(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2014ko “Nafarroako Erresuma” Turismo Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu da asteazkena, 2014.eko otsailak 12


Martxoaren 4a arte aurkeztu ahalko dira hautagaiak


Turismoko Zuzendaritza Nagusiak bihar zabalduko du 2014ko "Nafarroako Erresuma" Turismo Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea, gaur goizean NAOean sari horien prozedura arautzen duen deialdia onartzeko foru-agindua argitaratu ondoren. Hautagaiak martxoaren 4a arte aurketu ahalko dira.

Urtero antolatzen den "Nafarroako Erresuma" Turismo Sarien helburua Nafarroako turismoaren alde egindako lana aitortzea da. Nolanahi ere, deialdi berriak jasotako mailak aldatzen ditu eta honako modalitate hauek hartzen ditu barnean: 1- Toki Erakundeak, turismoko partzuergoak eta elkarteak. Eta 2- Turismoko enpresak edo enpresariak ondorengo modalitateetan: a) Ostatua, b) Sukaldaritza eta c) Ikerketa, Garapena, Berrikuntza eta Turismoko Zerbitzuak Ematea.

Testuak ezartzen du proposamenak aurkeztu ahalko dituztela: Nafarroako Turismo Kontseiluan ordezkaritza duten erakundeek, Nafarroako Turismo Erregistroan izena emandako elkarteek, Nafarroako Turismo Erregistroan izena emandako sektoreko 5 enpresak edo gehiagok, tokiko 5 erakundek edo gehiagok, eta beren Nortasun Agiri Nazionaleko zenbakiarekin identifikatutako 50 pertsonak edo gehiagok.

Proposamenak pertsona edo erakunde guztiek izenpetu behar dituzte eta haiekin batera, alde batetik, justifikatzen duten merezimenduen arrazoitutako azalpena aurkeztu behar da, eta bestetik, proposamena babesten duten pertsona fisiko edo juridikoen zerrenda.

Eskaerak Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira edo Administrazio Publikoetako eta Administrazio Prozedura Erkideko Erregimen Juridikoko Legean ezarritako edozein tokitan, eta Turismo eta Merkataritzako Zuzendari Nagusira zuzenduko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa