(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako enpresei milioi eta erdiko diru-laguntzak emango dizkie I+G+B sustatzeko asteazkena, 2014.eko otsailak 12


Berrikuntza eta garapeneko arloan aholkularitza, proiektuak eta profesionalen kontratazioa finantzatzea dute xede


Industrialdea.

Industrialdea.

Nafarroako Gobernuak datozen asteotan Nafarroako enpresei diru-laguntzak emateko hiru deialdi abian jarriko ditu I+G+B arloan aholkularitza, beren jarduerak eta kontratazioa finantzatzeko. Laguntzek milioi eta erdiko aurrekontua dute orotara, eta 100 proiektu baino gehiagori mesede egingo diela aurreikusten da.

Foru Gobernuak deialdi horiek baimendu ditu gaurko bilkuran, eta haiek berriki onartutako Horizonte 2015 Plan Teknologikoaren barnean sartzen dira. Tresna berri honek aurreko hiru planetan jarraitutako politikak berrantolatzea dakar, jarduerak egungo egoera ekonomikoari eta Europako finantzaketa-esparru berriari egokituz (Horizonte 2020).

IV. Plan Teknologikoak 10 tresna zehatz aurreikusten ditu I+G+B sustatzeko. Haietako hiru gaur aktibatutakoak dira. Bonu teknologikoak izenekoak dira ezagutzako zerbitzu trinkoak (SIC) kontratatzeko, "ETEetarako bonu teknologikoak" eta "ikertzaileak nahiz teknologoak kontratatzeko" laguntzak, plan teknologiko honetan sortu berri diren tresnak. Lehen laguntza-motak bilatzen du, proiektuak diseina daitezen Espainiako eta nazioarteko finantzaketa-deialdietan kanpo-finantzaketa handiena lortu ahal izateko. Bigarren diru-laguntza motaren helburua da azpiegitura eta baliabide teknologikoen erabilera eraginkorragoa izan dadin eragileen arteko lankidetzaren bidez (enpresak, administrazioak eta eta zentro teknologikoak). Hirugarren deialdia tituludun gazteak kontratatzeko da, enpresetan I+G+B proiektuak egiteko.

Ezagutzako Zerbitzu Trinkoetarako Bonuak (SIC)

H2015 Plan Teknologikoaren helburuetako bat da Nafarroako berrikuntza-sistema ahalik eta kanpo-finantzaketa handiena lortzeko gai izan dadin. Xede hori erdiesteko SIC bonuak sortzen dira (Ezagutzako Zerbitzu Trinkoak), eta haiekin Espainiako eta nazioarteko deialdietara aurkeztutako proposamenen kopurua eta kalitatea handitu nahi da eta, horrenbestez, inbertsioaren itzulkina handitu. Deialdi horien artean EBekoak ageri dira, Horizonte 2020 Programa esaterako; Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroko nazioarteko lankidetza teknologikoko proiektuen deialdiak (CDTI); edo Espainiako lankidetza-programak.

SIC bonuek aholkularitza-zerbitzuen kontratazioa diruz laguntzen dute berrikuntza-proiektuak prestatu, landu eta idazteko beharrezkoak direnak, Espainiako eta nazioarteko finantzaketa-deialdietan aurkeztu ahal izateko. Aholkularitza-jarduera horiek, besteak beste, balio dute aukerak identifikatzeko, baterako I+Geko prozesu bat egiteko bazkide-laguntzaileak bilatzeko, azterketak egiteko, txostenak lantzeko eta abar.

Bonuak aholkularitzan diruz lagun daitekeen kostuaren % 100 estaltzen du, nahiz eta muga ezberdinak ezartzen diren honako honen arabera: zer programari zuzentzen zaion (Horizonte 2020, CDTI edo Espainiako programak), enpresaren tamaina, proiektua garatuko duten bazkide-kopurua, erakundeak proiektuan zer eginkizun beteko duen (bazkide-koordinatzailea edo bazkide-partaidea), eta aurkezpenean lortutako balorazioa. Horrenbestez, bost edo bazkide gehiagok eta ebaluazio-prozesuan kalifikazio altua lortzen duen lankidetza-berrikuntzako proiektua koordinatzen duen enpresa batek, 24.000 euro arteko laguntza erdietsi ahalko zuen SIC bonuarekin.

SIC Bonuak datozen asteotan deituko dira eta 2014ko urtarrilaren 1etik egindako aholkularitza-gastuak estali ahalko dituzte. Banakako ebaluazioa eginez emango dira eta gutxienez urte honetan 50 proiektu garatzen lagunduko dutela aurreikusten da. Tresna horretarako 500.000 euroko aurrekontua dago.

ETEetarako Bonu Teknologikoak

Bonu teknologiko horiekin, Nafarroako ETEek beharrezko ezagutza eta teknologia izatea bilatzen da garrantzizko I+G+B ko proiektuak garatu ahal ditzaten, beren enpresetarako balio erantsi handiko sortzaileak. Zehazki, ETE batek Nafarroan dagoen zentro teknologiko batekin kontratatzen dituen zerbitzuen % 60 finantzatuko da (gehienez ere 15.000 euro) I+G+Bko barne-prozesuak egiteko.

Bonu teknologikoak datozen asteotan deituko dira eta 2014an emandako zerbitzuak estaliko dituzte. Banakako ebaluazioaren bidez emango dira eta gutxienez aurten 30 proiektu garatzen lagunduko dutela aurreikusten da. Tresna horretarako 500.000 euroko aurrekontua dago.

Ikertzaile eta teknologoen kontratazioa

Tituludun gazteak kontratatzeko laguntza-deialdi honekin, enpresetan I+G+Bko proiektuak egiteko talentu gaztearen garapena sustatu nahi da, haiek praktiketarako kontratatuz; hala, kontratatutako pertsonek beren prestakuntza perfekzionatuko dute Foru Komunitateko zenbait sektoretarako interesgarriak diren arloetan ikerketa nahiz espezializazioko jarduerak eginez.

Kontratuko soldata-kostuen % 70 diruz lagunduko da, Gizarte Segurantzari egindako ekapenak barne, gehienez ere 15.000 eurorekin goi-mailako tituludunentzat eta 12.000rekin titulu ertaina dutenentzat.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) egingo du hautagaien aurre-hautaketa, enpleguaren bila daudenen artetik, eta erakunde onuradunak aurkeztutako kontratazio-planean aurreikusitako baldintza nahiz irizpide zehatzak biltzen dituztenak.

Laguntzak lehiaketa bidez emango dira eta gutxienez urte honetan 30 ikertzaile kontratatzen lagunduko dutela aurreikusten da. Tresna horretarako 500.000 euroko aurrekontua dago.

Informazio-jardunaldiak

Nafarroako Gobernua zenbait informazio-jardunaldi antolatzen ari da CDTIren laguntzarekin, Nafarroako enpresei Espainiako nahiz nazioarteko finantzaketa-mekanismo berriak hurbiltzeko.

Martxoaren 6an Aditech Korporazioaren egoitzan egingo den hurrengo jardunaldian, deialdi horien funtzionamendua zehatz-mehatz azalduko dira ere.

Horizonte 2015 IV. Plan Teknologikoa

Horizonte 2015 IV. Plan Teknologikoa iragan urtarrilean onartu zuen Foru Gobernuak eta 2014 eta 2015ean 85,37 milioi euro inbertitzea aurreikusten du.

Helburu estrategikoen artean, planak Nafarroan nazioarteko I+G+B bat garatzea jasotzen du, goi-mailakoa eta merkatura bideratutakoa, oinarri teknologikoa duten enpresen balorazioan nahiz sorreran oinarritutakoa. Horrenbestez, enpresen lehiakortasuna hobetu nahi da, enplegu kualifikatua sortzea eta gizartean produktu nahiz zerbitzu berriak sustatzea.

Helburu kuantitatiboetan, planak Nafarroako I+G+Bko gastua BPGaren % 2,2ra heltzea nahi du, aurreko planean lortutako % 2,05a handituz. Ikerketa pribatuak duen pisua sendotzen jarraitu nahi du, 2015ean gastuaren % 70 izan dadin espero dena. Horrenbestez, kualifikazio handiko enplegua sustatu nahi da eta ikertzaileak okupatu guztien % 2,3 izatea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa