(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernua eta enpresariak biomasak Pirinioetako ibarretan enplegua sortzeko ematen dituen aukerak aztertzen ari dira asteartea, 2014.eko otsailak 11


Batzorde bateratu bat landaguneetan ekonomia dinamizatzeko eta biztanleak finkatzeko negozio-ideia berrien bila dabil.


Bilera

Iragan urtarrilean batzordearen bileran izan zirenak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko teknikariek eta zuraren arloko enpresariek osaturiko batzorde bat biomasak Pirinioetako ibarretan enplegua sortzeko ematen dituen aukerak aztertzen hasi da. Batzordeko kideak urtarrilean elkartu ziren lehen aldiz, eta sektorearen izugarrizko ahala azpimarratu zuten. Hala ere, biomasarekin erlazionatutako enpresak sortzeak dakartzan arriskuekiko ardura ere agertu zuten, biztanleek ez dutelako ezagutza handirik energia-iturri horren inguruan, gehienbat.

Organoaren helburua Nafarroako landaguneetan egurrarekin erlazionatutako enplegu-nitxo berriak bilatzea da, ekonomia dinamizatu eta inguruetako biztanleak finkatzeko. Asmo nagusia baliabidea bera erauzten den lurraldean bertan eraldatzea ahalbidetzen duten negozio-proposamenak asmatzea da, aberastasuna eskualdera itzul dadin.

Bileran proposatu zen beste negozio-ideietako bat ibarretako herritarren artean banatuko diren zur sortak prestatzen arituko diren lan-kuadrilla txikiak sortzearena izan zen. Zerbitzuak badu dagoeneko eskaria esleitutako zur sortatik egur egin ezin duten inguruko adinekoen artean, baita beste inguru batzuetako etxeetakoen artean ere. Hirietan, naturguneetako basoak aprobetxatzea proposatu da, esate baterako, parke eta lorategietakoak.

Ondorioen agiriak zehazten duenez, baliabide naturalak kontrolpean eta kontuz aprobetxatuko dira, eta trebakuntzaren garrantzia azpimarratzen du, bai egurraren erabilera berrien inguruan, bai makinei buruz, baita marketinean eta teknologia berrietan ere, merkatu-nitxo berriak sortzeko eta, hala, baso-jarduera tradizionalak berritu eta eskualdeko herritarrei zerbitzua eskaintzeko.

Batzordea urtarrilaren 24an elkartu zen lehen aldiz Iruñean, Nafarroak eta Frantziako Périgord eskualdeak batera gauzatutako Ibaia eta ondarea Europako proiektuaren barruan. Proiektuaren helburua Irati (Nafarroan) eta Dordoina (Frantzian) ibaien inguruak biziberritzea da, jarduera ekonomiko berrien bidez. Egurrarena da sustatu nahi den sektoreetako bat, baita turismo iraunkorra ere. Horrez gain, enplegu berriak sortu nahi dira, esate baterako, arrantzako gidariarena, eta kidetutako lurraldeetako instituzioen eta enpresen arteko lankidetza ere areagotu nahi da.

Bileran Foru Administrazioko (Hezkuntzako eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko departamentuak eta Osasunbidea), Gobernu zentraleko (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) eta Aezkoa eta Zaraitzu ibarretako ordezkariak izan dira, baita Agroforestal IB ikastetxeko (egurrarekin erlazionatutako zikloak eskaintzen ditu), Cederna-Garalur sozietateko, Nafarroako Basogintzako Ingeniari Teknikoen Elkargoko, eta Basartea, Ekilan, Itarinatura eta Kaizen enpresetako ordezkariak ere.

Ibaia eta ondarea proiektua

Batzordea Ibaia eta ondarea (RIPA) proiektutik sortu zen. Proiektu horrek Nafarroako eta Frantziako Périgord eskualdeko ordezkariak ditu partaide, Comenius Regio Europako proiektuaren barruan. Ekimenaren helburua Irati eta Dordoina ibaien garrantzia azpimarratzea da, baita ibaien adarrena ere. Bi urtekoa da (2012ko abuztutik 2014ko abuztura) eta 84.750 euroko aurrekontua du.

Lehen fasean ibaien inguruko eskualdeei buruzko azterketa egin da bi lurraldeetako LHko ikasleen partaidetzarekin: Agroforestal IB eta Sierra de Leyre BHIko ikasleak Foru Komunitatearen aldetik eta Bergerac-eko Lycée Agricole eta Biran-eko Lycée Maine Frantziaren aldetik. Prozesuan, ikasleek topaketak egin dituzten Pirinioen bi aldeetan.

Azterlan horretan oinarrituta, bigarren fasean, sektore profesionalak, kulturalak, hezkuntzaren arlokoak eta bi aldeetako elkarteak elkartu dira ibaiek eskaintzen dituzten erabilera posibleen eta ibaien babesari buruzko hausnarketa egiteko. Topaketek eskualdeen arteko harremanak indartzeko aukera ematen dute, bai hezkuntzari, bai ekonomiari dagokienez, iragan urrian, Iratin, Frantziako eta Nafarroako agintari eta enpresariek egindako bileran gertatu zen bezala.

Nafarroatik, Foru Gobernuak, Hezkuntzako eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko departamentuen bitartez;  Nafarroako Ingurumen arloko Baliabide Zentroak (CRANA); eta Agroforestal IB eta Sierra de Leyre BHIko ikastetxe publikoek parte hartzen dute proiektuan. Dordoinaren aldetik, eskualdeko Kontseilu Orokorra; Pays du Grand Bergeracois, Epidor eta Migado erakundeak; Couze et Couzeau sindikatua; eta Monbazillac-eko Lycée Agricole eta Bergerac-eko Maine de Biran ikastetxeak dira partaideak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa