(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak omenaldia egin die 2013an erretiratu edo zendu ziren 527 enplegatu publikori asteartea, 2014.eko otsailak 11


Diploma bana jaso dute eta, bertan, Foru Gobernuak lanean izandako ardura eta profesionaltasuna eskertu die.


Barcina Lehendakariaren mintzaldia

Barcina Lehendakariak 2013an erretiratu edo zendu ziren enplegatu publikoek eskainitako zerbitzua eskertu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, astearte honetan, 2013an erretiratu edo zendu ziren Foru Administrazioko 527 enplegatu publikori egin die omenaldia.

Ekitaldia Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorian izan da eta Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria izan da bertako buru. Gainera, Javier Morrás Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak eta Gregorio Eguílaz Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ere parte hartu dute.

Mintzaldian, Lehendakariak Nafarroako herritarrei eta Foru Komunitatearen aurrerapenari eskainitako "zerbitzu bikainaˮ eskertu die. "Zuetariko bakoitzaren lana funtsezkoa izan da herritarrei kalitatezko prestazioak emateko, horiek Nafarroa sendotu eta garatzen lagundu baitute", azpimarratu du.

Halaber, omendutakoei hasi berri duten etapa berrirako "desiorik onenak" opatu dizkie, eta "modu aktiboan" aprobetxatzea espero duela adierazi die. "Zuen esperientziaren ekarpena, bizitzan ardatz dituzuen balioen transmisioa eta izan duzuen konpromiso animotsua oso erabilgarriak dira gure elkarbizitza indartzeko", aitortu du Yolanda Barcinak.


Omenduetako bat diploma jasotzen.

Barcina Lehendakaria omendutako bati diploma ematen. ( irudia handitu )

Omenduek Nafarroako armarria agertzen duen bereizgarri eta diploma bana jaso dituzte. Diploman, Foru Gobernuaren esker ona adierazten da, lanean erakutsitako ardura eta profesionaltasunagatik.

527 omenduetatik 321 emakumeak dira eta 206 gizonak. Horietatik 213 osasunaren alorrekoak, 182 hezkuntzakoak, 125 administraziokoak eta 7 justiziakoak izan dira. 17 laneko bizitza amaitu aurretik hil ziren.

Halaber, azpimarratzekoa da 145 funtzionario Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako eta Administrazioan 1992. urtea baino lehen sartu ziren enplegatuei aplikatzen zaien Foru Aldundiko montepiokoak ziren. Gainerakoak beste sistema batzuetan zuten eginda alta, Gizarte Segurantzan eta bestelako mutualitateetan.

Esker ona adierazteko ekitaldia 1985etik egiten da. Iaz 603 enplegatu omendu ziren eta, horren aurreko urtean, 575.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa