(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 2013an 171 pertsonari lagundu zien langile autonomo izaten ostirala, 2014.eko otsailak 14


Egindako inbertsioak, maileguen interesen hobaria eta prestakuntza nahiz laguntza teknikorako kostuak milioi bat eurorekin finantzatu zituen


Langilea

Langilea.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 2013an 171 langaberi lagundu zien langile autonomo izaten. Zeregin horretarako 1.006.000 euro erabili zuen Nafarroako Gobernuak enpleguaren sorrera sustatzeko ezarritako laguntzen bidez.

Haietatik, 12, 25 urtetik beherako gazteak ziren; 125, 25-44 urte artekoak eta 34, 45 urtetik gorakoak. 74 gizon eta 97 emakume izan ziren guztira.

Emandako laguntzak honako era honetan banatu ziren: 157 pertsonari diruz lagundu zitzaien autonomo izan zitezen; 11ri finantza-laguntza eman zitzaien eta beste 3 pertsonari diru-laguntzak eman zitzaizkien laguntza teknikoa edo prestakuntzagatik.

Diru-laguntza horiek langabeentzat eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile modura izena emandakoentzat da, Nafarroan autonomo edo norberaren konturako langile jartzen direnak eta Gizarte Segurantzako autonomoen erregimenean edo elkargo profesionalen mutualitatean alta eman dutenak.

Lau diru-laguntza mota daude:

a) Diru-laguntza autonomo edo norberaren konturako langile jartzeagatik.

b) Finantza-mailako diru-laguntza inbertsioak finantzatzeko maileguen interesak murriztearren enpresa sortu eta abian jartzeko.

c) Laguntza teknikorako diru-laguntza, eta

d) Enpresa abian jartzen denean enpresaren zuzendaritza eta kudeaketari, informazio eta komunikazioaren teknologia berriei lotutako ikastaroetan prestakuntza jasotzeko diru-laguntza.

Lehen bi kasuetan, diru-laguntza 5.000 eta 10.000 euro artekoa da eskatzen duen pertsonak duen profilaren arabera, eta kostuaren % 75ekoa hurrengo bietarako, 2.000 eta 3.000 euroko mugarekin hurrenez hurren.

La información sobre estas ayudas se facilita en el Servicio Navarro de Empleo (C/ Arcadio Mª Larraona 1, Pamplona), en el correo electrónico emprendimiento@navarra.es, en los teléfonos 848 424 446, 848 424 452 y 848 424 449, y en la página web de apoyo al emprendimiento impulsada por el Gobierno de Navarra www.navarraemprende.com.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa