(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak “trotamundosn” bere programa berria abian jarriko du Lizarran

osteguna, 2014.eko otsailak 13


Musika-esperientzia berri hau otsailaren 20, 25, 26, 27 eta 28an eta martxoaren 1ean egingo da


Nafarroako Orkestra Sinfonikoa.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (NOS) "trotamundosn" bere programa berriari hasiera emango dio datorren asteartean, otsailak 20, otsailaren 20, 25, 26, 27 eta 28an eta martxoaren 1ean egingo den jarduera-programa aberats batekin.

"Trotamundosn" azaroan aurkeztutako "Osnsocial" ekimenaren barnean dago, eta jadanik zenbait programa abian ditu. Izan ere, "museosn" nahiz "universosn"-ek ere hilabete honetan beren lehen esperientzia pilotua egingo dute bigarren hezkuntzako institutuekin Huarteko Arte Garaikidearen Zentroan eta Iruñeko Planetarioan.

Programa gaur goizean aurkeztu dute Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabalegui-k; orkestrako zuzendari-laguntzaile Cristóbal Soler-ek; Pablo Sarasate fundazioko lehendakariorde Mª Jesús Artaiz-ek eta Lizarrak alkate María Begoña Ganuza-k.

Agerraldi horretan baieztatu denez, NOSak Nafarroako hainbat udalerritara zabalduko den kultur esperientzi berri bat eskainiko du astebetez, musika publiko guztiei hurbilduko die eta orkestrako musikariak herritarrekin harremanetan jarriko ditu. Lizarrako bere programa osatzeko, NOSak hogei bat jarduera antolatu ditu Egako hiriko hamabost bat erakunderekin elkarlanean; jarduera horietan, besteak beste, alderdi pedagogikoak eta mota askotako musika-emanaldiak izango dira.

Zehazki, NOSak honako hauen laguntza izango du: Lizarrako Udala, García Orcoyen Ospitaleko Boluntariotza Unitatea, Santo Domingo Egoitza, San Jerónimo Egoitza, Julián Romano Musika Eskola, Andrés Beraza Dantza Eskola, María Vicuña Gazteen Etxea, Ereintza Abesbatza, Yerri Jazz Band, ANFAS Lizarra, Estella-Lizarra Merkatarien Elkartea, Kilkarrak Antzerki Tailerra, Mater Dei Ikastetxea, Santa Ana Ikastetxea, Remontival Ikastetxea, Lizarra Ikastola, Gaiteroak eta Dantzariak, Urko Musical eta abar.

Programa

Programaren barnean NOSko bakarlariekin sei saio egingo dira Julian Roman Udal Musika Eskolan, kontzertu bat María Vicuña Gazteen Etxean Andrés Beraza Dantza Eskolaren laguntzarekin, NOSko sokazko boskote batek zaharren bi egoitza bisitatuko ditu, kontzertu bat San Juan Bautista Elizan Ereintza Abesbatzaren laguntzarekin, eta "A través de la Cámara" ("Kameraren bitartez") Programa Didaktikoko bost emanaldi Remontival eta Santa Ana Ikastetxeetan, Lizarra Ikastolan eta Mater Dei Ikastetxean, Ana Hernández musikologoarekin batera.

Gainera, García de Orcoyen Ospitalerako musika-bisita bat sartzen da NOSko biolontxelo-hiruko baten eskutik eta baita programa didaktiko bat ere Kilkarrak Antzerki Tailerrarekin ANFAS Lizarrako erromesen aterpetxean. Ekintza horiek guztiak doan izango dira.

Bi kontzertuk emango diote amaiera bikaina Lizarrako Golem zinema-aretoetan; haietako batek jazz sinfonikoko programa bat izango du Yerri Jazz Band-ek lagunduta eta José Sanchís izango du zuzendari; bigarren kontzertua, berriz, zarzuelarako izango da oso-osorik orkestrako zuzendari-laguntzaile Cristóbal Soler-en zuzendaritzapean.

Bi kontzertuetarako sarrerak otsailaren 14tik salgai daude Golem zinema-aretoetako leihatiletan eta Urko Musical-en, 15 euroan bakoitza. Bi kontzertuak ikus-entzuteko ere 20 euroko abonamendu bat erosteko aukera dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa