpi kategorietan: Aimar Olaizola Apezetxea, gizonezko kirolari onenaren modalitatean; Carlota Ciganda Machiñena eta Beatriz Recari Eransus, emakumezko kirolari onenak; Mª Ángeles Pérez Martín, kirol-teknikari onena; Eusebio Unzué Labiano, kirol-zuzendari onena; Nafarroako Igeriketa Federazioa, kirol-federazio onena; Ardoi Saskibaloiko Nafarroako Fundazioa, kirol-klub onena; eta Helvetia Anaitasuna, kirol-talde onena.


Taldearen argazkia

Ezkerretik eskuinera: Pruden Induráin, Barcina Lehendakaria, Aimar Olaizola eta Pedro Arozarena. ( irudia handitu )

Mintzaldian, Nafarroako Lehendakariak saritu diren pertsona eta erakundeak zoriondu ditu, eta aitortu die "etorkizuneko belaunaldien isla direla, baita herritar arrunt askoren erreferentea eta eredua ereˮ. Yolanda Barcinak nabarmendu du "ilusio bereziaˮ egiten diola ez baitira "hedabideen hain sarritan ikustera ohitu gauden kirolakˮ pilota, golfa, boleibola, igeriketa edo txirrindularitza.

Nafarroako Gobernuak 1984. urtetik urtero banatzen ditu kirol-sariak, eta Foru Komunitatean lehiaketazko kirolen sari gorenak dira. Ekitaldia Tronu Aretoan egin da, eta bertan izan dira Pruden Induráin Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea eta Pedro Arozarena Kirol zuzendariorde nagusia ere.

Sariak honako hauek jaso dituzte, hurrenkera honetan: Eusebio Unzuek; María Ángeles Perezek; Alfredo Ruiz Nafarroako Igeriketa Federazioko lehendakariak; José Contreras Ardoi Saskibaloiko Nafarroako Fundazioko lehendakariak; Helvetia Anaitasuna taldeko Miguel Goñi, Carlos Chocarro eta Ricard Reig hiru kapitainek; Aimar Olaizolak; eta Carlota Ciganda eta Beatriz Recariren gurasoek, Jesús Ciganda eta José Luis Recarik, hurrenez hurren.

Sarituen merezimenduak

Aimar Olaizola Apezetxea buruz buruko eta lau t'erdiko txapelduna izan zen 2013an. Azken urteetan hamabi txapelketa irabazi ditu: lau buruz buruko, sei lau t'erdiko eta bi binakako txapelketa. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren aburuz, Olaizola II.a (kirol-izena) "kirol honen historiako pilotari handien maila berean dago" une honetan.

Carlota Ciganda Machiñena golf-jokalariak Alemaniako Ladies German Open eta AEBetako Europako Selekzioko Solheim Cup txapelketetan lehen postua lortu zuen iaz. Bigarren gelditu zen AEBetako North Texas Shootout, Turkiako Turkish Airlines Ladies Open eta China Suzhou Taihu Open txapelketetan.

Beatriz Recari Eransus Estatu Batuetan izan ziren golf KIA Classic eta Marathon Classic txapelketetan irabazle atera zen 2013an. Laugarren postua lortu zuen ISPS Handa Women's Australian Open txapelketan eta seigarren postuak Malaysiako Sime Darby eta Honda Thailand txapelketetan.

Mª Ángeles Pérez Martín Iruña Leadernet boleibol-taldeko entrenatzailea da eta, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren ustez, "bizitza pribatua, laneko bizitza eta talderako dedikazioa bateratzen jakin du. Taldea kategoria gorenera iristea lortu ondoren, sendotu egin da eta gaur egun Espainiako boleibol-klubik handienetako bat da". Zehazki, 2013ko otsailean, Haron (Errioxa) izan zen Erreginaren kopako final-laurdenera iritsi zen eta, martxoan, Superligako Liga erregularrean bosgarren postua lortu zuen (1. kategoria).

Eusebio Unzué Labianok, iaz, Movistar txirrindularitza-taldea UCI World Tour itzuliko lehen sailkatua izatea lortu zuen. 1974an Reynolds talde amateurrean zuzendari hasi zen, eta 1985ean kirol-zuzendari bihurtu zen. Ordutik hogeita zortzi denboraldiz jarraian izan da txirrindularitza-taldeko burua. Taldeko txirrindulariek Frantziako Tourretan 7 aldiz, Italiako Giroan 2 aldiz eta Espainiako Vueltan 3 aldiz irabaztea lortu du, besteak beste.

Nafarroako Igeriketa Federazioak eskolako eta helduentzako igeriketa-kanpaina bana antolatu zituen 2013an. Guztira 3.500 pertsonak hartu zuten parte. Halaber, besteak beste, 8 eta 14 urte arteko haurrentzako lehiaketa aurreko eskolak sustatzen ditu, hiru modalitatetan: lehiaketa, waterpolo eta igeriketa sinkronizatua. Igeriketako, waterpoloko eta igeriketa sinkronizatuko taldeak ditu. Fundazioak 75 urte bete ditu.

Ardoi Saskibaloiko Nafarroako Fundazioak 25 talde ditu, bakoitzak bere entrenatzaileak eta arduradunak dituela. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren ustez, "saskibaloia bere eragin-arloan hedatzeko lan garrantzitsu egiten du, eta benjaminen kategoriako taldeetatik hasi eta estatuko taldeetara antolaketa-egitura egokia du".

Helvetia Anaitasuna eskubaloi-taldeak zazpigarren postua lortu zuen 2012/2013 Asobal Ligan. Gainera, Espainiako Selekzioak Antonio Bazán Legasa jokalaria deitu zuen Hungaria-Espainia gazteen kategoriako lagunarteko bikoitzean parte hartzera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa